61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko apirilaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko siloko buru izateko lanpostu baterako izendapena egin eta lanpostu hutsa esleitzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2003ko apirilaren 28an emandako Ebazpenaren bidez, José Antonio Sueiro Tejada jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko siloko buru izendatzen da. Esleitu zaion lanpostuak 5515 plantilla-zenbakia du, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikia dago, eta Lizarran aritzeko da.

Deialdia 2002ko irailaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 108. zenbakian.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0304646