61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

29/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, gizarte ekintzaren arloetako prestakuntza eta ikerketa jardueretarako laguntzen 2003ko deialdian erabil daitekeen aurrekontua jakinarazten duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak azaroaren 28an emandako 103/2002 Foru Aginduaren bitartez, gizarte ekintzaren arloetako prestakuntza eta ikerketa jardueretarako laguntzen 2003ko deialdia onetsi zen (2003ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 13koa).

Foru Agindu horretan ezartzen zenez deialdiaren aurrekontua "Nafarroako 2003ko aurrekontu orokorretan ezarriko da, hitzarturiko konpromisoak alde batera utzita. Dirulaguntzak emateko baldintza izanen da ekitaldi horretan horretarako kredituak egotea."

Horrenbestez, bidezkoa da 2003rako deialdi hori ebazteko erabil daitekeen aurrekontua jakinaraztea.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Azaroaren 28ko 103/2002 Foru Aginduko deialdia ebazteko erabil daitekeen zenbatekoa 59.450,12 eurokoa izanen da (910001-91110- 4810-313002 kontusaila, "Transferentziak, prestakuntza, beka eta ikerketa proiektuetarako", 2003ra luzatutako 2002ko gastuen aurrekontutik).

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeian._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0303186