69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A N K O Z E

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du ekainaren 25ean, arratsaldeko hiruretan, ahozko posturen bidez eta adaxka elkarri pasatuz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._240 ler, 278,760 metro kubiko erreal egiten dutenak. Hasierako prezioa: 13.039,32 euro.

Enkantean parte hartzeko hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi beharko da enkante mahaian, fidantza gisa.

Nahitaezkoa da, orobat, enpresaren sailkapen agiria aurkeztea.

Baldintzen pleguak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Bidankozen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamalauan. Alkatea, María José Hualde Mainz.

Iragarkiaren kodea: A0305193