69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia. Sare elektrikorako lotura duten eguzkitiko energia fotovoltaikoko bi instalazio eta monitorizazioko ekipo espezifikoa ekarri eta muntatzeko kontratazioa, giltzak eskura emanda

Alkatetzak 2003ko maiatzaren 13an eman ebazpenaren bitartez (1/MA) lizitaziorako deia egin da, sare elektrikorako lotura duten eguzkitiko energia fotovoltaikoko bi instalazio eta monitorizazioko ekipo espezifikoa ekarri eta muntatzeko kontratazioa egiteko, giltzak eskura emanda.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa.

Gehieneko aurrekontua: 47.500 euro (BEZa eta aplikatzekoak diren gainerako tributuak barne).

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Merkatuko kalea 7-9 (Casa Marceliano etxea), edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak baimentzen dituen erregistro ofizialetako batean. Hartara, horren berri emanen du Iruñeko Udaleko Ingurugiro eta Osasun Alorrreko Idazkaritza Teknikoari zuzendutako telefax edo telegramaren bitartez. Proposamenak aurkezteko epea bukatuko da iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita zazpigarren egun naturalean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula ekonomiko-administratiboen eta baldintza tekniko partikularren pleguan zehazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute, indarrean den legediari jarraituz.

Klausula ekonomiko-administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak interesatuen eskura daude Funtzio Publikorako Alorreko Kudeaketa Zuzeneko Zerbitzuen bulegoetan (Merkatuko kalea, 7-9, Casa Marceliano etxea).

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0305208