61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 7an emandako 24 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2297 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pedro Ruiz Ibarrola jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lizarrako Udaleko Alkatetzak 2001eko irailaren 17an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (1951/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"24 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2297 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Pedro Ruiz Ibarrola jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lizarrako Udaleko Alkatetzak 2001eko irailaren 17an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (1951/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lizarrako Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka (zehapen espedientearen zenbakia goian aipatu da). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Lizarrako Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Bada, dekretu horren 89,1 artikuluak dioenez, "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Aurkapenaren zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 89.1 artikuluko b) idatz-zatian azaltzen den kasua gertatu da. Horri dagokionez, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legeak 132.1 artikuluan honakoa xedatzen du: "arau-hausteek eta zehapenek preskribatu, beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera" preskribatzen dutela. Arau horrek, oraingoan, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legera jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dute, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Bide beretik, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak berak 132. artikuluko 3. idatz-zatian dioenez, "Zehapenek preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmotu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da".

Preskripzio-epea eten eginen da betearazpen-prozedura hasten denean, baldin eta interesatua jakinean badago, eta berriro hasiko da aurrera egiten betearazpen-prozedurak hilabete baino gehiago geldirik irauten badu arau-hausleari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik".

Kasu honetan, zehapen ebazpena 2000ko martxoaren 10ean jakinarazi zen eta urte bereko maiatzaren 11n irmo bilakatu (behin jakinarazpenetik bi hilabete iragan zirenean ebazpena inpugnatu gabe, horixe baita ebazpenaren aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko epea). Premiamendu-probidentzia interesatuari berari jakinarazteko ahaleginek huts egin zutenez, ediktu bidezko jakinarazpena argitaratu zen 2002ko apirilaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, baina ediktu bidezko jakinarazpen horretan akatsa egin zen, espedientean ez baitago jasorik ediktu hori, aipatu Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ez ezik, interesatuaren herriko Udalaren ediktu oholean ere argitaratu zenik (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 59. artikuluak hala egiteko agintzen badu ere). Hortaz, ediktu bidezko jakinarazpenak ez du eraginik, zeren eta, Auzitegi Gorenak jurisprudentzian maiz adierazi izan duenez, "(...) ezin zaie preskripzio-epea eteteko indarrik egotzi formazko akatsak dituzten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei (...)". (Besteak beste, 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, R. Ar. 7262 eta 7277). Beraz, ez zen preskripzio-epea eteteko inolako jarduketarik egin, zehapen ebazpena irmotu zen egunetik hasi (2000ko maiatzaren 11) eta interesatuak, gora jotzeko errekurtso hau aurkeztuz, premiamendu-probidentziaren berri izan zuela erakutsi zuen egunera arte (2002ko maiatzaren 20a). Bistan denez, urtebete baino denbora gehiago iragan zen zehapen ebazpena irmo bilakatu zenetik, eta ondorioz preskripzioa gertatu zen. Horregatik, bidezkoa da errekurtsoa baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra ordainarazteko Lizarrako Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa; egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 17an emandako 4206 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2695 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Ramón Urricelqui Lizarraga jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko abenduaren 31n eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko urriaren 31n emandako ebazpenaren aurkakoa (971692/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4206 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2695 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. José Ramón Urricelqui Lizarraga jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko abenduaren 31n eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko urriaren 31n emandako ebazpenaren aurkakoa (971692/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko abenduaren 31n emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako berraztertzeko errekurtso bat, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez zehapena ezarri baitzen (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan emanda, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean) trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere, ibilgailua gaizki aparkatzeagatik, zama-lanetarako tokian eta horrelako lanetarako erreserbatutako orduetan, zama-lanik egin gabe (Amaiurko Gaztelua kalea, 45), antolamendu juridikoa urratzen zela (971692/01 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarriak azaldu ditu eta, azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Zehapena ekarri duten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu aparkaldi mugatuaren zaintzaile edo kontrolatzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (R. Ar. 7639/1991), 1993ko azaroaren 23koan (R. Ar. 8883/1993), 1999ko irailaren 22koan (Actualidad Jurídica Aranzadi, 410/1 erref.) eta beste batzuetan adierazi duen bezala. Baina, dena dela, administratuari zor zaion errugabetasun ustea hausteko Udalak beste frogabide batzuk erabili ditu. Izan ere, zaintzailearen adierazpen hutsa ez ezik, zaintzaile horrek eginiko berrespen txostena ere espedientean sartu da eta hartan salaketaren alderdi guzti-guztiak berresten dira (bereziki, salatutako ibilgailua zama-lanetarako tokian aparkaturik egon zela luzaroan, halako lanik egin ez zela, eta, nolanahi ere, ibilgailuak ez zuela baimenik zama-lanetarako erreserbatutako tokiak erabiltzeko). Gainera, argazki bat erantsi da eta horretan oso garbi ageri dira arau-haustearen eguna, salatutako ibilgailuaren matrikula eta marka, eta zama-lanetarako eremuaren mugetako bat markatzen duen seinale bertikala.

Bestalde, errekurtsogileak berak aitortu du salaketa egin zenean bera arau-haustearen tokian zegoela. Zama-lanak egiten ari zela esan du, baina ez du frogatu bere ibilgailuak (turismo partikularra) baimena zuenik halako lanak egiteko horretarako erreserbatutako tokietan. Horrela, bada, zaintzailearen salaketaz gain (zeina "beti ere kontuan hartzeko froga-elementua" baita), egiantza ematen dioten beste inguruabarrak, arestian azaldutakoak, kontuan hartzen baditugu, ondoriotzat atera dezakegu arau-haustea espedientean deskribatzen den bezalaxe egin zela.

Bigarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 300,51 euroko (50.000 pezeta) isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Kasu honetan salatu dena arau-hauste larria da, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.g) artikuluaren arabera, eta dagokion zehapena ezarri da, behereneko tartean graduaturik, hots, 96,16 euroko (16.000 pezeta) isuna. Auzitegi honen iritziz zenbateko hori zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan ezarritako irizpideak kontuan izanik.

Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2001eko abenduaren 31n emandako ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurka, zeinean zehapena ezarri baitzuen trafikoko arauak urratzeagatik (971692/01 zenbakiko zehapen espedientea); bi ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 19an emandako 4224 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2703 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pedro Goñi Canales jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko urtarrilaren 14an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoa izanik ibilgailu motorduna gidatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abuztuaren 3an emandako ebazpenaren aurkakoa (8048/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4224 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2703 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro Goñi Canales jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko urtarrilaren 14an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoa izanik ibilgailu motorduna gidatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abuztuaren 3an emandako ebazpenaren aurkakoa (8048/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka jarri da, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi berak zehapena ezartzeko lehenago eman zuen beste ebazpen baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 75.000 pezetako (450,76 euro) isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste oso larri batengatik, alegia, baimendutako alkohol-tasa baino handiagoa izanik ibilgailua gidatzeagatik (Antso Azkarra etorbidea, 7), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak egin ditu, eta azkenik, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia _R. Ar. 3935_).

Udalak igorritako zehapen espedientean ikusi dugunez, kasu honetan zehatzeko ekintza preskribatua zen; izan ere, preskripzio-epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean (agintaritzaren agenteak egin zuen salaketa eta berehala jakinarazi zion arau-hausleari; horrela espedientea abiarazi zuen). Preskripzio-epea berriz hasi zen iragaten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluak (otsailaren 25eko 320/1994 E.D.) xedatzen dutenez, zeren eta zehapen espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon baitzen ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Denboraren buruan sobera bete zen Bide Segurtasunari buruzko Legeak Administrazioari zehatzeko ematen dion hiru hilabeteko epea (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 81. artikulua); nolanahi ere, arau-haustearen preskripzioa ofizioz deklaratu beharrekoa zen.

Ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik, baina preskripzio-epeak berriz ere aurrera egiten zuela, Administrazio zehatzailearen ekintzarik ezagatik, ebazpen proposamena Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio egin ziren, 2001eko apirilaren 9an eta 11n, interesatuaren azken helbide ezagunean _Martikel kalea, 23, Atarrabia (Nafarroa)_, eta ahalegin horien ondorioz preskripzio epea ez ote zen eten galdetu liteke. Erantzuna ezezkoa da, jakinarazpen saioak ia ordu berean egin zirelako; horrela prozedurari buruzko Legearen 59.2 artikuluko araua urratu zen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua).

Izan ere, Goi Auzitegiaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_).

Gogora dezagun, aurrekoaren haritik, espediente honetan salaketa egin zenean (2001eko otsailaren 11n) jada indarra zuela Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 13.2 artikuluaren testu berriak (otsailaren 25eko 320/1994 ED, otsailaren 4ko 137/2000 EDren bidez aldatua, zeinak 2000ko otsailaren 19an hartu baitzuen indarra). Artikulu horren arabera, "Behin prozeduraren instrukzioa amaitu eta organo egokiak interesatua entzun ondoren, salbu eta prozeduran bildu eta ebazpenean kontuan hartu beharreko gertaera, alegazio eta froga guztiak interesatuak aurkeztutakoak direnean, instruktoreak ebazpen proposamena eginen dio zehatzeko ahalmena duen organoari, bidezkoa den ebazpena eman dezan". Beraz, artikulu horrek, gaur egun duen testuan, ondoriorik gabe uzten du, oro har, ebazpen proposamena jakinarazteko tramitea. Hala, bada, era berean eztabaidagarria da, honako kasu honetatik harantzago, aipatu egintzaren jakinarazpen eraginkorrak (edo argitalpenak, hala egokitzen denean) preskripzio-epea eteteko eraginik ote duen. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko arau-hauste batengatik zinegotzi berak 8048/01 zenbakiko zehapen espedientean emandako zehapen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 2an emandako 3 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3012 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Santiago Tanco Irijalba jaunak jarri zuen, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3012 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Santiago Tanco Irijalba jaunak aurkeztu du errekurtso hori, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka.

M. Asunción Erice Echegaray andreak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko maiatzaren 17an:

"1._Honakoa frogatutzat ematea: Discoteca Reverendos izeneko ostalaritza establezimendua, Belateko Monastegia kaleko 5ean dagoena, funtzionatzen ari zen 2002ko otsailaren 10eko 06:20an, nahiz eta legezko itxiera ordua 04:30ak izan.

2._Horren erantzulea jardueraren titularra, hots, Kazoo, S.A. dela adieraztea.

3._2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluan xedatutakoa eta horri loturik 221/1991 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa hautsi dela adieraztea.

4._Arau-hausleari 1.210 euroko isuna ezartzea, Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharrekoa ("Marceliano Etxea", Merkatuko kalea, 7-9, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu biak arte) hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hasita, eta ohartaraztea ezen isuna aipatu epean ordaintzen ez badu premiamendu bidetik ordainaraziko zaiola, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legearen 52.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

5._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea."

2. Sozietate interesatuaren ordezkariak egintza horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan, behar ziren garaian eta eran.

3. Auzitegi honetako buruaren probidentzia baten bitartez, errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapitulua berridatzi duenak, 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Iruñeko Udalak hori guztia egin du.

4. Aldeek ez dute proposatu frogarik egiterik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurtsogileak jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.4 artikuluan xedatutakoari heldu dio: "Zehapenak ezarri eta graduatzeko orduan kontuan hartuko dira sortu den edo sor zitekeen kaltea, arau-haustea nahita edo axolagabekeriaz egin izana, arau-hausteak gizartean duen eragina, egintzaren inguruabar pertsonal eta materialak, eta arau-haustea behin baino gehiagotan edo askotan egin izana, hala bada". Haren iritziz ez da bidezkoa 1.210 euroko isuna ezartzea, baizik eta 601,02 edo 605 eurokoa, aurreko aldietan bezala, kontuan izanik ez dela kalterik sortu, ez dela dolorik izan, gizarteak oso eragin txikia jasan duela eta arau-haustea lehen aldiz egin dela. Eta gaineratu du establezimendua ixteko ezarritako ordutik aurrera hasi behar dela bezeroak irtenarazten.

Zehapenen sailkapenari dagokionez, esan behar da aipatu legearen 23. artikuluari testu berria eman diola abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak, jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legea aldatzen duenak. Testu berriaren arabera, honakoa arau-hauste larria da: "19. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak zabaldu eta ixteko ordutegiak ez betetzea".

Arau-hauste larriengatik, aipatu 26. artikuluak dioenez, "milioi pezetarainoko isuna" ezartzen ahal da, gaur egun 6.010,12 eurorainokoa.

Bada, uste dugu arau-hausleak nahita edo axolagabekeriaz jardun zuela, aipatu 26.4 artikuluak dioen bezala. Jokabide hori aspaldiko ohitura bide zuen, azken urteetan antzeko gertaerengatik egin zaizkion espediente ugariek erakusten dutenez (hain zuzen ere, 2002ko maiatzaren 17an sei ebazpen eman ziren, zehapen bana ezartzeko 2002ko lehen hiruhilekoan egindako arau-hausteengatik, denak ere itxiera ordutegiari buruzkoak), eta halaber, nabarmen berandutu zen establezimendua ixten. Gainerako inguruabarrak salaketa-orrian jaso ziren (udaltzainek sinatu zuten eta beraien agiriei egiazkotasun ustea zor zaie); besteak beste, barnean jende ugari zegoela, musika ekipoa bolumen altuan jotzen ari zela, edariak zerbitzatzen ari zirela, ateak zabalik eta argietako batzuk piztuta zeudela, jendeari sartzen uzten zitzaiola eta abar. Hori guztia dela eta, zehapena behar bezala graduatuta dago.

Gainera, Gaztela Mantxako Auzitegi Nagusiak 1998ko urriaren 7ko epaian ohartarazi zuen bezala, "ezin da esan establezimendu bat itxita dagoenik bezero guzti-guztiak kanpoan egon arte".

Azkenik, ildo beretik, azpimarratzekoa da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 131.2 artikuluak xedatzen duena: "Isunak ezartzen direnean kontuan izan behar da arau-hauslearentzat araua haustea ez dela onuragarriagoa izan behar araua betetzea baino".

Azaldutako guztiagatik, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aipatu arauak eta gainerako arau aplikagarriak ikusirik, Auzitegi honek

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, itxiera ordutegia urratzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka jarria. Egintza hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. M. Asunción Erice. M. Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 2an emandako 4 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3013 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Santiago Tanco Irijalba jaunak jarri zuen, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3013 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Santiago Tanco Irijalba jaunak aurkeztu du errekurtso hori, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka.

M. Asunción Erice Echegaray andreak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko maiatzaren 17an:

"1._Honakoa frogatutzat ematea: Discoteca Reverendos izeneko ostalaritza establezimendua, Belateko Monastegia kaleko 5ean dagoena, funtzionatzen ari zen 2002ko martxoaren 2ko 06:00etan, nahiz eta legezko itxiera ordua 04:30ak izan.

2._Horren erantzulea jardueraren titularra, hots, Kazoo, S.A. dela adieraztea.

3._2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluan xedatutakoa eta horri loturik 221/1991 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa hautsi dela adieraztea.

4._Arau-hausleari 1.210 euroko isuna ezartzea, Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharrekoa ("Marceliano Etxea", Merkatuko kalea, 7-9, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu biak arte) hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hasita, eta ohartaraztea ezen isuna aipatu epean ordaintzen ez badu premiamendu bidetik ordainaraziko zaiola, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legearen 52.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

5._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea."

2. Sozietate interesatuaren ordezkariak egintza horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan, behar ziren garaian eta eran.

3. Auzitegi honetako buruaren probidentzia baten bitartez, errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapitulua berridatzi duenak, 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Iruñeko Udalak hori guztia egin du.

4. Aldeek ez dute proposatu frogarik egiterik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurtsogileak jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.4 artikuluan xedatutakoari heldu dio: "Zehapenak ezarri eta graduatzeko orduan kontuan hartuko dira sortu den edo sor zitekeen kaltea, arau-haustea nahita edo axolagabekeriaz egin izana, arau-hausteak gizartean duen eragina, egintzaren inguruabar pertsonal eta materialak, eta arau-haustea behin baino gehiagotan edo askotan egin izana, hala bada". Haren iritziz ez da bidezkoa 1.210 euroko isuna ezartzea, 601,02 edo 605 eurokoa baizik, kontuan izanik ez dela kalterik sortu, ez dela dolorik izan, gizarteak oso eragin txikia jasan duela eta arau-haustea lehen aldiz egin dela. Eta gaineratu du establezimendua ixteko ezarritako ordutik aurrera hasi behar dela bezeroak irtenarazten.

Zehapenen sailkapenari dagokionez, esan behar da aipatu legearen 23. artikuluari testu berria eman diola abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak, jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legea aldatzen duenak. Testu berriaren arabera, honakoa arau-hauste larria da: "19. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak zabaldu eta ixteko ordutegiak ez betetzea".

Arau-hauste larriengatik, aipatu 26. artikuluak dioenez, "milioi pezetarainoko isuna" ezartzen ahal da, gaur egun 6.010,12 eurorainokoa.

Bada, uste dugu arau-hausleak nahita edo axolagabekeriaz jardun zuela, aipatu 26.4 artikuluak dioen bezala. Jokabide hori aspaldiko ohitura bide zuen, azken urteetan antzeko gertaerengatik egin zaizkion espediente ugariek erakusten dutenez (hain zuzen ere, 2002ko maiatzaren 17an sei ebazpen eman ziren, zehapen bana ezartzeko 2002ko lehen hiruhilekoan egindako arau-hausteengatik, denak ere itxiera ordutegiari buruzkoak), eta halaber, nabarmen berandutu zen establezimendua ixten. Gainerako inguruabarrak salaketa-orrian jaso ziren (udaltzainek sinatu zuten eta beraien agiriei egiazkotasun ustea zor zaie); besteak beste, barnean jende ugari zegoela, musika ekipoa bolumen altuan jotzen ari zela, edariak zerbitzatzen ari zirela, ateak zabalik eta argietako batzuk piztuta zeudela, jendeari sartzen uzten zitzaiola eta abar. Hori guztia dela eta, zehapena behar bezala graduatuta dago.

Gainera, Gaztela Mantxako Auzitegi Nagusiak 1998ko urriaren 7ko epaian ohartarazi zuen bezala, "ezin da esan establezimendu bat itxita dagoenik bezero guzti-guztiak kanpoan egon arte".

Azkenik, ildo beretik, azpimarratzekoa da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 131.2 artikuluak xedatzen duena: "Isunak ezartzen direnean kontuan izan behar da arau-hauslearentzat araua haustea ez dela onuragarriagoa izan behar araua betetzea baino".

Azaldutako guztiagatik, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aipatu arauak eta gainerako arau aplikagarriak ikusirik, Auzitegi honek

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, itxiera ordutegia urratzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka jarria. Egintza hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. M. Asunción Erice. M. Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 2an emandako 5 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3014 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Santiago Tanco Irijalba jaunak jarri zuen, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3014 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Santiago Tanco Irijalba jaunak aurkeztu du errekurtso hori, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka.

M. Asunción Erice Echegaray andreak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko maiatzaren 17an:

"1._Honakoa frogatutzat ematea: Discoteca Reverendos izeneko ostalaritza establezimendua, Belateko Monastegia kaleko 5ean dagoena, funtzionatzen ari zen 2002ko martxoaren 3ko 06:00etan, nahiz eta legezko itxiera ordua 04:30ak izan.

2._Horren erantzulea jardueraren titularra, hots, Kazoo, S.A. dela adieraztea.

3._2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluan xedatutakoa eta horri loturik 221/1991 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa hautsi dela adieraztea.

4._Arau-hausleari 1.210 euroko isuna ezartzea, Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharrekoa ("Marceliano Etxea", Merkatuko kalea, 7-9, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu biak arte) hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hasita, eta ohartaraztea ezen isuna aipatu epean ordaintzen ez badu premiamendu bidetik ordainaraziko zaiola, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legearen 52.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

5._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea."

2. Sozietate interesatuaren ordezkariak egintza horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan, behar ziren garaian eta eran.

3. Auzitegi honetako buruaren probidentzia baten bitartez, errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapitulua berridatzi duenak, 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Iruñeko Udalak hori guztia egin du.

4. Aldeek ez dute proposatu frogarik egiterik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurtsogileak jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.4 artikuluan xedatutakoari heldu dio: "Zehapenak ezarri eta graduatzeko orduan kontuan hartuko dira sortu den edo sor zitekeen kaltea, arau-haustea nahita edo axolagabekeriaz egin izana, arau-hausteak gizartean duen eragina, egintzaren inguruabar pertsonal eta materialak, eta arau-haustea behin baino gehiagotan edo askotan egin izana, hala bada". Haren iritziz ez da bidezkoa 1.210 euroko isuna ezartzea, 601,02 edo 605 eurokoa baizik, kontuan izanik ez dela kalterik sortu, ez dela dolorik izan, gizarteak oso eragin txikia jasan duela eta arau-haustea lehen aldiz egin dela. Eta gaineratu du establezimendua ixteko ezarritako ordutik aurrera hasi behar dela bezeroak irtenarazten.

Zehapenen sailkapenari dagokionez, esan behar da aipatu legearen 23. artikuluari testu berria eman diola abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak, jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legea aldatzen duenak. Testu berriaren arabera, honakoa arau-hauste larria da: "19. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak zabaldu eta ixteko ordutegiak ez betetzea".

Arau-hauste larriengatik, aipatu 26. artikuluak dioenez, "milioi pezetarainoko isuna" ezartzen ahal da, gaur egun 6.010,12 eurorainokoa.

Bada, uste dugu arau-hausleak nahita edo axolagabekeriaz jardun zuela, aipatu 26.4 artikuluak dioen bezala. Jokabide hori aspaldiko ohitura bide zuen, azken urteetan antzeko gertaerengatik egin zaizkion espediente ugariek erakusten dutenez (hain zuzen ere, 2002ko maiatzaren 17an sei ebazpen eman ziren, zehapen bana ezartzeko 2002ko lehen hiruhilekoan egindako arau-hausteengatik, denak ere itxiera ordutegiari buruzkoak), eta halaber, nabarmen berandutu zen establezimendua ixten. Gainerako inguruabarrak salaketa-orrian jaso ziren (udaltzainek sinatu zuten eta beraien agiriei egiazkotasun ustea zor zaie); besteak beste, barnean jende ugari zegoela, musika ekipoa bolumen altuan jotzen ari zela, edariak zerbitzatzen ari zirela, ateak zabalik eta argietako batzuk piztuta zeudela, jendeari sartzen uzten zitzaiola eta abar. Hori guztia dela eta, zehapena behar bezala graduatuta dago.

Gainera, Gaztela Mantxako Auzitegi Nagusiak 1998ko urriaren 7ko epaian ohartarazi zuen bezala, "ezin da esan establezimendu bat itxita dagoenik bezero guzti-guztiak kanpoan egon arte".

Azkenik, ildo beretik, azpimarratzekoa da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 131.2 artikuluak xedatzen duena: "Isunak ezartzen direnean kontuan izan behar da arau-hauslearentzat araua haustea ez dela onuragarriagoa izan behar araua betetzea baino".

Azaldutako guztiagatik, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aipatu arauak eta gainerako arau aplikagarriak ikusirik, Auzitegi honek

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, itxiera ordutegia urratzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka jarria. Egintza hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. M. Asunción Erice. M. Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 31n emandako 4326 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3024 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Santiago Muñoz Sánchez jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (33141/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4326 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3024 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Santiago Muñoz Sánchez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (33141/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka (zehapen espedientearen zenbakia goian aipatu da). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Bada, dekretu horren 89.1 artikuluak dioenez, "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Aurkapenaren zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 89.1 artikuluko d) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, ebazpen zehatzailea errekurtsogileari ez zaio antolamendu juridikoak jakinarazpenetarako ezarritako bermeekin jakinarazi.

Horri dagokionez, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, "ezinezkoa gertatzen bada inork jakinarazpena hartzea, inguruabar hori espedientean agerraraziko da, jakinarazpen saioaren eguna eta ordua ere jasoko dira, eta bigarren eta azken saioa eginen da, ordu desberdinetan, hurrengo hiru egunetan".

Udalak Auzitegi honi igorritako dokumentazioan ageri denez, ebazpen zehatzailea jakinarazteko ediktua argitaratu aurretik interesatuari berari jakinarazpena egiteko saioak egin ziren bi egunetan, baina orduen arteko aldea 35 minutukoa baino ez zen izan (lehenbiziko saioa 2001eko abenduaren 26ko 12:40an egin zen eta bigarrena 2001eko abenduaren 28ko 13:15ean). Beraz, ez da bete Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak agintzen duena, eta horregatik saioak ez dira baliozkoak, ez dituztelako biltzen antolamendu juridikoak eskatutako gutxieneko bermeak. Horrenbestez, ediktu bidezko jakinarazpenak ere ez du indarrik, jakinarazpenak egiteko ordezko bide hori salbuespen gisa erabili beharrekoa baita. Ildo horretan aipatzekoa da Konstituzio Auzitegiak ediktu bidezko jakinarazpenei buruz eman duen doktrina, besteak beste 1995eko abenduaren 11ko Epaian eta 2002ko urtarrilaren 14koan ezarritakoa: "(...) ediktua prozesuko gertaeren berri emateko ordezko eta salbuespenezko bidea da. Beraz, ediktura jo aurretik agortu egin behar dira gertaeren berri emateko ohiko bideak, hartzaileari berme hobeak eta jakinarazpena hartzeko segurtasun handiagoa eskaintzen dizkiotenak, eta ediktua argitaratzeko agintzen duen epai-organoak ziur egon behar du, arrazoizko irizpideetan oinarrituta, ez dagoela jakiterik interesatua non den edo zein helbide duen eta horregatik alferrik dela prozesuko ohiko komunikazio bideak erabiltzen saiatzea". Aztergai dugun auzian ezin da esan ohiko komunikazio bideak agortu direnik, ezta antolamendu juridikoak eskatutako bermeak eskaini direnik ere (zehazki, Guztiendako Administrazioa arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak eskatutako bermeak), egintzari buruzko ediktua argitaratu baino lehen. Egintzaren jakinarazpen akastunaren ondorio nagusia egintzaren eraginkortasunik eza da; izan ere, egintza baliozkoa da baina ez eraginkorra; horren haritik, Auzitegi Gorenaren 1992-3-3ko Epaiak (R. Ar. 1992/1775) honela dio: "administrazio-egintzaren jakinarazpena ez da egintza baliozkoa izateko baldintza, are gutxiago egintzaren existentziarako baldintza, baizik eta interesatuari begira egintza eraginkorra izateko baldintza; beraz, interesatuak egintzaren berri jakin eta gero egintzak ondorioak ekarriko ditu".

Auzi honen haritik, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak ere aipagarriak dira (hurrenez hurren, R. Ar. 7262 eta 7277): "prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Agiriaren kopia edo aldakia ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar, kanpoko zeinuak baino ez dira, eta, nolabait, norbaitek jakin beharrekoa jakin duela adierazten dute. Hori defentsarako eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Aurreko guztiaren ondorioz, zehatzeko ekintzak preskribatu egin du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluan arau-hausteen preskripziorako ezarritako epea iragan baita, zeren eta, Auzitegi Nagusiak jurisprudentzian behin eta berriz esan duen bezala, "(...) ezin zaie preskripzio-epea eteteko indarrik egotzi formazko akatsak dituzten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei (...)". (Besteak beste, 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, R.Ar. 7262 eta R.Ar. 7277). Bidezkoa da, horrenbestez, gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa; egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 20an emandako 164 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3360 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Carlos Ayerdi Amigot jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko otsailaren 20an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Alkatetzak berak 2001eko maiatzaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (31816/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"164 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3360 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Carlos Ayerdi Amigot jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko otsailaren 20an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Alkatetzak berak 2001eko maiatzaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (31816/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2002ko otsailaren 20an eman zuen ebazpen baten aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Alkatetzak berak 2001eko maiatzaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa. Isuna trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko arauak hausteagatik ezarri zen, 31816/00 zenbakiko zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz bidezkoak diren alegazioak eta aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 97 zenbakikoan). Bada, dekretu horren 89. artikuluak dioenez, "1. Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Zio horiek, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean bildutakoen antzekoak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Udalak igorritako agirietan ikusi dugunez, kasu honetan Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluko 1.d) idatz-zatian ageri den balizkoa gertatu da. Izan ere, espedientean ez dago jasorik zehapen-ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan.

Zehazki, interesatuaren babes gabezia nabarmen ageri da. Jakinarazpen-ediktua argitaratu aurretik, zehapena interesatuari bere helbidean jakinarazteko saio bat egin zen (alferrik, kanpoan baitzen), Posta Zerbitzuaren bidez, 2000ko azaroaren 16ko 13:00etan, baina inon ez dago jasorik bigarren saiorik egin zenik "hurrengo hiru egunetan" eta "ordu desberdinean", prozedurari buruzko Legearen 59.2 in fine artikuluak agintzen duen bezala (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran).

Izan ere, Auzitegi Gorenak 1998ko otsailaren 11ko Epaian (R. Ar. 1371) adierazi zuenez, "Administrazioak herritarrei egiten dizkien jakinarazpen, agindei edo epatzeak akastunak direnean, gerta liteke herritarrek beren defentsarako eskubidea murrizten dien egoeran aurkitzea, ez baitute behar adina informazio jasotzen beren eskubide subjektiboei eragiten dien egintza bati buruz; eta, ondorioz, administrazio-eremuko babes gabezia horrek murriztu eginen du epaileen babes eraginkorra jasotzeko eskubidearen erabilera, Auzitegira jo eta egintza berriro azter dadila eskatzea galarazten baitu. Hori dela eta, sala honek, 1987ko apirilaren 30eko epaian (R. Ar. 2655) honakoa esan zuen: "Zalantzarik gabe, prozesuari edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Ukaezina da, bestalde, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrinan (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa). Oraingoan, nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko aukera guztiak agortu direnik; haren helbidean saio bakarra egin baitzen, Legearen aurreikuspena saihestuz.

Azkenik, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zen. Jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztien adibide gisa, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (31816/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 20an emandako 168 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3590 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Angeles Albisu Pérez andreak jarri zuen, Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 4an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Alkatetzak berak 2002ko maiatzaren 16an emandako ebazpen baten aurkakoa (71/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"168 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3590 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. María Angeles Albisu Pérez andreak jarri du errekurtso hori, Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 4an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Alkatetzak berak 2002ko maiatzaren 16an emandako ebazpen baten aurkakoa (71/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Barañaingo Alkatetzak 2002ko uztailaren 4an emandako ebazpen baten aurka jarri da, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak jarria, Barañaingo Alaktetzak lehenago emandako beste ebazpen baten aurka; horren bidez isuna ezarri zen trafikoko arauak urratzeagatik, hain zuzen ere ibilgailua gaizki aparkatzeagatik, oinezkoei traba handia egiten ziela (San Esteban kalea-Zumar Plaza), antolamendu juridikoa urratuz (71/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak aplikagarritzat jotzen dituen oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Barañaingo Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatzen denez, agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketek, kontrako frogarik ezean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak ez zuen alegaziorik aurkeztu prozedurako une egokian (salaketa jakinarazi eta hurrengo hamabost egun baliodunetan) eta orain ere, errekurtsoaren aldian, ez du inolako frogarik ekarri salatutako gertaerak gezurtatzeko. Beraz, garbi dago arau-haustea egin zela.

Bestalde, nahiz eta, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluak arau orokor gisa xedatzen duenez, obligaziozko salaketak, agintaritzaren agenteek egiten dituztenak, egin eta berehala jakinarazi behar diren, zilegi da jakinarazpena geroago egitea bidezko arrazoiak egonez gero, eta horiek salaketa-orrian jaso behar dira. Kasu honetan agente salatzaileak (13 zenbakiko udaltzaina) arau-hauslea inguruan ez zegoela idatzi zuen salaketa-orrian. Arrazoi hori nahikoa da, gure iritziz, salaketa berehala ez jakinarazteko.

Bigarrena._Errekurtsogileak alegatu du "Trafikoko arau-hausteengatiko erantzukizun pertsonalaren printzipioa" urratu dela. Horri buruz hauxe esan behar da: martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuenak, 72.3 artikuluan dioenez, ibilgailuaren titularrak zehatz identifikatu behar du arau-haustea egin duen gidaria, ez du aski aitzakiak erabiltzea legearen aplikazioa saihestu nahian. Ildo beretik, Konstituzio Auzitegiak maiatzaren 23ko 154/1994 Epaian honakoa adierazi zuen: "ezbairik gabe, ibilgailuaren jabeak, bere jabari-ahalmenak sortzen dizkion eskubide eta betebeharren ondorioz, eta, funtsean, ibilgailuaren erabilerak pertsonen bizia, osasuna eta osotasuna arriskuan jar ditzakeelako, une oro jakin behar du nork gidatzen duen bere ibilgailua".

Salaketa jakinaraztearekin batera, errekurtsogileari berariaz eskatu zitzaion arau-haustea egin zenean nork gidatzen zuen ibilgailua adierazteko; baina ez zuen hala egin, eta horregatik ez da inola ere bidezkoa administrazio zehatzaileari egoztea zehapen prozedurari buruzko arauak urratu dituela, interesatuak berak eman baitio bidea salatutako egintzaren egiletzat har zezan.

Hirugarrena._Errekurtsogileak alegatu du, gainera: a) Zehapenak urratu egin duela errugabetasun usterako oinarrizko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluak aldarrikatzen duena eta bai Konstituzio Auzitegiak bai Auzitegi Gorenak zehapenen arloko Administrazio Zuzenbidera hedatu dutena; haren esanetan, trafikoko agentearen salaketaz gain ez dago nahikoa frogarik errugabetasun ustea ezabatzeko; eta b) zehapen ebazpenak, inprimaki normalizatuan eman baitzen, ez dituela zehatz jorratzen beraren alegazioak, eta ez duela zehapena oinarritu eta bidezkotzeko irizpiderik biltzen.

Horri dagokionez, eta Auzitegi Gorenaren Jurisprudentziari jarraituz (besteak beste,1997ko maiatzaren 21eko AGE, R. Ar. 4375), hau esan daiteke: a) agentearen salaketa dela eta, "(...) Kontua ez da, jakina, txosten horiek egiazkoak direla uste behar denik, hori guztiz eztabaidagarria litzateke eta, baizik eta froga-elementuak direla, eta, honakoa bezalako kasuetan, oso nekez aurki litekeela besterik; Administrazioak nahikotzat jo zituen zehapenak emateko eta auzialdiko Sailak ere ontzat eman zituen zehapenak berresteko, alderdi errekurtsogileak ez baitzituen indargabetu aurkako inolako frogaren bidez, (...)"; eta b) arrazoien azalpen urriari dagokionez, "(...) ebazpenetan inprimaki normalizatuak (estandarrak) erabiltzeak ez du berekin ekartzen inolako indefentsiorik, baldin eta, kasu honetan bezala, argitasun eta xehetasun nahikoarekin behar den kontradikzioa egitea bideratzen duten datu faktiko eta juridikoak ematen badira, zehatuek Administrazioaren iritzia aldarazteko gai diren froga-elementuak ekarri ahal ditzaten espedientera, (...)"; datu horiek guztiak salaketan ageri ziren jadanik, eta bai, noski, orain inpugnatzen den zehapen ebazpenean ere, Administrazio zehatzaileak ez zuelako datu horiek aldatzeko nahikoa arrazoirik aurkitu errekurtsogilearen alegazioetan.

Laugarrena._Errekurtsogileak preskripzioaren institutu juridikoa tartean dela alegatu du. Horri buruz, esan beharra dago ez dagoela alegazio hori aintzat hartzerik esku artean dugun auzian; preskripzioa gertatu dela onartu ahal izateko, behin zehapen prozedura hasitakoan hura eten egin dela antzeman behar da; hau da, jarduketa guztiak erabat gelditu direla, eta horrelakorik ez da gertatzen prozesuko diligentziak egiten ari diren bitartean, ez tramite hutsak, baizik eta beharrezko eta ezinbesteko diligentziak. Kasu honetan, bada, espedientean ageri denez, salaketa 2002ko urtarrilaren 17an egin zen eta preskripzio-epea 2002ko otsailaren 7an eten zen, egun horretan Barañaingo Alkatetzak zehapen espedientea abiaraztea erabaki baitzuen. Geroago, Udalak, 2002ko otsailaren 17an eta 18an (espedientea abiaraztea erabaki zuenetik hilabete iragan baino lehen, eta beraz, preskripzio-epea artean etenik zegoela), eta Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.2 artikuluan xedatutakoa betez, salaketa interesatuaren helbidean jakinarazteko bi saio egin zituen, baina bietan ere errekurtsogilea ez zegoen etxean postariaren banaketa orduetan. Kontuan izanik, beraz, Administrazioaren azken jarduketa 2002ko otsailaren 18an izan zela eta salaketa errekurtsogileari 2002ko apirilaren 26an jakinarazi zitzaiola eraginkortasunez (51 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratuz), ondorio hau atera behar da: preskripzio-epea berriz hasi zen iragaten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 132.2 artikuluak xedatzen duen bezala (zehapen espedientea hilabetean geldirik egon baitzen interesatuari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik), baina salaketaren jakinarazpena preskripzio-epea bukatu aurretik egin zen (hiru hilabeteko epea dago trafikoaren arloan, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluen arabera). Geroago, Bide Segurtasunari buruzko Legeak 79. artikuluan errekurtsogileari alegazioak aurkezteko ematen dion epea iragan zen errekurtsogileak alegaziorik aurkeztu gabe (epe hori 2002ko maiatzaren 15ean amaitu zen), eta Udalak zehapen ebazpena jakinarazi zitzaion 2002ko maiatzaren 24an, posta ziurtatuaren bidez. Interesatuak berak jaso eta sinatu zuen jakinarazpena, postariaren aurrean bere burua identifikatu ondoren, izena, bi deiturak eta NANaren zenbakia emanez. Hala, bada, bi tramite horien artean preskripzio-epea etenda egon zen, eta, ondorioz, ez zen osorik iragan (Bide Segurtasunari buruzko 81.1 artikulua eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikulua, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluari loturik).

Bosgarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larriak dira, besteak beste, "geldialdiak eta aparkaldiak, leku arriskutsuetan eginak izateagatik edo trafikoari traba handia egiteagatik erregelamendu bidez larritzat jotzen direnean". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluko zerrendan agertzen dira zirkulazioari traba handia egin edo arriskutsuak gertatzen diren geldialdi edo aparkaldien kasuak. Kasu horietako bat salatu da, "2.m)" idatz-zatian aurreikusitakoa hain zuzen ere. Arau-hauste larriengatik 92 eurotik (15.308 pezeta) 301 eurora (50.082 pezeta) bitarteko isunak jar daitezke, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 96 euroko (15.973 pezeta) isuna ezarri da, zenbateko egokia, Auzitegi honen ustez, aipatu legearen 69.1 artikuluan ezarritako graduazio-irizpideekin bat datorrena.

Seigarrena._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio arau-haustea egin zenean ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 4an emandako ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, Alkatetzak lehenago emandako beste ebazpen baten aurka, zeinean isuna ezarri baitzuen trafikoko arauak urratzeagatik (71/02 zenbakiko zehapen espedientea); bi ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 14an emandako 87 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4077 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús Iriarte Zabala jaunak jarri zuen, oinezkoentzako eremutik ibilgailuan zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 7an eman zuen ebazpenaren aurka (44733/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"87 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4077 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Iriarte Zabala jaunak jarri du errekurtso hori, oinezkoentzako eremutik ibilgailuan zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 7an eman zuen ebazpenaren aurka (44733/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Jesús Iriarte Zabala jaunak, 2002ko irailaren 30ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, oinezkoentzako eremutik ibilgailuan zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 7an eman zuen ebazpenaren aurka (44733/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko urriaren 28ko probidentziaren bitartez (2002ko urriaren 29an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuan, xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko abenduaren 17an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena._Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Jesús Iriarte Zabala jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 7an emandako zehapen ebazpen baten aurka jarria (44733/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamaikan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: A0302726