61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

37/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren 1992ko martxoaren 10eko Foru Agindua aldatzen duena, Ikuskapen eta Arauzko Kontroleko Entitateek Igogailuen eta haien Mantentze lanen Erregelamenduan zehaztutako aldizkako ikuskapenen eta jarduera osagarrien aldera jaso beharreko tarifak eguneratu zituena, alegia.

Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilariaren 1990eko martxoaren 5eko Foru Aginduak Ikuskapen eta Arauzko Kontroleko Entitateen eginkizuna arautzen du Igogailuen eta haien Mantentze lanen Erregelamendua aplikatzeko, eta 4. artikuluan dio Departamentu honek finkatuko dituela Ikuskapen eta Kontrol Entitatearen esku utzitako eginkizunen gehieneko tarifak, entitateen proposamenak aztertu ondoren.

Europako Batasuneko estatuek igogailuei buruz duten legeria hurbiltzen duen 95/16/CE Zuzentaraua aplikatuz, uste da aldizkako ikuskapen orokorretan aplikatzen den entseguen protokoloa egokitu behar dela.

Kontuan hartuz oraingo tarifak Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren 1992ko martxoaren 10eko Foru Aginduaren bidez baimendu zirela, beharrezkoa da haiek eguneratzea, ematen den zerbitzua eta kostu erreala parean jartzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Aldatu egin da 1992ko martxoaren 10eko Foru Aginduaren 1. puntuko A) atala, eta testu hau izanen du:

A) Prezio finkoak:

a) Igogailuen aldizkako ikuskapen ofiziala: 100 euro, gehi zergak eta tasak igogailu bakoitzeko, zein den ere mota edo egoera.

b) Akats larriak zuzendu ondoko froga: 50 euro, gehi zergak eta tasak, baldin badagozkio.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zazpian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: C3091358