III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
KINTOKO MANKOMUNITATEA
Oihan enkantea, % 10 merkeago
Kintoko Mankomunitateak, behar bezala baimendurik, salgai jarri ditu plegu itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendu hauek:
1. lotea: Odiego parajean, 695 pago, 1.065 metro kubiko zur eta 184 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 64.997,76 euro.
Enkantea arautzen duten baldintzen plegua interesdunen eskura dago Mankomunitateko idazkaritzan (Erroibarko Udaletxea, Frantziako errepidea z.g., 31696 Lintzoain, Nafarroa) eta proposamenak toki berean aurkeztuko dira.
Proposamenak aurkezteko epeak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren eguneko arratsaldeko 13:00ak arte iraunen du.
Enkantea aipatutako egunaren ondoko bost egunean eginen da, prentsan iragarriko den egun eta orduan.
PROPOSAMEN EREDUA
Izen-abizenak: ................., adinez nagusia; NAN zenbakia: .........., helbidea .......... (herria, kalea, prob.), telefono zenbakia: .............
Ezaguturik Erroibarko Udalak enkantea egin behar duela ..... zuhaitz esleitzeko, ......... metro kubiko zur eta egur egiten baitute, eta ezaguturik halaber esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke .......... (letraz eta zenbakiz) .......... euro eskaintzen ditu.
(Leku, data eta sinadura)
Erron, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.
Iragarkiaren kodea: A0304541