61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 18an emandako 4212 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1752 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús María Sanz Moreno jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko martxoaren 4an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (36770/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4212 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-1752 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Jesús María Sanz Moreno jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko martxoaren 4an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (36770/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2002ko martxoaren 4an eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 36770/00 zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak egokitzat jotzen dituen alegazioak eta oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 97 zenbakikoan). Bada, dekretu horren 89. artikuluak dioenez, "1. Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Zio horiek, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean daudenen antzekoak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientea azterturik ikusi dugunez, ez da gertatu Erregelamenduaren 89. artikuluko kasurik. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari eta Auzitegi honetan errekurritu zen (01-3323 zenbakiko jora jotzeko errekurtsoa). Auzitegi honek errekurtsoa ezetsi zuen 2001eko azaroaren 22ko 5616 Ebazpenean, eta horrenbestez jurisdikzio bidea ireki zen.

Bestalde, udal administrazioaren bidea agorturik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua). Hori dela eta, azpimarratu behar dugu gora jotzeko errekurtso hau ez dela errekurtso hierarkikoa, ez duela artifizialki luzatzen udal administrazioaren bidea eta ezin duela inola ere eten isunaren betearazpena (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak aldatutako testuan). Horiek horrela, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuenak, 84. artikuluan ezartzen duen borondatezko ordainketa epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbideari erabat lotzen zaio isuna premiamendu bidez ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 88 eta 90. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 88 eta 98. artikuluak).

Hirugarrena._Azkenik, ez dugu antzeman zehapenaren preskripzioa gertatu denik. Jakina denez, zehapenek "beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera preskribatuko dute..." (prozedurari buruzko Legearen 132.1 artikulua). Arau juridiko horrek oraingoan Trafikoari buruzko Legera jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dute, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Ildo beretik 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak dioenez, "Zehapenek preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmo bihurtu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da".

Alabaina, "irmotasuna" da _Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko osoko bilkurako Autoan zehazten denez_ egintza edo erabaki baten egoera juridikoa, ezinezkoa delarik haren aurka errekurtso arruntik jartzea, ez administrazio bidean ez judizio bidean, berraztertzeko errekurtso berezia izan ezik. Beraz, behar ziren garaian eta moduan Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu baitzen zehapen ebazpenaren aurka, jadanik ezin da esan egintza hori irmo bihurtu zenik errekurtsoa ebazpenaren zain egon zen bitartean, zeren eta, Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko epai batek adierazi (R. Ar. 4334) eta 1992ko maiatzaren 27koak berretsi zuen bezala (R. Ar. 3729), "ezin dira nahasi administrazio ebazpen baten irmotasuna eta administratuak bere errekurtsoa ezetsitzat jotzeko daukan ahalmena (...). Zehapen ebazpena ez dela irmoa auzi-errekurtso hau jarri izanak berak frogatzen du; eta irmoa izan gabe, nekez has zitekeen preskripzio epea zenbatzen". Hortaz, ebazpena irmoa izan arte ezin da hasi preskripzio epea.

Bestalde, erraz antzematen denez, zehapenaren preskripzio epea (bi hilabete, Auzitegi honek zehapen ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazi zuenetik) zenbatzen hasteko "dies a quo"tik urtebete baino denbora gutxiago iragan zen Administrazioak zorra kobratzeko hurrengo egintza baliodun eta eraginkorra egin zuen arte, interesatua jakitun zela (hemen errekurritutako premiamendu-probidentzia, interesatuari 2002ko apirilaren 12an jakinarazi zitzaiona; jakinarazpena hartu eta sinatu zuen pertsonak bere burua honela identifikatu zuen: Ramón Gutiérrez jauna, aitaginarreba, eta horrenbestez tramitea betetzat eman zen). Beraz, zehapenak ez zuen preskribatu. Gainera, inon ez dugu ikusi ordainketa geroratu edo zatikatzeko baimena eman zenik, ezta zorra barkatu edo kitatu ere. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (36770/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 13an emandako 4183 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2640 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pablo Egozcue Alvarez jaunak jarri zuen, gidatu bitartean sakeleko telefonoa edo antzeko komunikazio tresnak erabiltzeagatik zehapena ezartzeko Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko martxoaren 7an eman zuen ebazpenaren aurka (69/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4183 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2640 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Pablo Egozcue Alvarez jaunak jarri du errekurtso hori, gidatu bitartean sakeleko telefonoa edo antzeko komunikazio tresnak erabiltzeagatik zehapena ezartzeko Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko martxoaren 7an eman zuen ebazpenaren aurka (69/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Aurrean aipatzen den gora jotzeko errekurtsoa Barañaingo Udaleko Alkatetzak zehapena ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka jarri da. Zehapena trafikoko arauak hausteagatik ezarri zen, hain zuzen ere, behar adinako arretarik gabe gidatzeagatik, sakeleko telefonotik hizketan (Erdiko Hiribidea, 14), antolamendu juridikoa urratzen zela (69/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarriak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena baliogabetu dadila eskatu du.

2. Barañaingo Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatzen denez, agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketek, kontrako frogarik ezean, salatutako egintzen fede ematen dute. Errekurtsogileari salaketa berehala jakinarazi zitzaion eta ez zuen sinatu nahi izan, baina tramitea burututzat eman daiteke. Horrela bada, guztiz frogatuta dago berak egin zuela arau-haustea. Interesatuak ez zuen alegaziorik aurkeztu prozedurako une egokian eta oraingo errekurtso honetan ere ez du kontrako frogarik ekarri. Beraz, garbi dago arau-haustea egin zuela.

Bigarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste arinak dira "...lege honetako arauen aurkakoak, baldin eta ez badaude berariaz larri edo oso larrien multzoetan sailkaturik". Arau juridiko hori, aztergai dugun kasuan, lege beraren 11.2 artikuluko aginduari lotu behar zaio; horren arabera, "ibilgailuko gidariak (...) arretaz gidatu behar du une oro, bere segurtasuna, ibilgailuan doazen gainerako pertsonena eta bidearen gainerako erabiltzaileena bermatzeko".

Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 90,15 euroko (15.000 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 60 euroko (9.983 pezeta) isuna jarri da, gutxieneko isuna hain zuzen, eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.

Hirugarrena._Errekurtsogileak preskripzioaren institutu juridikoa tartean dela alegatu du. Horri buruz, esan beharra dago ez dagoela alegazio hori aintzat hartzerik esku artean dugun auzian; preskripzioa gertatu dela onartu ahal izateko, behin zehapen espedientea hasi eta interesatuari jakinarazitakoan espedientea eten egin dela antzeman behar da; hau da, jarduketa guztiak erabat gelditu direla, eta horrelakorik ez da gertatzen prozesuko diligentziak egiten ari diren bitartean, ez tramite hutsak, baizik eta beharrezko eta ezinbesteko diligentziak. Kasu honetan, bada, espedientean ageri denez, salaketa egin eta berehala jakinarazi zitzaion interesatuari, 2002ko urtarrilaren 16an, eta BSLk 79. artikuluan alegazioak aurkezteko ematen duen hamabost egun balioduneko epea iragan zen interesatuak alegaziorik aurkeztu gabe (epea 2002ko otsailaren 2an amaitu zen). Barañaingo Udalak zehapen ebazpena jakinarazi zion, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2002ko maiatzaren 10ean (ediktua 57 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Galarko Udalaren ediktu oholean jarriz, Ezkirozko herriari dagokion bezala; aldez aurretik, interesatuak salaketa jakinarazi ziotenean eman zuen helbidean jakinarazten saiatu zen _Arga Ibaia plaza, 3, Ezkirotz (Galar)_, baina udalerri horretan ez dago halako helbiderik). Kontuan izanik preskripzio epea lehen aldiz eten zela salaketa jakinaraztean, hura egin zen egun berean (2002ko urtarrilaren 16an); salaketari alegazioak egiteko epea 2002ko otsailaren 16an bukatu zela, eta zehapen ebazpena errekurtsogileari 2002ko maiatzaren 10ean jakinarazi zitzaiola eraginkortasunez, ondorioztatu behar da ezen, behin alegazioak aurkezteko epe balioduna bukatu eta espedientea, interesatuari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, hilabetean geldirik egon ondoren, ez direla iragan Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduak Administrazioari zehatzeko ematen dizkioten hiru hilabeteak (hurrenez hurren, 81.1 eta 18.1 artikuluak, eta horiei lotuta, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikulua).

Laugarrena._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira, eta errekurtsogileari aukera eman zaio, arau-haustea berak egin zuela egiaztatu ondoren, bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde, Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Barañaingo Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (69/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 19an emandako 4222 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2696 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Javier Sola Oroz jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko azaroaren 27an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (832285/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4222 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2696 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. José Javier Sola Oroz jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko azaroaren 27an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (832285/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 16.000 pezetako (96,16 euro) isuna jarri zuen, trafikoko arau-hauste larri batengatik hasitako zehapen espedientean, ibilgailua bigarren ilaran aparkatuta utzi zelako, gidaririk gabe (Plazaola kalea, 2), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak egin ditu, eta azkenik, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Arau orokor gisa, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 135. artikuluan dioenez, ustezko arau-hausle guztiek eskubide kardinala dute egozten zaizkien egintzak, egintza horiengatik leporatzen ahal zaizkien arau-hausteak eta ezartzen ahal zaizkien zehapenak jakinaraz diezazkieten, nahi izanez gero alegazioak aurkeztu ahal ditzaten eta Antolamendu Juridikoak onartzen dituen defentsabideak erabili ahal ditzaten.

Zehatzago, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak 78.2 eta 79. artikuluetan agintzen duenez, salaketa egin eta, kasu honetan gertatu den bezala, jakinarazpena berehala interesatuari ematen ez bazaio, ibilgailuaren titularraren helbidera bidali behar da edo, hala egokitzen denean, gidariaren helbidera, eta gorago aipatu dugun azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako arauak eta betekizunak bete behar dira; salatuari hamabost eguneko epea (egun baliodunak) eman behar zaio egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko eta frogabideak proposatzeko.

Bigarrena._Toki entitateak igorritako agirietan ikusi dugunez, agintaritzaren agenteak ez zion salaketa berehala jakinarazi arau-hausleari, eta geroago ere ez zitzaion jakinarazi aipatu 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan agintzen den moduan.

Zehazki, interesatuak babes gabezia nabarmena jasan du, ez baitago egiaztaturik salaketa jakinarazteko bi saioak "ordu desberdinetan" egin zirenik, prozedurari buruzko Legearen 59.2 in fine artikuluak agintzen duen moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Saio horiek Posta Zerbitzuaren bidez egin ziren, interesatuaren azken helbide ezagunean (Mendigorria kalea, 6, 4.a, Tafalla _Nafarroa_).

Izan ere, Auzitegi Gorenak 1998ko otsailaren 11ko Epaian (R. Ar. 1371) adierazi zuenez, "Administrazioak herritarrei egiten dizkien jakinarazpen, agindei edo epatzeak akastunak direnean, gerta liteke herritarrek beren defentsarako eskubidea murrizten dien egoeran aurkitzea, ez baitute behar adina informazio jasotzen beren eskubide subjektiboei eragiten dien egintza bati buruz; eta, ondorioz, administrazio-eremuko babes gabezia horrek murriztu eginen du epaileen babes eraginkorra jasotzeko eskubidearen erabilera, Auzitegira jo eta egintza berriro azter dadila eskatzea galarazten baitu. Hori dela eta, sala honek, 1987ko apirilaren 30eko epaian (R. Ar. 2655) honakoa esan zuen: "Zalantzarik gabe, prozesuari edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Hirugarrena._Ukaezina da, bestalde, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrinan (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa). Oraingoan, nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko aukera guztiak agortu direnik; saio guztiak ia ordu berean egin ziren, Legeak aintzat hartzen duen eta denok dakigun gizarteko errealitate bat kontuan hartu gabe, alegia, etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutela.

Azkenik, baiezta dezakegu zehatzeko ekintza preskribatua zela (hiru hilabeteko epea iragan zen arau-haustea egin zen egunetik, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 81. artikuluak aurreikusten duena, martxoaren 24ko 5/1997 Legean xedatutakoaren arabera idatzirik), jakinarazpena egiteko saio akastunek ez zutelako eten preskripzio epea; izan ere, Goi Auzitegiaren jurisprudentziak maiz ohartarazi izan duenez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko arau-hauste batengatik zinegotzi berak 832285/01 zenbakiko zehapen espedientean emandako zehapen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 27an emandako 4277 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2885 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ramón Echániz Arano jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2002ko urtarrilaren 2an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (9930/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4277 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2885 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Ramón Echániz Arano jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2002ko urtarrilaren 2an eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (9930/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2002ko urtarrilaren 2an emandako bahitura-probidentzia baten aurka, zeinaren bidez agindu baitzen zordunari zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko adina ondasun bahitzeko. Hori guztia, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko egindako premiamendu espedientearen ondorioz (9930/00 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, betearazpidez ordainaraztea ez dela zuzena adierazteko eskatu dio Auzitegi honi.

2. Iruñeko Udalak espedientea bidali du eta bere jarduketaren aurrekariak erantsi ditu; aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera zabalu behar denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).

Bigarrena._Udalak igorritako agirietan ikusi dugunez, hemen errekurritu den bahitura-probidentziaren aurretik Iruñeko Alkatetzak premiamendu-probidentzia eman zuen 2001eko urtarrilaren 15ean, zordunari behar bezala jakinarazi zitzaion eta hark gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan (01-1291 zenbakiko errekurtsoaren espedientea). Auzitegi honek errekurtsoa ezetsi zuen, 2001eko uztailaren 17ko 3359 zenbakiko Ebazpenaren bidez, eta horrenbestez jurisdikzioaren bidea ireki zen.

Hirugarrena._Horiek horrela, antzeman dugu, hala ere, zehapenak preskribatu egin zuela. Izan ere, gogora ekarri behar dugu ezen, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.1 artikuluaren arabera, "arau-hausteek eta zehapenek preskribatu, beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera" preskribatzen dutela. Arau juridiko horrek, oraingoan, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua) jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dute, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Bestalde, prozedurari buruzko legearen 132. artikuluko 3. idatz-zatiak dioenez, "Zehapenek preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da". Eta honakoa gaineratzen du: "Preskripzio-epea eten eginen da betearazpen-prozedura hasten denean, baldin eta interesatua jakinean badago, eta berriro hasiko da aurrera egiten betearazpen-prozedurak hilabete baino gehiago geldirik irauten badu arau-hausleari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik".

Kasu honetan zehapenaren preskripzio-epea eten egin zen premiamendu-probidentzia jakinarazi zenean (2001eko otsailaren 12an); eta, betearazpen espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon baitzen interesatuari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik, preskripzio-epea berriz hasi zen aurrera egiten. Hortaz, urtebeteko epea jada bukaturik zegoen Administrazioak zorra kobratzeko hurrengo jarduketa baliodun eta eragingarria egin zuenean, zorduna jakinaren gainean zegoela (hemen errekurritutako bahitura-probidentzia; interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2002ko ekainaren 28an eta horrela aditzera eman zuen jakinaren gainean zegoela). Horrela, bada, zehapena preskribaturik zegoen eta preskripzioa, nolanahi ere, ofizioz deklaratu beharrekoa zen.

Laugarrena._Azpimarratu behar da, azkenik, Auzitegi honetan premiamendu-probidentzia horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeak (gora jotzeko errekurtso "desegokia", ez baita errekurtso hierarkikoa) ez duela artifizialki luzatu udal administrazioko bidea, ezta zehapenaren betearazpena etenarazi ere, inondik inora (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran) eta gainera, ez duela preskripzio-epearen etenik ekarri. Hala adierazi izan du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak, adibidez, 2001eko martxoaren 15eko Epaian, eta zehatzago 2001eko maiatzaren 31koan (R. Ar. 762). Eta hori horrela da zeren, behin zehapena irmoa denean, hura betearaztea helburu duten jarduketek bakarrik eteten ahal baitute preskripzio-epea. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako egintza baliogabetzea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurkakoa (9930/00 zenbakiko zehapen espedientea). Egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 27an emandako 261 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2929 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rosa Aranguren Echarren andreak jarri zuen, Manuel Aranguren Torres jaunaren jaraunsleen izenean eta haiek ordezkatuz, espaloi ertza berritzeko obrak interesatuaren ordez egiteko tasaren likidazioari buruz Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko apirilaren 25ean eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"261 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2929 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. María Rosa Aranguren Echarren andreak jarri du errekurtso hori, Manuel Aranguren Torres jaunaren jaraunsleen izenean eta haiek ordezkatuz, espaloi ertza berritzeko obrak interesatuaren ordez egiteko tasaren likidazioari buruz Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko apirilaren 25ean eman zuen ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. María Rosa Aranguren Echarren andreak, Manuel Aranguren Torres jaunaren jaraunsleen izenean eta haiek ordezkatuz, 2002ko ekainaren 28an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, espaloi ertza berritzeko obrak interesatuaren ordez egiteko tasaren likidazioari buruz Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko apirilaren 25ean eman zuen ebazpenaren aurka.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/2002 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2002ko abuztuaren 19ko probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Kasu honetan, arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2002ko abuztuaren 19ko probidentzian aipatutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekur- tsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. María Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 23an emandako 4245 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3009 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Santiago Tanco Irijalba jaunak jarri zuen, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4245 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3009 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Santiago Tanco Irijalba jaunak aurkeztu du errekurtso hori, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka.

María Asunción Erice Echegaray andreak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko maiatzaren 17an:

"1._Honakoa frogatutzat ematea: Discoteca Reverendos izeneko ostalaritza establezimendua, Belateko Monastegia kaleko 5ean dagoena, funtzionatzen ari zen 2002ko urtarrilaren 20ko 06:05ean, nahiz eta legezko itxiera ordua 04:30ak izan.

2._Horren erantzulea jardueraren titularra, hots, Kazoo, S.A. dela adieraztea.

3._2/1989 Foru Legearen 23.19 artikulua eta horri loturik 221/1991 Foru Dekretuaren 3. artikulua hautsi direla adieraztea.

4._Arau-hausleari 605 euroko isuna ezartzea, Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharrekoa ("Marceliano Etxea", Merkatuko kalea, 7-9, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu biak arte) hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hasita, eta ohartaraztea ezen isuna aipatu epean ordaintzen ez badu premiamendu bidetik ordainaraziko zaiola, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legearen 52.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

5._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea."

2. Sozietate interesatuaren ordezkariak egintza horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan, behar ziren garaian eta eran.

3. Auzitegi honetako buruaren probidentzia baten bitartez, errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapitulua berridatzi duenak, 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Iruñeko Udalak hori guztia egin du.

4. Aldeek ez dute proposatu frogarik egiterik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurtsogileak jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.4 artikuluan xedatutakoari heldu dio: "Zehapenak ezarri eta graduatzeko orduan kontuan hartuko dira alderdi hauek: sortu den edo sor zitekeen kaltea, erantzuleak nahita edo axolagabekeriaz jardun izana, arau-hausteak gizartean duen eragina, egintzaren inguruabar pertsonal eta materialak, eta arau-haustea behin baino gehiagotan edo askotan egin izana, hala bada". Haren iritziz ez da bidezkoa zehapena ezartzea, kontuan izanik ez dela kalterik sortu, ez dela dolorik izan, gizarteak oso eragin txikia jasan duela eta arau-haustea lehen aldiz egin dela. Eta gaineratu du establezimendua ixteko ezarritako ordutik aurrera hasi behar dela bezeroak irtenarazten.

Bada, uste dugu, alderantziz, arau-hausleak nahita edo axolagabekeriaz jardun zuela, aipatu 26.4 artikuluak dioen bezala. Jokabide hori aspaldiko ohitura bide zuen, azken urteetan antzeko gertaerengatik egin zaizkion espediente ugariek erakusten dutenez, eta halaber, nabarmen berandutu zen establezimendua ixten. Gainerako inguruabarrak salaketa-orrian jaso ziren (bi udaltzainek sinatu zuten eta beraien agiriei egiazkotasun ustea zor zaie); besteak beste, barnean jende ugari zegoela, musika ekipoa bolumen altuan jotzen ari zela, edariak zerbitzatzen ari zirela, ateak zabalik eta argietako batzuk piztuta zeudela, jendeari sartzen uzten zitzaiola eta abar. Hori guztia kontuan izanik, 605 euroko zehapena bidezkoa eta behar bezala graduatua da. (Gogoan izan arau-hauste larrietarako gehieneko zehapena, lege beraren 26.2.a) artikuluaren arabera, milioi pezetakoa dela _gaur egun 6.010,12 euro_).

Gainera, Gaztela Mantxako Auzitegi Nagusiak 1998ko urriaren 7ko epaian ohartarazi zuen bezala, "ezin da esan establezimendu bat itxita dagoenik bezero guzti-guztiak kanpoan egon arte".

Azkenik, ildo beretik, azpimarratzekoa da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 131.2 artikuluak xedatzen duena: "Isunak ezartzen direnean kontuan izan behar da arau-hauslearentzat araua haustea ez dela onuragarriagoa izan behar araua betetzea baino".

Azaldutako guztiagatik, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aipatu arauak eta gainerako arau aplikagarriak ikusirik, Auzitegi honek

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, itxiera ordutegia urratzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka jarria. Egintza hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. María Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 23an emandako 4246 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3010 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Santiago Tanco Irijalba jaunak jarri zuen, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4246 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3010 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Santiago Tanco Irijalba jaunak aurkeztu du errekurtso hori, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka.

María Asunción Erice Echegaray andreak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko maiatzaren 17an:

"1._Honakoa frogatutzat ematea: Discoteca Reverendos izeneko ostalaritza establezimendua, Belateko Monastegia kaleko 5ean dagoena, zabalik zegoen 2002ko otsailaren 3ko 11:00etan, nahiz eta legezko itxiera ordua 04:30ak izan.

2._Horren erantzulea jardueraren titularra, hots, Kazoo, S.A. dela adieraztea.

3._2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluan xedatutakoa eta horri loturik 221/1991 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa hautsi dela adieraztea.

4._Arau-hausleari 605 euroko isuna ezartzea, Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharrekoa ("Marceliano Etxea", Merkatuko kalea, 7-9, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu biak arte) hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hasita, eta ohartaraztea ezen isuna aipatu epean ordaintzen ez badu premiamendu bidetik ordainaraziko zaiola, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legearen 52.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

5._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea."

2. Sozietate interesatuaren ordezkariak egintza horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan, behar ziren garaian eta eran.

3. Auzitegi honetako buruaren probidentzia baten bitartez, errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapitulua berridatzi duenak, 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Iruñeko Udalak hori guztia egin du.

4. Aldeek ez dute proposatu frogarik egiterik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurtsogilearen esanetan, zehapena ezarri diote establezimendua 2002ko otsailaren 3ko goizeko hamaiketan zabalik edukitzeagatik baina hori ez da arau-haustea, lokala goizeko bostetan itxi eta berriz ireki baitzuen 11etan. Beraz, jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 2. artikuluak agintzen duena bete omen zuen, zeren, artikulu horren arabera, "Foru dekretu honek arautzen dituen jarduerak ezin dira hasi goizeko seiak arte; beti ere, lau ordu itxaron behar da jarduera amaitu edo lokala ixten denetik jarduera berriz hasi edo lokala berriz irekitzen den arte".

Udalak ez du frogatu errekurtsogilearen adierazpen hori faltsua denik, alegia, errekurtsogileak baieztatu du lokala behar zuen orduan itxi zuela eta sei ordu geroago berriz ireki zuela eta Udalak ez du gezurtatu baieztapen hori. Beraz, bidezkoa da uste izatea errekurtsogileari egotzi zaion arau-haustea (establezimendua zabalik edukitzea goizeko hamaiketan) oinarririk gabea dela.

Hala ere, ondokoa gehitu behar da: inpugnatzaileak esandako orduan establezimendua itxi izana ere aipatu xedapenen aurkako arau-haustetzat joko balitz, Udalak neurri egokiak hartu ahal izanen lituzke arazoari buruz.

Azaldutako guztiagatik, bidezkoa da errekurtsoa baiestea.

Aipatu arauak eta gainerako arau aplikagarriak ikusirik, Auzitegi honek.

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, itxiera ordutegia urratzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka jarria. Egintza hori deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. María Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 23an emandako 4247 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3011 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Santiago Tanco Irijalba jaunak jarri zuen, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4247 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3011 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Santiago Tanco Irijalba jaunak aurkeztu du errekurtso hori, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka.

María Asunción Erice Echegaray andreak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko maiatzaren 17an:

"1._Honakoa frogatutzat ematea: Discoteca Reverendos izeneko ostalaritza establezimendua, Belateko Monastegia kaleko 5ean dagoena, zabalik zegoen 2002ko otsailaren 9ko 06:05ean, nahiz eta legezko itxiera ordua 04:30ak izan.

2._Horren erantzulea jardueraren titularra, hots, Kazoo, S.A. dela adieraztea.

3._2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluan xedatutakoa eta horri loturik 221/1991 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa hautsi dela adieraztea.

4._Arau-hausleari 605 euroko isuna ezartzea, Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharrekoa ("Marceliano Etxea", Merkatuko kalea, 7-9, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu biak arte) hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik hasita, eta ohartaraztea ezen isuna aipatu epean ordaintzen ez badu premiamendu bidetik ordainaraziko zaiola, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legearen 52.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

5._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea."

2. Sozietate interesatuaren ordezkariak egintza horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan, behar ziren garaian eta eran.

3. Auzitegi honetako buruaren probidentzia baten bitartez, errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapitulua berridatzi duenak, 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Iruñeko Udalak hori guztia egin du.

4. Aldeek ez dute proposatu frogarik egiterik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurtsogileak jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.4 artikuluan xedatutakoari heldu dio: "Zehapenak ezarri eta graduatzeko orduan kontuan hartuko dira sortu den edo sor zitekeen kaltea, erantzulearen asmo txarra edo axolagabekeria, arau-hausteak gizartean duen eragina, egintzaren inguruabar pertsonal eta materialak, eta arau-haustea behin baino gehiagotan edo askotan egin izana, hala bada". Haren iritziz ez da bidezkoa zehapena ezartzea, kontuan izanik ez dela kalterik sortu, ez dela dolorik izan, gizarteak oso eragin txikia jasan duela eta arau-haustea lehen aldiz egin dela. Eta gaineratu du establezimendua ixteko ezarritako ordutik aurrera hasi behar dela bezeroak irtenarazten.

Bada, uste dugu, alderantziz, arau-hausleak nahita edo axolagabekeriaz jardun zuela, aipatu 26.4 artikuluak dioen bezala. Jokabide hori aspaldiko ohitura bide zuen, azken urteetan antzeko gertaerengatik egin zaizkion espediente ugariek erakusten dutenez, eta halaber, nabarmen berandutu zen establezimendua ixten. Gainerako inguruabarrak salaketa-orrian jaso ziren (bi udaltzainek sinatu zuten eta beraien agiriei egiazkotasun ustea zor zaie); besteak beste, barnean jende ugari zegoela, musika ekipoa bolumen altuan jotzen ari zela, edariak zerbitzatzen ari zirela, ateak zabalik eta argietako batzuk piztuta zeudela, jendeari sartzen uzten zitzaiola eta abar. Hori guztia kontuan izanik, 605 euroko zehapena bidezkoa eta behar bezala graduatua da. (Gogoan izan arau-hauste larrietarako gehieneko zehapena, lege beraren 26.2.a) artikuluaren arabera, milioi pezetakoa dela _gaur egun 6.010,12 euro_).

Gainera, Gaztela Mantxako Auzitegi Nagusiak 1998ko urriaren 7ko epaian ohartarazi zuen bezala, "ezin da esan establezimendu bat itxita dagoenik bezero guzti-guztiak kanpoan egon arte".

Azkenik, ildo beretik, azpimarratzekoa da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 131.2 artikuluak xedatzen duena: "Isunak ezartzen direnean kontuan izan behar da arau-hauslearentzat araua haustea ez dela onuragarriagoa izan behar araua betetzea baino".

Azaldutako guztiagatik, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aipatu arauak eta gainerako arau aplikagarriak ikusirik, Auzitegi honek

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, itxiera ordutegia urratzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka jarria. Egintza hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. María Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 3an emandako 378 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3320 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Sergio Agórriz Oneca jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (23229/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"378 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3320 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Sergio Agórriz Oneca jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (23229/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi berak emandako zehapen ebazpen baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 10.000 pezetako (60,10 euro) isuna jarri zuen, trafikoko arau-hauste arin batengatik hasitako zehapen espedientean, ibilgailua oinezkoentzako eremuan aparkatu zelako (Xabier kalea, 1), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak egin ditu, eta azkenik, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia _R. Ar. 3935_).

Udalak igorritako zehapen espedientean ikusi dugunez, kasu honetan zehatzeko ekintza preskribatua zen; izan ere, preskripzio-epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean, lehenik (agintaritzaren agenteak egin zuen salaketa eta berehala jakinarazi zion arau-hausleari; horrela espedientea abiarazi zuen), eta ebazpen proposamena jakinarazi zenean, gero (2001eko abuztuaren 2an, Posta Zerbitzuaren bidez). Preskripzio-epea berriz hasi zen iragaten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluak (otsailaren 25eko 320/1994 E.D.) xedatzen dutenez, zeren eta zehapen espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon baitzen ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Denboraren buruan sobera bete zen Bide Segurtasunari buruzko Legeak Administrazioari zehatzeko ematen dion hiru hilabeteko epea (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81. artikulua); nolanahi ere, arau-haustearen preskripzioa ofizioz deklaratu beharrekoa zen.

Zehatzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik (baina preskripzio-epeak berriz ere aurrera egiten zuela, Administrazio zehatzailearen ekintzarik ezagatik), Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio egin ziren, 2001eko irailaren 28an eta urriaren 2an, Posta Zerbitzuaren bidez, interesatuaren helbidean _Alesbes kalea, 3, 7-A, Iruña_, eta horien ondorioz preskripzio epea ez ote zen eten galdetu liteke. Erantzuna ezezkoa da, jakinarazpen saioak ia ordu berean egin zirelako (11:10ean eta 10:40an); horrela prozedurari buruzko Legearen 59.2 artikuluko araua urratu zen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua). Izan ere, Goi Auzitegiaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_).

Gogora dezagun, aurrekoaren haritik, espediente honetan salaketa egin zenean (2001eko ekainaren 8an) jada indarra zuela Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 13.2 artikuluaren testu berriak (otsailaren 25eko 320/1994 ED, otsailaren 4ko 137/2000 EDren bidez aldatua, zeinak 2000ko otsailaren 19an hartu baitzuen indarra). Artikulu horren arabera, "Behin prozeduraren instrukzioa amaitu eta organo egokiak interesatua entzun ondoren, salbu eta prozeduran bildu eta ebazpenean kontuan hartu beharreko gertaera, alegazio eta froga guztiak interesatuak aurkeztutakoak direnean, instruktoreak ebazpen proposamena eginen dio zehatzeko ahalmena duen organoari, bidezkoa den ebazpena eman dezan". Beraz, artikulu horrek, gaur egun duen testuan, ondoriorik gabe uzten du, oro har, ebazpen proposamena jakinarazteko tramitea. Hala, bada, era berean eztabaidagarria da, honako kasu honetatik harantzago, aipatu egintzaren jakinarazpen eraginkorrak (edo argitalpenak, hala egokitzen denean) preskripzio-epea eteteko eraginik ote duen. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko arau-hauste batengatik zinegotzi berak 23229/01 zenbakiko zehapen espedientean emandako zehapen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko azaroaren 28an emandako 4073 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4003 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ernesto Esteban Vera Erro jaunak jarri zuen, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2001eko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (410005/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4073 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4003 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Ernesto Esteban Vera Erro jaunak jarri du errekurtso hori, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2001eko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (410005/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Ernesto Esteban Vera Erro jaunak, 2002ko irailaren 18an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2001eko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (410005/02 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko urriaren 17ko probidentziaren bitartez (2002ko urriaren 18an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuan, xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko azaroaren 21ean jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena._Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Ernesto Esteban Vera Erro jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2001eko abuztuaren 9an emandako zehapen ebazpen baten aurka jarria (410005/02 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 5ean emandako 471 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2256 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Rivera Beret jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Corellako Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 16an eman zuen ebazpenaren aurka (21/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"471 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2256 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. José Rivera Beret jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Corellako Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 16an eman zuen ebazpenaren aurka (21/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Corellako Alkatetzak 2002ko apirilaren 16an emandako ebazpen baten aurka jarri da, horren bidez zehapena ezarri baitzen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, ibilgailua debeketutako lekuan aparkatzeagatik, traba egin gabe (Kale Nagusia, 51), antolamendu juridikoa urratzen zela (21/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Corellako Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute; eta, errekurtsogileak aitortu baitu arau-haustea salatu zen egunean arau-haustearen lekuan egon zela, eta aparkaldia ez, baizik geldialdia egin zuela besterik ez baitu argudiatu bere burua defendatzeko, garbi dago arau-haustea egin zuela.

Horri dagokionez, Bide Segurtasunari Buruzko Legearen 68. artikuluaren arabera geldialdia zer den gogoratu behar da: "ibilgailua geldi egotea bi minutu baino denbora laburragoan eta gidariak alde egin gabe". Errekurtsogileari egozten zaiona ez da geldialdia berak dioen bezala, zeren eta salaketa ezin izan baitzioten berehala jakinarazi, ibilgailutik alde egina zelako, 6 zenbakiko udaltzainak salaketa-orrian jaso zuenez.

Bigarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3 artikuluaren arabera, arau-hauste arinak dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenak...". Ildo beretik, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra arautzen duen urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 94.3 artikuluak zehar bidez aditzera ematen du arau-haustea arintzat jo behar dela baldin eta ibilgailuak, behar ez bezala aparkaturik egon arren, ez arriskurik ez zirkulaziorako eragozpen handirik sortzen ez badu.

Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.

Laugarren._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio, arau-haustea egin zenean ibilgailua berak gidatzen zuela egiaztatu ondoren, ibilgailuaren jabe den enpresak _"Montajes Tambarria, S.L."_ identifikatu baitzuen, bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde, Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Corellako Alkatetzak 2002ko apirilaren 16an eman zuen ebazpenaren aurka jarria (21/02 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 6an emandako 501 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3406 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan Ignacio Delgado Santamaría jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 14an eman zuen ebazpenaren aurka (874046/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"501 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3406 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Ignacio Delgado Santamaría jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 14an eman zuen ebazpenaren aurka (874046/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 95 euroko isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste larri batengatik, alegia, ibilgailua zama-lanetarako tokian aparkatzeagatik, baimenik gabe, zama-lanetarako erreserbatutako orduetan (Navas de Tolosa kalea, 5), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikagarriak diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea bidali du eta bere jarduketaren aurrekariak erantsi ditu. Txostena ere bidali du, eta hartan errekurtsoa ez onartzeko proposatu du, epez kanpo aurkeztu dela esanez.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Lehendabizi aztertu behar da ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina. Izan ere, errekurtso bat ebazteko orduan, aztergai nagusiarekin batera, ordena publikoarekin zerikusia duten beste batzuk egon daitezke. Horrelakoak aurretik aztertu eta ebatzi behar dira eta gerta liteke horiek oztopo izatea aztergai nagusiari ekiteko. Lehentasuneko aztergai horietako batzuk errekurtsoa ez onartzeko arrazoiak dira. Ofizioz antzematen ahal dira eta lehentasuna dute baita zuzenbide osoko deuseztasun-alegazioen aldean ere (AGren 1989ko abenduaren 26ko Epaia _R. Ar. 8986_, 1993ko urriaren 6koa _R. Ar. 7222_, 1997ko otsailaren 18koa eta urriaren 23koa _R. Ar. 1106 y 7629_, eta 1998ko urtarrilaren 14koa _R. Ar. 564_).

Bigarrena._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, Nafarroako Toki Entitateen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran, hau xedatzen du 22,1. artikuluan: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Kasu honetan, hemen errekurritutako egintza 2002ko ekainaren 27an jakinarazi zen, Posta Zerbitzuaren bidez, legezko baldintzak betez (interesatuak berak jaso eta sinatu zuen jakinarazpena, 15.810.180 NANaren bitartez bere burua identifikatu ondoren, eta horrenbestez tramitea betetzat eman zen). Gora jotzeko errekurtsoa 2002ko uztailaren 30ean aurkeztu zen, horretarako legez ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez da onargarria eta ez dugu onartu, epez kanpo aurkeztu delako, aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (874046/01 zenbakiko zehapen espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita batean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: a0302398