61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Andosilla II aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

2002ko martxoaren 11n, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, xedatu zen interesatuei ematea Andosilla II aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finken behin-behineko jabetza, eta ondotik inkestatu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Behin betiko ebatzi ondotik berrantolamenduko erabakiaren aurka aurkeztutako helegiteak, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak, 2003ko apirilaren 7an emandako Ebazpenaren bitartez, erabaki du Andosilla II aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finken behin betiko jabetza ematea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian._Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: C3106502