69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BARAÑAINGO LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

E D I K T U A

Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak, joan den maiatzaren 15ean egin bilkuran, Zerbitzu anitzetako administrazi-ofizial izateko bi lanpostu betetzeko (2002ko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 27koa) eta administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzeko (2002ko 141. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 22koa) oposizio murriztuetako epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, erabakia hartu du Javier Bariain Beorlegui jauna eta Gregorio Varona Gómez jauna mantenimenduko ofizial izendatzeko eta Ana María Gracia el Busto andrea administrari-ofizial izendatzeko.

Aditzera ematen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

Barañainen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian. Zerbitzuko burua, Iñaki Nieto García.

Iragarkiaren kodea: A0305269