69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

322/2003 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Iruña-Logroño autobia egitea, Gares-Lizarra tartea" proiektuan aurreikusitako linea elektrikoen berriztapenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda osagarria behin betikoz onetsi eta ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei finkak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.

"Iruña-Logroño autobia egitea, Gares-Lizarra tartea" proiektuan aurreikusitako linea elektrikoen berriztapenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda osagarria jendaurrean jarri zen martxoaren 17ko 195/2003 Ebazpenaren bitartez (2003ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 2koa).

Ebazpen horren bitartez, ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du ez dela alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Horiek horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Iruña-Logroño autobia egitea, Gares-Lizarra tartea" proiektuan aurreikusitako linea elektrikoen berriztapenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda osagarria behin betikoz onestea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, ekainaren 18 eta 19an Mañeru, Zirauki eta Deierriko Udaletxeetara joan daitezen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Mañeru, Zirauki eta Deierriko Udalei, bidezko ondorioetarako.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ebazpen honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek ebazpenaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, epe horretan berean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan aurreikusitako errekerimendua egiten ahalko dute, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bederatzian._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: C3141955