69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Garraldako Udalak, 2003ko apirilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura berritzeko 3. faseko proiektuan dauden obrak esleitzea.

Esleipen bidea: prozedura irekia, lehiaketa.

Kontratazio aurrekontua: 728.173,76 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: E-1 taldea, d kategoria eta G-3 taldea d kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago, Udaletxeko idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: behar den momentuan emanen da aditzera noiz eta zein tokitan.

Garraldan, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Daniel Irigoien Pedroarena.

Iragarkiaren kodea: A0305297