69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

449/2003 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Fruta, barazki, patata eta platanoen biltegizainak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2002ko lansarien aldaketa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 48/2003).

Ikusirik Nafarroako "Fruta, barazki, patata eta platanoen biltegizainak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2002ko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 48/2003).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2003ko maiatzaren 2an sartu da 2003ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 56/2002).

2. Espediente hau izapidatzean bete beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (1999ko urriaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 133. zk.) eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Fruta, barazki, patata eta platanoen biltegizainak" sektorearen (kodea: 3103605) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Itun Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

REVISION SALARIAL, CORRESPONDIENTE AL AÑO 2002, DEL CONVENIO COLECTIVO DE TRABAJO DEL SECTOR "ALMACENISTAS DE FRUTAS, VERDURAS, PATATAS Y PLATANOS" DE NAVARRA

A C T A

En Pamplona, a 15 de abril de 2003, se reúne la Comisión deliberadora del Convenio de Almacenistas de Frutas, Verduras, Patatas y Plátanos, con asistencia las Organizaciones y representaciones que a continuación se relacionan.

Por la Asociación de Empresarios Almacenistas de Frutas, Verduras, Patatas y Plátanos de Navarra: Don Juan Manuel Subíes Andueza, don Jesús M. Sola Zabalza y don Manuel Fernández Zapata.

Por la Central Sindical UGT: Doña Alicia Sanz Pascal.

Por la Central Sindical USO: Don Rafael Blasco Guillermo.

Exponen:

I. Aprobar la revisión de las tablas salariales anexas a la presente acta, del Ejercicio de 2002, por aplicación de 1 punto sobre el IPC real de dicho Ejercicio, que ha sido del 4 por ciento, resultando que sobre las tablas vigentes a 31 de diciembre de 2001, se aplica un total de 5 por ciento.

Ambas partes estiman correctas las tablas salariales firmando la presente acta en conformidad.

II. Efectuar el trámite reglamentario remitiendo las tablas de referencia al Departamento de Industria, Comercio, Turismo y Trabajo del Gobierno de Navarra para su trámite reglamentario y publicación en el BOLETIN OFICIAL de Navarra.

Lo que en el lugar y fecha del encabezamiento firman los asistentes en prueba de conformidad._Firmas ilegibles.

TABLAS SALARIALES AÑO 2002

Ingenieros y Licenciados 209.806 1.260,96

Peritos 179.153 1.076,73

Jefe de Personal 179.153 1.076,73

Jefe de Compra y Venta 179.153 1.076,73

Inspector de Cultivos 156.178 938,65

Encargado de Almacén 156.178 938,65

Corredor de Plaza 140.850 846,53

Jefe Administrativo 170.092 1.022,27

Contable y Cajero 163.829 984,63

Oficial Administrativo 148.509 892,56

Auxiliar Administrativo 126.972 763,12

Aspirante de 16 y 17 años 109.256 656,64

Auxiliar Caja mayor de 18 años 133.181 800,43

Capataz 148.509 892,56

Moza/o Especializada/o 137.019 823,50

Moza/o Peón 133.195 800,52

Cosedor/a, Envasador/a _ _

Auxiliar Laboratorio 127.841 768,34

Conductor de Ruta 159.887 960,94

Conductor de Reparto 140.851 846,53

Vigilante o Sereno 136.996 823,36

Pinches de 16 y 17 años 105.419 633,58

Iragarkiaren kodea: A0304999