61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

EUSKARA KUDEATZEKO IPARRALDEKO MANKOMUNITATEA

2003KO aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsirik

Euskara Kudeatzeko Nafarroako Iparraldeko Mankomunitateak, 2003ko apirilaren 8an egindako bilkuran, hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era ezarritakoari jarraituz.

2. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betez, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Leitzan bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian. Lehendakaria, Tomás Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0304576