I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Bahituraren idatzoharra luzatzeko jakinarazpena eta ordaintzeko errekerimendua.
Ezin izan da jakinarazi 2003ko apirilaren 10eko luzapena eta ordaintzeko errekerimendua, geroago azaltzen dena, Posta Zerbitzuaren bidez 2003ko martxoaren 19an jakinarazten saiatu arren, agiria itzuli egin baitzen; banaketa eta jakinarazpenetarako langileak ondoko ohar hau jarri zuen: "ezezaguna". Hori guztia espedientean ageri da. Hortaz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Noain-Elortzibarko Udaletxeko iragarki oholean argitara eman da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Nafarroako Ogasun Publikoarekiko zorra dela eta, Santiago Alba Quiñones jaunaren kontra (I.F.Z./N.A.N. 15.813.686J) egindako premiamendu prozeduraren ondorioz (13206/CMM espedientea), 1999ko uztailaren 29an ondasunen bahitura baten idatzoharra egin zen LL letrarekin, 99.015,26 euro arteko ordainketaren kargu egiten dena, eta 2003ko apirilaren 10ean agindu hau eman zaio Erregistroari bahitura horren legezko luzapenaren idatzoharra egin dezan: Agoizko Jabetzako erregistratzaile jaunari. Jakinarazten dut: 1999ko uztailaren 29an, Jabetzaren Erregistro horretan ondasun higiezinak bahitzeko agindua aurkeztu zela (13206/CMM espedientea), Santiago Alba Quiñones jaunaren kontra (I.F.Z./N.A.N.: 15.813.686J; helbidea: Noain (Elortzibar), Cuenca kalea, 2-4 ezker), 2.229. liburukian, 103. liburuan, 172. orrian, LL letrarekin. Gaur den egunean, probidentzia hau eman dudala: "1999ko uztailaren 19an aurkeztutako bahitura aginduaren arabera, aurrerago zehazten diren finkak badaezpada bahituta, Hipotekei buruzko Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, egin bedi aipatu idatzoharreko legezko luzapena eta agindua eman Jabetzako erregistratzaileari".
Zehaztutako finkak:
7.816 finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 2.229. liburukia, 103. liburua, 121. orria. Hiri-finka: lehen aparkalekua, Noain-Elortzibarko H.A.P.O.ko A-11 unitatean altxatutako eraikinaren sotoan. Hamalau metro eta lau dezimetro koadroko azalera erabilgarria hartzen du. Titulartasuna: Rosario Jiménez Lara andrearen izenean dago, irabazpidezko ondasunen sozietate gisa, Santiago Alba Quiñones jaunarekin ezkondua baitago.
Agindu hirukoiztu hau igortzen dizut, eta, eskuratzen duzunean, ale bat itzultzeko erregutzen "hartu izanarekin" batera; orobat, bigarrena bere garaian, bahituraren idatzoharra luzatu dela frogatzen duen orriarekin batera, aipatu higiezinen gaineko karga eta hipoteken ziurtagiria erantsita." Halaber, ondasun horien gainean, A letrako idatzoharra egina dago 1992ko maiatzaren zazpian, J letraren idatzoharraz luzatua, 740,25 euro arteko ordainketaren kargu egiten dena; gainera, I letrako idatzoharra dago, 1995eko irailaren 20koa, M letraren idatzoharraz luzatua, 2.707,22 euro arteko ordainketaren kargu. Laster, dagozkion zerbitzu teknikoetara igorriko da espedientea, bahitutako ondasunak baloratu eta jendaurreko enkantean besterendu ditzaten. Tasazio horrek sortutako gastuak zuzenean sartuko dira bere kontuan. Ondorioz, eta ondarean kalte konponezinik izan ez dezazun, arren, agertu bulego honetan hamar eguneko epean, bermatutako kopuruaren likidazioa nola egin adosteko.
Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hiruan._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iraizoz.
Iragarkiaren kodea: A0304242