III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E T X A L A R
Hasierako onespena Udalaren Hirigintza Planaren aldaketari
Etxalarko Udalak, 2003ko apirilaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez erabaki zuen Hirigintzako Udal Plana aldatzea.
Aldaketa hori lurzoru urbanizaezinaren hirigintzako araubidearen 24. artikuluari dagokio, basolurzoruko usategiei buruzkoa denari hain zuzen ere.
35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluek diotenaren arabera, espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina. Espedientea udal idazkaritzan dago, interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak epe horretan aurkeztu ahal ditzaten.
Etxalarren, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Miguel Mª Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: A0304565