65. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

96/2003 FORU DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, Torralba del Ríoko Kontzejua, Torralba del Río Udalekoa, desagertzea erabakitzen duena.

Torralba del Río Kontzejuko Batzarreak, 2002ko martxoaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen, aho batez, Nafarroako Gobernuari Torralba del Rioko Kontzejua desagertzeko eskatzea, eta Torralba del Ríoko Udalaren adostasun-txostena gehitu zion eskaerari.

Toki Administrazioko kontseilariak, abuztuaren 14ko 459/2002 Ebazpenaz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen 2002ko irailaren 27an (117. zk.), Torralba del Ríoko Udalari eta Kontzejuari entzunaldia ematea erabaki zuen, eta Kontzejua desagertarazteko espedientea jendaurrean jartzea.

Jendaurrean egoteko emandako hilabeteko epea bukatu da eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak, bere 44.1 a) artikuluan, ezartzen du kontzejuak desagertuko direla, kontzejuko aginte-organoak hala eskaturik, baldin eta haren bi hereneko gehiengoak hartu badu erabakia.

Lurraldea Mugatzeko Batzordeak, 2003ko apirilaren 15ean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 44.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Kontzejua desagertzearen aldeko txostena eman zuen.

Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko maiatzaren bosteko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, Torralba del Río Udaleko Torralba del Río Kontzejua desagertzea.

2. artikulua. Desagertze honetan urriaren 25eko 287/1990 Foru Dekretuan ezarritako prozeduraren arauei jarraikiko zaie. Foru Dekretu horrek kontzejuen desagertzeari buruzko Foru Legearen Lehenbiziko Xedapen Gehigarriaren 1. araua betearazten du.

3. artikulua. Toki Entitateen Erregistroa sortu, antolatu eta haren funtzionamendua arautzen duen otsailaren 10eko 382/1986 Errege Dekretua hein batean aldatzen duen azaroaren 23ko 1499/1990 Errege Dekretuak xedatutakoa betetzearren, Toki Administrazioko Departamentuak desagertze horren berri emanen dio Estatuko Administrazioari.

4. artikulua. Foru Dekretu honen berri Torralba del Rioko Udalari eta Torralba del Rioko Kontzejuari ematea, bai eta aditzera ematea ere Erabaki honen kontra zilegi dela, aukeran, berraztertzeko helegitea jartzea Nafarroako Gobernuan, Erabakia jakinarazi edo, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116 eta 117. artikuluek agintzen dutenaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua); zilegi izanen ere da, Erabakia zuzenean Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan inpugnatzea Erabakia jakinarazi edo, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 legeko 46. artikuluak agintzen duenaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: C3131518