Iragarkia
61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a
III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO H.H.S.EN MANKOMUNITATEA
Ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarreak, 2002ko abenduaren 17an egin bilkuran, boz batez erabaki zuen ordenantza fiskalean 2003ko aldaketa hasiera batean onestea. Jendaurrean egoteko hogeita hamar egun iraganik eta epe horretan alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsirik gelditu da uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz.
Azkoienen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zazpian. Mankomunitateburua, Santos Cerdán León.
ORDENANTZA FISKALA, HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
I. KAPITULUA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako Toki Entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean ezarri da eta haiei jarraikiz.
II. KAPITULUA
Ordainarazpenaren izaera
2. art. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, hiri-hondakin solidoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.
Beraz, ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuen eta jardueren tasena da.
III. KAPITULUA
Aplikazio eremua
3. art. Ordenantza hau aldi bakoitzean Mankomunitate hau osatzen duten udalerrien mugape guztietan aplikatuko da.
Aldiz, Mankomunitatekoak ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte haiei ere aplikatuko zaizkie zerbitzuak.
IV. KAPITULUA
Zergagaia
4. art. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izan edo/eta erabiltzeak dakar zergagaia. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:
1. Hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta gero aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, hiri zabor eta hondakin solidoen bilketa eta tratamenduari buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:
a) Etxebizitzetakoak.
b) Merkataritzakoak.
b.1. Handizkako merkataritza edo merkataritzako bitartekariak.
b.2. Txikizkako merkataritza.
c) Elikagaien zerbitzuak, hau da, ostatuak, jatetxeak, kafetegiak, eta abar.
d) Ostalaritzako zerbitzuak, hau da, hotelak, hostalak, apopilo- etxeak, eta abar.
e) Konponketa zerbitzuak.
f) Komunikabide zerbitzuak.
g) Finantza erakundeak, aseguruak, publizitate zerbitzuak eta alokairuak.
h) Orain arte aipatu gabeko bertze zerbitzu batzuk, hau da, saneamendu, garbiketa eta antzeko zerbitzuak, hezkuntza zerbitzuak, osasungintza eta albaitarien zerbitzuak, zerbitzu pertsonalak, aisi eta kultur zerbitzuak.
i) Profesional, teknikari, artista eta gisakoen zerbitzuak.
j) Zerbitzu publikoak, hau da, titulartasun publikoa duten administrazio, kultur, hezkuntza, osasungintza, aisi, kirol, segurtasun arlokoak eta abarretakoak.
k) Industrietakoak (hirikotzat har daitezkeenak).
Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espreski aipatu gabeko bertze jarduera berdintsuak sartzen dira, gisakoak badira.
2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:
a) Industriako hondakin solidoak bildu, garraiatu eta tratatzea, haien sortzaileak bakarrik erabiltzeko edukiontzien bidez.
b) Industriako hondakin solidoak bildu, garraiatu eta tratatzea, haien sortzaileak bakarrik erabiltzeko 10.000 litro edo gehiagoko edukiontzien bidez.
c) Merkataritza eta industriako establezimenduetako hondakinak jaso eta tratatzea.
c.1. Metalak eraldatzen dituzten industriak eta mekanika zehatzekoak, garraioko materialen eraikuntza izan ezik. Paper industriak eta paperezko gaien fabrikazioa, arte grafikoak eta edizioa. Materia plastiko eta ehun artifizial edo sintetikozko gaien fabrikazioa eta ordenantza hauetako 4. artikuluko 1.g, 1.i eta 1.j atalak.
c.2. Hirikotzat har daitezkeen gainerako industri hondakinak, aurreko atalean sartu gabeko merkataritza eta zerbitzu arloko establezimenduetakoak izanik.
d) Traste handiak eta neumatikoak botatzea.
e) Sortzaileak aldez aurretik bereizitako hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta gordetzea, gero berreskuratzeko asmoz.
Halaber, borondatezko zerbitzutzat hartuko da, Mankomunitatearen eremuan ezartzen diren unetik aitzina:
a) Tona batetik gorako obra-hondakinak botatzea zabortegietan.
b) Animalia hilak bildu, garraiatu eta deuseztatzea.
V. KAPITULUA
Subjektu pasiboa
5. art. 1. Ordenantza hauetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bertzelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.
Martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastro Erregistroan edo eraikin horien Hirilur Aberastasunaren Katastro Erregistroan jabe gisa agertzen direnak. Haiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko dizkiete kuotak.
2. Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.
Pertsona fisiko zein juridikoek aurrera eramandako ustiapen edo ekonomi jarduerek sorturiko zorra, edozein kontzepturengatik haien titulartasun edo erabilpenean beren ondorengo direnei eskatzen ahalko zaie.
Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.
Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.
VI. KAPITULUA
Zerga oinarria
6. art. 1. 4. artikuluko 1. atalean ezarritako zergagaietarako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:
_1-A zergagairako: bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea.
_1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F, 1-H, 1-I eta 1-K zergagaietarako: jarduera ekonomikoen gaineko zerga (J.E.Z.) duen edo diharduen establezimendu edo jarduera bakoitza.
_1-G zergagairako: jarduera ekonomikoen gaineko zerga (J.E.Z.) duen edo diharduen establezimendu edo jarduera bakoitza.
_1-J zergagairako: zerbitzuan edo jardunean dagoen establezimendu bakoitza.
2. Establezimendu batek jarduera ekonomikoen gaineko zergako (J.E.Z.) bi epigrafe edo gehiagotan alta hartu badu, tarifarik handiena duena aplikatuko da.
3. 4.artikuluko 2. atalean, a) eta b) puntuetan jasotako zergagaietarako, edukiontzien kopurua izanen da zerga-oinarria.
4. 4. artikuluko 2 c), e) eta f) atalean jasotako zergagairako, botatako hondakin eta trasteen pisuaren arabera zehaztuko da zerga-oinarria.
VII. KAPITULUA
Tarifak
7. art. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean Mankomunitatearen batzarreak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.
VIII. KAPITULUA
Tributu-kuota
8. art. Ordenantza honen 6. artikuluan finkatu zerga-oinarriei une bakoitzean indarra duten tarifak aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.
9. art. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek dioten modu eta baldintzetan.
IX. KAPITULUA
Salbuespenak
10. art. Nafarroako Parlamentuak onetsitako Foru Legeetan espreski aipatzen direnak dira salbuespen eta hobari bakarrak.
X. KAPITULUA
Obariak
11. art. 1. Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotaren ehuneko 100eko hobariaren eskubidea dute famili unitateak bizi direneko katastro unitateek, laguntza hauetakoren bat jasotzen badute:
a) Nafarroako Gobernuaren laguntzako pentsioak.
b) Zergari lotu gabeko ezintasun eta jubilazioko pentsioak.
c) Gutxieneko dirusarreren bermerako subsidioa.
d) SOVITeko pentsioak.
e) Hilabetean 451,20 eurotik gora egiten ez duten pentsioak.
Hilabetean 43.400 pezetatik gora egiten ez duten pentsioak.
2. Aurreko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita ordenantza honen eranskinean ezartzen diren beharkizunak frogatu ere organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.
3. 40,85 euroko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzetako titularrek, urtero frogatzen badiote Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela.
4. Salbuespenak eta/edo hobariak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan eskatu behar zaizkio Mankomunitateari, eta epe hori luzaezina izanen da.
Prestazioa zenbat denboraz ematen den, halakoa izanen da salbuespenaren indarraldia, tasaren sortzapen aldiak kontutan harturik, eta, beti ere, ez da urtebetekoa baino luzeagoa izanen.
Hobariak urte natural bateko indarraldia izanen du.
XI. KAPITULUA
Sortzapena
12. art. 1. 4.1.artikuluan ezarritako tasak, k) epigrafea salbu, seihileko natural bakoitzaren lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak murriztezin eta hainbanaezinak izanen dira.
2. 4.1.k) artikuluan ezarritako tasak eta 4.2 artikuluan borondatezko zerbitzuetarako ezarritakoak, ondoko arauei jarraikiz sortuko dira:
_4.1.k) eta 4.2.b) artikuluetan bildutakoak hilabete natural bakoitzaren lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak murriztezin eta hainbanaezinak izanen dira.
_4.2 artikuluan, c), d) eta e) puntuetan bildutakoak, interesatuak zerbitzua eman dakion eskatzen duen unean sortuko dira.
_4.2 artikuluan, a) puntuan bildutakoak, hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean sortuko dira; ezin izanen da kuotarik murriztu, ezta hainbanakotu ere.
XII. KAPITULUA
Ordainarazpena
13. art. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:
1. 4.1 a), b), c), d), e), f), g), h), i) eta j) artikuluan aurreikusitako tasak, seihilekoan behin.
2. 4.1 k) artikuluko tasak eta eta 4.2 artikuluan aurreikusitako borondatezko zerbitzuenak, arau hauei jarraituz ordainaraziko dira:
_4.1 k) eta 4.2 b) artikuluan bildutakoak, hilean behin.
_c), d) eta e) puntuetan bildutakoak, sortzapenaren unean.
_4.2.a) artikuluan bildutakoak, hiruhilekoan behin.
XIII. KAPITULUA
Dirubilketa
14. art. 1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, 4.1 eta 4.2 a) eta b) artikuluetan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpengabekotzat" hartuko dira.
2. 4.1 a), b), c), d), e), f), g), h) eta i) artikuluan ezarritako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren seihileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehen egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko epetako.
4.1 k) eta 4.2 b) artikuluan aurreikusitako tasen kasuan, 13. artikuluan erran bezala ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren hilabete natural bakoitzaren lehen egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko epetako.
Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.
3. 4.2 a) artikuluan aurreikusitako tasen kasuan, 13. artikuluan erran bezala ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, hogeita hamar egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko epetako.
Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.
4. Borondatezko zerbitzuetarako 4.2 c), d) eta e) artikuluan ezarritako tasak, jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den momentuan ordainduko dira.
15. art. 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2195/95 Foru Legearen 84. artikuluan ezarri bezala ordaindu beharko dira.
Mankomunitateak zorraren gerorapena edo zatikako ordainketa onar dezake martxoaren 10eko 21/95 Foru Legearen 90. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
16. art. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahalko da:
a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Zergadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik kobratu ez badira, Mankomunitateak kobrantzarako ezartzen dituen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan: ordainagiri hauetako bakoitzean tasaren zenbatekoari 3,61 euro gehituko zaizkio, kudeaketa gastuak estaltzeko.
b) Mankomunitateak kobrantzarako bereziki ezartzen dituen banku edo aurrezki bulegoetan ordainketak helbideratu ez duten subjektu pasiboen ordainagiriak 3,01 euro garestiagoak izanen dira, kudeaketa gastuak direla eta.
XIV. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
17. art. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.
Xedapen gehigarria
Bakarra._Ordenantza honetatik sortutako tasak Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu zuzenean.
Xedapen indargabetzailea
Bakarra._Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta, maila bera edo tikiagoa izanik, ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.
Azken xedapena
Bakarra._Ordenantza honek 2003. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
1. ERANSKINA
11. artikuluan ezarritako hobaria eskuratzeko eskubidea izateko baldintzak
1._Hauek dira, hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 11. artikuluan ezarritako hobariaren onura izan dezaketenek bete behar dituzten baldintzak:
_Bakarrik bizi edo familiarako karga den bertze pertsona batekin eta hilabetean 400,54 euro baino gehiago ez irabaztea gehi 65,02 euro famili unitatea osatzen duen kide bakoitzeko.
_Inongo ondasunik ez izatea, bizilekua duten etxea salbu.
_Ondasun eskualdaketarik eginik ez izatea.
_Oinarrizko errentaren titular izatea.
II. ERANSKINA
A._Etxebizitzetakoak: 46,86.
B._Merkataritzakoak.
b.1. Handizkako merkataritza
1. Labore, irin, hazi, landare, ongarri, aziendendako elikagai eta animalia bizien handizkako merkataritza.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
2. Oihal, jantzi, oinetako eta larru, kautxo eta plastikozko salgaien handizkako merkataritza.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
3. Zur, kortxo eta paperezko eta arte grafikoetako produktu eta salgaien handizkako merkataritza.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
4. Mota guztietako droga eta gai kimikoen, pintura eta bernizen, kandela eta argizarien, bolbora eta lehergaien, erregai eta karburagaien handizkako merkataritza.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
5. Eraikin eta lurren salmenta, eta haiek altxatu eta apaintzeko gai eta materialen handizkako merkataritza; kristal eta beira; loza eta portzelanazko salgaiak.
5.1. Eraikinak eta lurzorutzat hartzen diren lurren salmenta, aldez aurretik horren erabaki edo bereizketa hartu ondoren.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
5.2. Eraikuntzarako gai eta materialen handizkako merkataritza eta eraikinen apaindurarenak.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
5.3. Kristal eta beiraren handizkako merkataritza.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
5.4. Loza eta portzelanazko era guztietako salgaien handizkako merkataritza.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
6. Mineralen handizkako merkataritza, ikatza, metalak, aleazioak eta metalezko gai eraldatuak salbu, makineria eta garraioko materiala izan ezik.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
7. Era guztietako makineria eta garraioko materialaren handizkako merkataritza.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
8. Aipatu ez diren handizkako merkataritzak.
<200 m²: 46,86.
>200 m²: 83,50.
9. Merkataritzako bitartekariak.
Guztiak: 46,86.
b.2. Txikizkako merkataritza.
1. Nekazaritzako lehengai, landare eta animalia bizi, elikagai, eta edarien nahiz tabakoaren txikizkako merkataritza.
1.1. Mota guztietako irinen, labore, luzerna eta bazken, liho zahiaren, erremolatxa mamiaren, labore xehatuen zahi eta hondakinen, lastoaren, pentsu ororen eta hazien txikizkako merkataritza.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
1.2. Era guztietako gai maneiatu eta ozpinez onduak, bai eta ontziratuak ere.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
1.3. Haragi fresko, hoztu eta izoztuen, sakote, hesteki, urdai, urdaiazpiko, abelburuen hondar eta tripaki freskoen txikizkako merkataritza, lehorrak nahiz gaziturik.
<50 m²: 83,50.
>50 m²: 125,24.
1.4. Arraultze, hegazti, haztegiko untxi, eta ehizakien txikikazko merkataritza, eta horien janari prestatu, erre eta kontserbena.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
1.5. Esnekien txikizkako merkataritza.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
1.6. Arrain fresko, izoztu, frijitu edo gazituaren txikizkako merkataritza, eskabetxean, ontzitan sartu gabe, bai eta bakailaoa ere, mota guztietako itsaskiak eta marraskiloak.
<25 m²: 125,24.
25< x <75 m²: 166,97.
>75 m²: 208,72.
1.7. Edari eta tabakoen txikizkako merkataritza.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
1.8. Jakien txikizkako merkataritza.
<50 m²: 83,50.
50< x <100 m²: 125,24.
>100 m²: 166,97.
2. Oihal, jantzi, oinetako, larruzko jantzi eta gaien txikizkako merkataritza. Larrugintza eta uhalgintza; bai eta kautxuzko salgaiak ere.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
3. Zur eta paperezko salgaien eta arte grafikoen txikizkako merkataritza.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
4. Mota guztietako droga eta gai kimikoen txikizkako merkataritza: ongarri eta plagizidak; pintura eta bernizak; kandela eta argizariak; bolbora eta lehergaiak, eta erregai eta labangarriak.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
5. Eraikuntzarako eta etxeen apaindurarako material eta salgaien txikizkako merkataritza: kristala, beira, portzelana eta mota guztietako loza.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
6. Mineralen, metalen eta horien aleazio eta metalezko gai eraldatuen txikizkako merkataritza, makineria eta garraioko materiala salbu.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
7. Mota guztietako makineriaren eta garraioko materialaren txikizkako merkataritza.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
8. Aipatu ez diren salgaien txikizkako merkataritza.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
C._Elikadura zerbitzuak.
1. Jaki prestatuak eta edariak zerbitzatzeko jarduerak, establezimenduaren barrenean nahiz kanpoan hartzeko.
1.1. Jatetxe, kafetegi, kafetoki, ostatu, tea hartzeko toki eta tabernetako zerbitzuak.
1.11. Jatetxeetan.
<25 m²: 125,24.
25< x <75 m²: 208,72.
75< x <150 m²: 249,74.
>150 m²: 303,20.
1.12. Kafetegietan.
<75 m²: 125,24.
>75 m²: 166,97.
1.13. Kafetoki eta ostatuetan.
<50 m²: 125,24.
50< x <100 m²: 166,97.
>100 m²: 208,72.
1.16. Elkarte, Biltoki eta Kasinoetan egiten diren kafe eta jatetxeko zerbitzuak.
<50 m²: 125,24.
50< x <100 m²: 166,97.
>100 m²: 208,72.
1.17. Antzerki eta gainerako ikuskizunetan ezarritako kafe eta ostatu zerbitzuak, emanaldi orduetan soilik irekita egonen direnak, dantzaleku eta gisakoak izan ezik.
Guztiak: 83,50.
1.2. Kiosko, txosna, barraka edo antzeko tokietako zerbitzuak.
Guztiak: 46,86.
1.3. Txokolate, izozki, hortxata hartzeko nahiz izozkiak saltzeko tokietako zerbitzuak.
Guztiak: 46,86.
1.4. 651.1 epigrafeko establezimenduetatik kanpo ematen den elikadura zerbitzua.
<75 m²: 208,72.
75< x <150 m²: 249,74.
>150 m²: 291,48.
D._Ostalaritza zerbitzuak.
1. Hotel, bide-hotel, hostal, apopilo-etxe, apartamentu-hotel, ostatu, arrotz-etxe eta kanpaleku turistikoetako ostalaritza zerbitzua.
<100 m²: 208,72.
100< x <200 m²: 249,74.
>200 m²: 291,48.
E._Konponketak.
1. Etxeko elektrotresnak, auto eta kontsumoko bertze ondasun batzuen konponketa.
<100 m²: 83,50.
100< x <200 m²: 128,89.
200< x <1000 m²: 212,39.
1.000< x <2000 m²: 295,14.
>2000 m²: 378,62.
2. Bertzelako konponketak.
<100 m²: 83,50.
100< x <200 m²: 128,89.
200< x <1000 m²: 212,39.
1000< x <2000 m²: 295,14.
>2000 m²: 378,62.
F._Komunikazio zerbitzuak.
1. Irrati-hedapeneko emisorak, hau da, hots eta irudien bidez, ororentzat eta merkataritzako publizitate mezuekin edo gabe, programak hedatzen dituztenak.
<25 m²: 46,86.
>25 m²: 83,50.
G._Finantza erakundeak, aseguruak, publizitate zerbitzuak eta alokairuak.
1. Finantza eta aseguru erakundeak
1.1. Finantza erakundeak.
<75 m²: 83,50.
75< x <150 m²: 128,89.
>150 m²: 166,97.
1.2. Aseguruak.
<25 m²: 46,86.
>25 m²: 83,50.
2. Makineria eta neurgailuak, garraiogaiak eta erabili eta kontsumitzeko bertzelako ondasunen publizitate, informazio eta alokairu zerbitzuak.
2.1. Publizitate eta informazio zerbitzuak.
<25 m²: 46,86.
>25 m²: 83,50.
2.2. Makineria, neurgailu eta garraiogaien alokairua.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
2.3. Erabili eta kontsumitzeko bertzelako ondasunen alokairua.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
H._Orain arte aipatu gabeko bertze zerbitzu batzuk, hau da, saneamendu, garbiketa eta gisakoak, hezkuntza zerbitzuak, osasun eta albaitarien zerbitzuak, zerbitzu pertsonalak, aisi eta kultur zerbitzuak.
1. Irakaskuntza.
1.1. Ikastetxe eta haurtzaindegietako irakaskuntza.
<100 m²: 83,50.
>100 m²: 166,97.
1.2. Ikastegi eta haurtzaindegi pribatuetako irakaskuntza.
1.2.1. Jantokia duten ikastetxeetan (hezkuntza oinarrizkoa, ertaina eta berezia):
0,74 euro/jantoki-aulkia
0,18 euro/ikaspostua jantokirik gabe
0,18 euro/ikaspostu baimendua
1.2.2. Haurtzaindegietan.
<100 m²: 83,50.
>100 m²: 166,97.
2. Osasun arlokoak eta albaitaritza zerbitzuak.
2.1. Kontsultategia: 0,02 euro/biztanlea
2.2. Osasun etxeak eta gisakoak.
<100 m²: 83,50.
>100 m²: 166,97.
2.3. Ospitaleratze eta laguntza medikorako establezimenduak, eroetxeak, bainuetxeak eta albaitaritza laguntzakoak.
<100 m²: 83,50.
>100 m²: 166,97.
3. Zerbitzu pertsonalak.
3.1. Ikuztegia, tindategia eta gisako zerbitzuak.
Guztiak: 46,86.
3.2. Ileapainketako zerbitzuak, edergintzako institutu eta aretoak, estetizistek beren etxeetan eta establezimendu irekirik gabeko manikurek egindako zerbitzuak.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
>50 m²: 125,24.
3.3. Argazkigintza eta agirien kopiak.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
3.4. Bertzelako zerbitzu pertsonalak, oraindik aipatu gabeak.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
Oharra: aplikatu beharreko tarifa ordainketarik handienari dagokiona izanen da. Kontzeptu bat ordaintzeak bertzeen ordainketatik salbuesten du.
4. Laguntza arlokoak
4.1. Elkarteak, jubilatuen biltokiak, ludotekak eta gisakoak:
0,04 euro/biztanlea
4.2. Geriatrikoak.
4,79 euro/plaza baimendua
4.3. Hilerriak.
0 euro/biztanlea.
5. Kultura arlokoak.
5.1. Liburutegiak.
0 euro/biztanlea
5.2. Kultur etxeak.
0 euro/biztanlea
5.3. Museo, erakusketa areto eta gisakoak, kultur etxeetan sartzen ez direnak.
<500 m²: 83,50.
>500 m²: 125,24.
6. Kirol arlokoak.
6.1. Kiroldegi, igerileku, futbol zelai eta gisakoak.
7. Administraziokoak.
7.1. Herriko Etxea.
0,91 euro/biztanlea
7.2. Postetxe, kontseilaritzen delegazio, ministerio... eta abar.
8. Aisi eta kultur zerbitzuak.
8.1. Filmeak eta eszenako apainketak bikoiztu eta sinkronizatzea.
<25 m²: 46,86.
>25 m²: 83,50.
8.2. Zinematokiak, antzokiak, hitzaldi eta kontzertuetako aretoak, arte eta musika jaialdiak eta bertzelako kultur ikuskizunak.
Guztiak: 83,50.
8.3. Zezen eta kirol ikuskizunak.
Guztiak: 83,50.
8.4. Barietateak eta dantzaldiak.
Guztiak: 158,93.
8.5. Lorategiak, aisia eta josteta parkeak.
8.5.1. Jostetak.
<100 m²: 102,32.
>100 m²: 143,24.
8.5.2. Azare jokuak.
<50 m²: 83,50.
50< x <100 m²: 125,24.
>100 m²: 166,97.
9. Gastronomi elkarteak, peñak, kultur, politika elkarteak, sindikatu eta gisakoak.
Guztiak: 46,86.
1. Profesionalak, teknikariak, artistak eta kirolariak.
Lokalik gabe: 46,86.
Lokala izanik: 83,50.
J._Zerbitzu publikoak, erran nahi baita, titulazio publikoa dutenak, administraziokoak, eta arlo honetakoak: kultura, hezkuntza, osasuna, kirola eta segurtasuna.
1. Ikastetxe eta haurtzaindegi publikoetako irakaskuntza.
1.1. Ikastetxeetan (oinarrizko irakaskuntza eta ertaina).
Jantokirik gabe: 0,18 euro/ikaspostu baimendua
Jantokidunak: 0,73 euro/jantoki-aulkia
30 pezeta/ikaspostu baimendua
Etxebizitzarekin bada, 0,18 euro/ikaspostu baimendua
0,74 euro/jantoki-aulkia
1,05 euro/ egoiliarraren plaza
K._Industriakoak, hirikoen parekoak.
1. Energetikoak ez diren mineralak erauzi eta eraldatzea eta gai eratorriak. Industria kimikoa.
1.1. Plastikozko lehengai, plastikozko salgai eta zuntz artifizial eta sintetikoen fabrikazioa.
1.1.1. Plastikozko manufakturen fabrikazioa.
<50 m²: 46,86.
50< x <75 m²: 83,50.
75< x <100 m²: 125,24.
100< x <200 m²: 216,05.
200< x <500 m²: 431,36.
>500 m²: 643,73.
1.1.2. Plastikoz egindako produktu burutugabekoen fabrikazioa.
<50 m²: 46,86.
50< x <75 m²: 83,50.
75< x <100 m²: 125,24.
100< x <200 m²: 216,05.
200< x <500 m²: 431,36.
>500 m²: 643,73.
1.1.3. Zuntz artifizial eta sintetikoen fabrikazioa.
<50 m²: 46,86.
59< x <75 m²: 83,50.
75< x <100 m²: 125,24.
100< x <200 m²: 216,05.
200< x <500 m²: 431,36.
>500 m²: 643,73.
2. Metalak eraldatzen dituzten industriak. Zehaztasun handiko mekanika.
2.1. Fabrikazioa (garraioko makineria eta materiala izan ezik).
2.1.1. Metalak tratatu eta haiei gainazala ematea.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
50< x <250 m²: 125,24.
250< x <400 m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73.
2.1.2. Metalezko gaien fabrikazioa (altzariak, makineria, eta garraioko materiala izan ezik).
<25 m²: 46,86.
25< x <500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
2.1.3. Metalezko altzarien fabrikazioa.
<25 m²: 46,86.
25< x <500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
2.1.4. Makineria eta ekipo mekanikoak egitea.
<25 m²: 46,86.
25< x <500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
2.2. Makineria eta gai elektrikoak egitea.
2.2.1. Argindarra sortu eta erabiltzeko makina eta tresnak fabrikatzea.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
50< x <250 m²: 125,24.
250< x <400 m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73.
2.2.2. Tresnak eta materiala fabrikatzea, energia elektrikoa igorri eta banatzeko.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
50< x <250 m²: 125,24.
250< x <4OO m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73.
2.2.3. ,Tresna elektrikoak fabrikatzea neurtu, arautu eta egiaztatzeko.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m² 83,50.
50< x <250 m²: 125,24.
250< x <400 m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73.
2.2.4. Telekomunikazio, transmisio eta zinemarako material elektrikoaren fabrikazioa.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
50< x <250 m²: 125,24.
250< x <400 m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73.
2.2.5. Argiztatze lanparen fabrikazioa.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
50< x <250 m²: 125,24.
250< x <400 m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73.
2.2.6. Ekipo elektrikoen fabrikazioa trakzioko eta garraioko ibilgailuentzat.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
50< x <250 m²: 125,24.
250< x <400 m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73
2.2.7. Elektromedikuntzarako ekipoak eta etxeko tresna elektrikoak fabrikatzea.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
SO< x <250 m²: 125,24.
250< x <400 m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73.
2.2.8. Metagailu, pila eta elektrizitaterako ikatzen fabrikazioa.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
50< x <250 m²: 125,24.
250< x <400 m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73.
2.2.9. Fabriketarako gai metalikoak egitea.
<25 m²: 46,86.
25< x <50 m²: 83,50.
50< x <250 m²: 125,24.
250< x <400 m²: 216,05.
400< x <800 m²: 431,36.
>800 m²: 643,73.
2.3. Itsas, lur eta aire bidezko garraiorako gaiak egitea.
2.3.1. Untzigintza, itsasuntzien konponketa eta mantenimendua.
<500 m²: 83,50.
500< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
2.3.2. Auto eta txirringak egin eta muntatzea
<1000 m²: 83,50.
1000< x <2000 m²: 216,05.
2000< x <4000 m²: 431,36.
>4000 m²: 643,73.
2.3.3. Aireuntziak egin, konpondu eta ikuskatzea.
<500 m²: 83,50.
500< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
2.3.4. Trenetarako materiala egin eta konpontzea.
<500 m²: 83,50
500< x <1000 m²: 216,05
1000< x <2000 m²: 431,36
>2000 m²: 643,73
2.3.5. Ibilgailuetako osagarriak egin edo muntatzea.
<500 m²: 83,50.
500< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
3. Nekazaritza eta abeltzaintzako industriak, abereak hiltzea, haragia prestatu eta kontserbatzea.
3.1. Manufakturako bertzelako industriak.
<100 m²: 125,24.
100< x <250 m²: 158,93.
>250 m²: 216,05.
3.2. Fruta eta lekadunak kontserbatu eta ontziratzea eta barrengorri-hazkuntza.
_Ixtekoak: 46,86.
_Kontserbategiak, edukiontzia urte osoan dutenak: edukiontziaren tasa.
_Kontserbategiak, edukiontzia denboraldietan dutenak: edukiontziaren tasa (denboraldiko hilabeteak) + 146,46 euro.
_Edukiontzirik gabeko kontserbategiak: 146,46 euro.
3.3. Arrain kontserbak eta itsasoko bertze gai batzuenak fabrikatzea.
<250 m²: 216,05.
250< x <1000 m²: 431,36.
1000< x <3000 m²: 643,73.
>3000 m²: 856,85.
3.4. Produktu xehetuak fabrikatzea.
3.4.1. Produktu xehetuak fabrikatzea.
<100 m²: 109,85.
100< x <200 m²: 162,58.
>200 m²: 216,05.
3.5. Pasta jangarriak eta almidoia dutenak egitea.
<100 m²: 109,85.
100< x <200 m²: 162,58.
>200 m²: 216,05.
3.6. Ogiaren industria, opil, pastel, gaileta eta txurroak egitea.
<100 m²: 109,85.
100< x <200 m²: 162,58.
>200 m²: 216,05.
3.7. Kakao eta gozogintzatik sortutako produktuen industriak.
<250 m²: 109,85.
250< x <1000 m²: 162,58.
>1000 m²: 216,05.
3.8. Animaliak elikatzeko produktuen industriak (arrain irinak barne).
<250 m²: 216,05.
250< x <1000 m²: 431,36.
1000< x <3000 m²: 643,73.
>3000 m²: 856,85.
3.9. Hainbat elikagai prestatzea.
3.9.1. Oraindik aipatu gabeko elikagaiak prestatzea.
<250 m²: 216,05.
250< x <1000 m²: 431,36.
1000< x <3000 m²: 643,73.
>3000 m²: 856,85.
3.10. Hartzidurako alkohol etilikoen industriak
<500 m²: 216,05.
500< x <2500 m²: 431,36.
2500< x <5000 m²: 643,73.
>5000 m²: 856,85.
3.11. Ardogintza.
<500 m²: 83,50.
500< x <2500 m²: 158,93.
2500< x <5000 m²: 216,05.
>5000 m²: 303,20.
3.12. Sagardogintza.
<500 m²: 83,50.
500< x <2500 m²: 158,93.
2500< x <5000 m²: 216,05.
>5000 m²: 303,20.
3.13. Garagardoaren eta garagardorako maltaren fabrikazioa.
<500 m²: 83,50.
500< x <2500 m²: 158,93.
2500< x <5000 m²: 216,05.
>5000 m²: 303,20.
3.14. Ur mineral, gaseoso eta alkoholik ez duten bertze edari batzuen industriak.
<250 m²: 46,86.
250< x <500 m²: 83,50.
500< x <2500 m²: 125,24.
2500< x <5000 m²: 216,05.
>5000 m²: 431,36.
3.15. Tabakoaren industriak.
3.16.
<250 m²: 46,50.
250< x <500 m²: 83,50.
500< x <2500 m²: 125,24.
2500< x <5000 m²: 216,05.
>5000 m²: 431,36.
4. Ehungintza
4.1. Kotoiaren eta bere nahasketen industria.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
4.2. Artilearen eta bere nahasketen industria.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
4.3. Zeta naturalaren, bere nahasketen eta zuntz artifizial eta sintetikoen industria.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
4.4. Zuntz gogor eta bere nahasketen industria.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05
500< x <1000 m²: 431,36
>1000 m²: 643,73.
4.5. Puntuko jantzien egitea.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
4.6. Ehungaien azken ukitua (uraren bidez).
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
4.7. Alfonbra, tapiz eta ehun blaituen fabrikazioa.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
4.8. Ehungintzako gainerako motak.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
5. Industriak.
5.1. Larruak ondu eta lantzea.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
5.2. Larruzko salgaien eta antzekoen egitea.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
6. Oinetako eta jantziaren industriak eta bertze konfekzio batzuk.
6.1. Larruzko oinetakoen fabrikazioa seriean, (kautxuzko zoladunak ere barne).
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,86.
100< x <250 m²: 125,24.
50< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
6.2. Eskuz eta neurrira egindako oinetakoen fabrikazioa (bai eta ortopediakoa ere).
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
6.3. Jantziak eta horien osagarriak seriean egitea.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
6.4. Jantziak, horien osagarriak eta ehungintzako bertze gai batzuk neurrira egitea, sari baten truke.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
6.5. Bertze salgai batzuk egitea ehunkien bidez.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
6.6. Jantziak egitea larruz nahiz larru onduz.
<50 m²: 46,86.
50< x <100 m²: 83,50.
100< x <250 m²: 125,24.
250< x <500 m²: 216,05.
500< x <1000 m²: 431,36.
>1000 m²: 643,73.
7. Zuraren, kortxoaren eta zurezko altzarien industriak.
7.1. Zura zerratu eta industrian lantzea (zerratu, marruzatu, leundu, garbitu, eta abar).
<500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
7.2. Zurez egindako produktu erdi burutugabekoen fabrikazioa. (xaflak, taulak, zur hobetuak).
<500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
7.3. Zurgintzako piezak, parkelita eta eraikuntzarako zurezko egiturak seriean fabrikatzea.
<500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
7.4. Zurezko ontzi eta kaxen fabrikazioa.
<500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
7.5. Zurezko hainbat gauza fabrikatzea (altzariak salbu).
<500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
7.6. Kortxozko salgaien fabrikazioa.
<500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
7.7. Zume eta kanaberazko salgaiak, saskiak, brotxak, zepiloak, eta abar fabrikatzea.
<500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
7.8. Zurezko altzarien industria.
<500 m²: 83,50.
500< x <750 m²: 125,24.
750< x <1000 m²: 216,05.
1000< x <2000 m²: 431,36.
>2000 m²: 643,73.
8. Paper industriak eta paperezko salgaiak, arte grafikokoak eta argitalpenekoak. Filmeen ekoizpena eta salmenta.
8.1. Kartoia eta papera eraldatzea.
Guztiak: 46,86.
8.2. Arte grafikoak eta horiei loturiko jarduerak.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
8.3. Liburuen edizioa, aldizkako argitalpenak, mota guztietako marrazki eta grabatuak.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
8.4. Filmeen ekoizpena eta salmenta.
8.4.1. Filmeen banaketa eta salmenta.
<50 m²: 46,86.
>50 m²: 83,50.
9. Manufakturako bertzelako industriak.
9.1. Bitxiak eta girgileria.
<50 m²: 83,50.
>50 m²: 102,49.
9.2. Aipatu ez diren manufakturako bertzelako industriak.
<50 m²: 216,05.
50< x <100 m²: 431,36.
100< x <200 m²: 643,73.
>200 m²: 856,85.
III. ERANSKINA
2._Borondatezko zerbitzuak ematea.
a) Hirikotzat har daitezkeen industri hondakin solidoak bildu, garraiatu eta tratatzea, haien sortzaileak soilik erabil ditzakeen edukiontzien bidez, astean bi egunetan:
_360 litroko edukiontzia: 225,70 euro/urtea.
_800 litroko edukiontzia: 451,39 euro/urtea.
_1.200 litroko edukiontzia: 677,10 euro/urtea.
_800 litroko 3 edukiontzi: 902,78 euro/urtea.
_1.200 litroko 2 edukiontzi: 902,78 euro/urtea.
Bilketa zerbitzu osagarri bakoitzagatik, ezarritako prezioa % 25 garestituko da.
Oharra.-Hondakinen sortzaileak berak paratzen baditu 360, 800 edo 1.200 litroko edukiontzi homologatuak, Mankomunitateak zenbateko hauek kenduko dizkie aurreko tarifei:
_360 litroko edukiontzia: 15,09 euro gutiago.
_800 litroko edukiontzia: 46,29 euro gutiago.
_1200 litroko edukiontzia: 48,27 euro gutiago.
b) Hirikotzat har daitezkeen industri hondakin solidoak bildu, garraiatu eta tratatzea, haien sortzaileak soilik erabil ditzakeen 10.000 edo litro gehiagoko edukiontzien bidez, urteko kontratua izanik:
_10.000 litroko edukiontzi bat bildu, garraiatu eta tratatzen den aldi oro: 60,87 euro.
_15.000 litroko edukiontzi bat bildu, garraiatu eta tratatzen den aldi oro: 77,65 euro.
_30.000 litroko edukiontzi bat bildu, garraiatu eta tratatzen den aldi oro: 116,04 euro.
Prezio horiek % 20 handituko dira, hondakinen sortzaileak kontraturik ez badu. Eraman gabe geratuz gero, 7. egunetik aitzina honako hau kobratuko zaie:
_10.000 litroko edukiontzia: 2,69 euro alokairu egun bakoitzeko.
_15.000 litroko edukiontzia: 3,04 euro alokairu egun bakoitzeko.
_30.000 litroko edukiontzia: 3,81 euro alokairu egun bakoitzeko.
Oharra._Hondakinen sortzaileak berak paratzen baditu 10.000, 15.000 edo 30.000 litroko edukiontzi homologatuak, Mankomunitateak zenbateko hauek kenduko dizkie aurreko tarifei:
_10.000 litroko edukiontzi bat bildu, garraiatu eta tratatzen den aldi oro: 9,96 euro.
_15.000 litroko edukiontzi bat bildu, garraiatu eta tratatzen den aldi oro: 10,99 euro.
_30.000 litroko edukiontzi bat bildu, garraiatu eta tratatzen den aldi oro: 15,92 euro.
Norberaren edukiontzia homologatua ez bada, prezioa % 20 garestituko da kontraturik gabeko zerbitzuen tarifen gainean.
Industri edukiontzi bakoitzak gehienez ere eduki dezakeen karga 13.000 kilokoa da. Handizkako kargak direnez 1000 kilo gehiagorako baimena ere ematen da. Muga horiek ez betez gero, gainkargaren ardura duen enpresa zehatuko da 0,03 euro gehiago kobratuz 13.000 kilotik goiti egiten duen kilo bakoitzeko.
_Autotrinkatzailea:
-325,29 euro hileko kuota finkoa.
-Eramaten den bakoitzeko: 97,59 euro.
Eramateko zerbitzua emateko 48 ordu lehenago gaztigatu beharko zaio Mankomunitateari.
Oharra: edukiontziak kendu eta ezartzeko lanek 15 minutu baino gehiago eskatzen badute, 18,39 euro kobratuko dira orduko.
Merkataritza eta industriako establezimenduetako hondakinak jaso eta tratatzea.
c.1. Plastikoz, kortxoz edo gisakoez egindako materialak, tona bakoitzeko: 37,86 euro.
c.2. Gainerako hondakinak, tona bakoitzeko: 7,58 euro.
d) Traste handiak eta neumatikoak botatzea. 7,58 euro tona bakoitzeko.
e) Neumatikoak botatzea: 122,61 euro tona bakoitzeko.
f) Hiri hondakin solidoak bildu, garraiatu eta gordetzea, haien sortzaileak, berreskuratzeko, aldez aurretik bereiziak: 0 euro.
g) Mankomunitatearen edukiontziak garbitzea: eskatzen duenari 0,03 euro/litroa kobratuko zaizkio.
Oharra: Kanpainetan:
_360, 800 eta 1.200 litroko edukiontziak, garraioarengatik 17,95 euro kobratuko da.
_10.000, 15.000 eta 30.000 litroko edukiontziak, garraioarengatik 35,90 euro kobratuko da.
Iragarkiaren kodea: A0303480
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
