69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

938/2003 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruña aldeko osasun garraio publikoaren zerbitzua 2003. eta 2004. urteetarako kontratatzeko gastua baimendu eta kontratazio-espedientea onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Iruña aldeko osasun garraio publikoaren zerbitzua 2003. eta 2004. urteetarako kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Iruña aldeko osasun garraio publikoaren zerbitzua kontratatzea, 2003. eta 2004. urteetarako.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekian eta presako izapidaketarekin.

_Hasierako prezioa: 2003. urtean 1.875.292 euro gehienez, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko ekainaren 16ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: aurrekontuaren % 2, gehienez.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2003ko uztailaren 3an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Batzar Gelan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948 428866 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.

Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maitzaren hamaseian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: 21. orrialdea).

Iragarkiaren kodea: A0305367