61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Oihan enkantea, % 10 merkeago

Erroibarko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri ditu plegu itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendu hauek:

1. lotea: Lastur parajean, 997 pago, 1.070 metro kubiko zur eta 139,6 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 83.273,29 euro.

2. lotea: Lastur-Lizarzu parajean, 557 pago, 552,01 metro kubiko zur eta 151,68 metro kubiko egur egiten dutenak. Oinarrizko prezioa: 22.888,41 euro.

Enkantea arautzen duten baldintzen plegua interesdunen eskura dago udaletxeko idazkaritzan eta proposamenak toki berean aurkeztuko dira. Proposamenak aurkezteko epeak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren eguneko arratsaldeko 13:00ak arte iraunen du. Enkantea aipatutako egunaren ondoko bost egunean eginen da, prentsan iragarriko den egun eta orduan.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: .........................., adinez nagusia, NAN zenbakia: .........., helbidea ................ (herria, kalea, prob.), telefono zenbakia: ...............

Ezaguturik Erroibarko Udalak enkantea egin behar duela ..... zuhaitz esleitzeko, ............ metro kubiko zur eta egur egiten baitute, eta ezaguturik halaber esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke ............ (letraz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen ditu.

(Leku, data eta sinadura)

Erron, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: A0304540