69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A U N

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta haren garapenerako otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan ezarritakoari jarraiki, aditzera ematen da Udaletxeko bulegoetan jendaurrean egonen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egunez, ondotik aipatzen den instalazioaren gaineko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: SAT Juansanzenea. Jarduera: handitzea eta hobekuntzak, esne-behien ustiategian. Tokia: Etxarri.

Hori guztia argitara ematen da orok jakin dezan.

Larraunen, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304950