III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A Ñ A I N
Zehapenen jakinarazpena
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Espedientea: 3/291. Jabea: Andújar Pérez, Antonio Javier. Matrikula: Z-4398-BS. Arau-haustearen tokia: Erdiko hiribidea, 22. Data: 2003ko martxoaren 18a. Ordua: 8,25. Zenbatekoa: 96,00 euro. Arau-haustea: 38.3. BSL 91.2.m. ZEO.
Espedientea: 3/284. Jabea: Francisco Martín Virgilio. Matrikula: 7453-BSL. Arau-haustearen tokia: Etxeorratzen hiribidea. Data: 2003ko martxoaren 13a. Ordua: 17,49. Zenbatekoa: 60,00 euro. Arau-haustea: 38.3. BSL 91.1. ZEO.
Espedientea: 3/303. Jabea: Iribarren Olaverri, José Ramón. Matrikula: NA-3573-N. Arau-haustearen tokia: Erdiko hiribidea, 24. Data: 2003ko martxoaren 23a. Ordua: 9,15. Zenbatekoa: 96,00 euro. Arau-haustea: 38.3. BSL 91.2.m. ZEO.
Espedientea: 3/265. Jabea: Martín Mendive Mario. Matrikula: NA-7585-T. Arau-haustearen tokia: Doneztebe. Data: 2003ko martxoaren 8a. Ordua: 10,58. Zenbatekoa: 60,00 euro. Arau-haustea: 38.3. BSL 91.1. ZEO.
Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.
Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.
Iragarkiaren kodea: A0304599