I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
175/2003 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2002/2003 ikasturterako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak behin betiko onesten dituena.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abuztuaren 6an emandako 399/2002 Foru Aginduaren bidez, 2002/2003 ikasturterako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen deialdia onetsi zen.
Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 1138/2002 Ebazpenaren bitartez, eman eta ukatu ziren beka eta laguntzen behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak, berrikusteko eskabideak ebatzi ondotik, txostena aurkeztu du eta bertan proposatu, deialdiaren zortzigarren oinarrian xedatutakoari jarraituz, ebazpen bat eman dadila, 2002/03 ikasturteko Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak behin betiko onesteko. Horrekin batera Hezkuntza Bereziko laguntzen Batzordeak egindako akta aurkeztu du eta emandako eta ukatutako eskaeren proposamena ere bai.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 1138/2002 behin-behineko ebazpenaren bidez eman eta ukatu ziren beka eta laguntzen behin betiko zerrenda onestea, ebazpen horren aurka aurkeztutako berrikuspen eskaerak ebatzi ondotik, eranskinean jasotzen den bezala.
2. Deialdiko zortzigarren oinarrian aurreikusitakoari jarraituz, aipatu behin betiko zerrenda Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean paratzeko agindua ematea.
3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak eman ditzala, guztira 3.192 euro, baietsitako berrikuspen eskaeretan emandako zenbatekoen % 50 ordaintzeko, 4000077647 dokumentuko gerakinen kontusailaren kargura.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau eta eranskina Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari bidaltzea, baita Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Dibertsitate eta Kultura-Aniztasunerako Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikoari, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikoari, CREENAko zuzendariari eta Argibide eta Agiri Bulegoari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamalauan._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: A0303183