69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoa, laguntza teknikoa kontratatzeko, emakume prestatzaileei prestakuntza emateko programa diseinatu eta kudeatze aldera

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2003ko maiatzaren 14an hartutako ebazpenaren bidez, Emakume prestatzaileei prestakuntza emateko programa diseinatu eta kudeatzeko behar den administrazioko kontratu berezia arautu behar duten klausula administratiboen Plegua eta baldintza teknikoak onetsi ditu; kontratazioa lehiaketa publiko bidez eginen da, betiere ondoko baldintza orokorrekin bat:

Deialdiaren xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 84.000 euro.

Dokumentazioa jasotzeko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano Etxea-Merkatuko kalea, 7-9).

Eskaintzak aurkezteko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, hogeita seigarren egun naturaleko 14:00ak bitartean, behin iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0305323