69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

119/2003 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Carlos Ignacio Galán Lorda jauna Nafarroako Desjabetzapenetarako Mahaiko idazkari izendatzen duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 126. artikuluaren 2. atalean adierazten du Nafarroako Desjabetzapenetarako Mahaiko idazkaria Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari atxikitako funtzionario bat izanen dela, Administrazioak hautatua. Funtzionario horrek zuzenbidean lizentziatua izan beharko du.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Carlos Ignacio Galán Lorda jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta zuzenbidean lizentziatua, Nafarroako Desjabetzapenetarako Mahaiko idazkari izendatzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: C3153072