III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F A L T Z E S
Trafikoko salaketak
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren zehatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpena jakinarazten zaie. Espediente horiek Faltzesko Alkatetzak ireki ditu, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea garatzen duen Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).
Jabea: Transfrig Mendívil, S.A. Helbidea: Ramón y Cajal, 11. Herria: Faltzes, (Nafarroa). Matrikula: NA-4348-AF. Tokia: Corazón de Jesús kalea. Eguna: 2003ko martxoaren 3a. Ordua: 16,00. Zenbatekoa: 31,25 euro. Arau-haustea: toki debekatuan aparkatzea.
Jabea: Javier Mayayo Jaime. Helbidea: La Paz kalea, 23. Herria: Faltzes, (Nafarroa). Matrikula: NA-6548-V. Tokia: La paz kalea. Eguna: 2003ko martxoaren 3a. Ordua: 21,45. Zenbatekoa: 31,25 euro. Arau-haustea: toki debekatuan aparkatzea.
Ikusirik Udaltzaingoak eginiko salaketa, jakinaraz bekio salatuari eta ohartarazi hamabost egun balioduneko epean alegazioak aurkezten ahal dituela edo bidezko iruditzen zaizkion probak aurkeztu edo proposatu.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 67. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar eguneko epearen barrenean isunaren zenbatekoa hasiera batez finkatutakoa baino ehuneko 20 merkeago ordaintzen ahal da. Roberto Inda Aramendía zinegotzia izendatu da espedienteko instruktore.
Aipatu legeko 72.3 artikuluak aipatzen du arau-haustearen erantzulea titularrak identifikatu behar duela nahitaez, kasua bada. Hortaz, jakinaren gainean zaude betebehar hori bete behar duzula, hamabost eguneko epean bete behar ere, honako hau jasotzen duzunetik aitzina. Halaber, ohartarazten dizut hori egin ezean isun ekonomikoa jarriko zaizula arau-hauste larria egitegatik.
Faltzesen, bi mila eta hiruko apirilaren hamalauan. Alkate udalburua, Clemente Amatriain Azcona.
Iragarkiaren kodea: C3108446