61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiak otsailaren 26an emandako 314/2003 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/2003 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek eta 135. artikuluak agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoa:

"314/2003 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Carlos Garriga García eta Alberto Molina García jaunek osatutako sozietate irregularraren aurkako zehapen prozedura irekitzen duena, Tuteran, San Marcial kalean, z.g., dagoen Asuka establezimenduaren titularra den aldetik, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi duelakoan.

Tuterako Udaltzaingoak Asuka establezimenduari jarritako bi salaketa igorri ditu, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia ustez hausteagatik. Haren titularra Carlos Garriga García eta Alberto Molina García jaunek osatutako sozietate irregularra da.

Salaketa horietan honako gertaera hauen berri ematen du: 2002ko apirilaren 7an, 3:40an, agenteek egiaztatu zuten Asuka establezimenduan ateak irekita zeudela, jendea sartzen uzten zutela, musika entzuten zela, edariak zerbitzatzen zituztela, argiak ez zeudela piztuta eta barruan berrogeiren bat bezero.

2002ko maiatzaren 19ko salaketan ageri da 4:25ean ateak irekita zeudela, jendea sartzen uzten zutela, musika entzuten zela, argiak piztuta zeudela eta barruan hamarren bat bezero

Salatutako gertaera horiek arau-hauste larritzat har daitezke, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23. artikuluko 19. idatz-zatiaren arabera (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak onetsitako testua) eta ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 1.b) idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

Aipatu Foru Legearen 26. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arloko arau-hauste larriei honako zehapen hauek dagozkie:

a) Kasuan-kasuan erabakitzen den isuna, gehienez ere 6.010,12 eurokoa.

b) Jarduera etetea edo bertan parte hartzeko debekua ezartzea, gehienez ere bi urtez.

c) Lokala ixtea, urte batez gehienez.

Horrenbestez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Legearen 27. artikuluko 2. idatz-zatiak dioenarekin bat (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatua), eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Carlos Garriga García eta Alberto Molina García jaunek osatzen duten sozietate irregularraren (IFZ: E/31727043) aurkako 13/2003 zehapen prozedurari hasiera ematea, Tuterako Asuka establezimenduaren titularra den aldetik (San Marcial kalea, z.g.), ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen arautegia hautsi duelakoan.

Salatuak bere erantzukizuna borondatez onartu ahalko du; horrek zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamenduak ezarri dituen ondorioak izanen ditu (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua).

2. Araubide Juridikoaren atalburua, hots, Purificación González Merchán andrea, instruktore izendatzea eta María Jesús González Muñoz andrea idazkari.

Salatuak errefusa ditzake aipatu funtzionarioak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

3. Ebazpen honen berri ematea zehapen prozeduraren instruktore eta idazkari izendatu direnei.

4. Ebazpen hau Carlos Garriga García eta Alberto Molina García jaunek osatzen duten sozietate irregularrari jakinaraztea, eta adieraztea hamabost egun balioduneko epea duela, honakoa jakinarazi eta biharamunetik hasita, nahi dituen alegazioak egiteko eta komenigarri iruditzen zaizkion agiriak zein argibideak aurkezteko eta, hala denean, frogak proposatzeko, erabili nahi dituen bitartekoen berri emanez. Horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusian aztertu ahal izanen du espedientea (Karlos III.a etorbidea, 2. 31002 Iruña).

5. Prozedura honen gainean ebazpena eman eta ebazpen hori jakinarazteko epea 6 hilabetekoa da gehienez, Ebazpen honen datatik hasita, zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuko 20. artikuluko 6. idatz-zatiaren arabera.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian._Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A0303798