69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aholkulari ekonomiko izateko lanpostu baterako izendapen proposamena

Mairagako Mankomunitatean aholkulari ekonomiko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko probak bukaturik (2002ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 30ekoa), eta ikusirik deialdiko 9.2 oinarriak ezartzen duela epaimahaiak puntuazio altuena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen duela.

Epaimahaiak izendapen proposamena egin du José Antonio Echeverría Cerdán jaunaren alde, hura izan delako puntuaziorik altuena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen barrenean, deialdiko 9.3 oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko ditu Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean.

Tafallan, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0304956