61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ondotik zehazten diren zehapen espedienteei hasiera eman zaiela jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Salatua: Jessica Medrano Capellán andrea (N.A.N.: 72731238). Ebazpenaren data: RAL 02-AZA-12 (5/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/1896/02 espedientea. Asotsak, Iturrama karrikako 62-1.a C ateko etxebizitzatik. Isunaren zenbatekoa: 60 euro. Arau urratuak: 24. artikulua, 135/1989 Foru Dekretua.

Salatua: Silvia Escriche Pola andrea (N.A.N.: 72801166). Ebazpenaren data: RMA 03-URT-31 (14/MA) Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/2173/02 espedientea. Zakurra aske, Karlos III.aren etorbidean, 2002ko azaroaren 16an. Isunaren zenbatekoa: 120 euro. Arau urratuak: 24.2.h artikulua, 7/94 Foru Legea.

Hamabortz egun baliodunean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, espedientatuak alegazioak nahiz frogak proposatu eta agiriak nahiz argibideak aurkezten ahalko ditu, betiere idatziz, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, edota azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0303366