61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

154/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, 2003ko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak ematen dizkiena.

LOGSEren hamazazpigarren xedapen gehigarrian eta Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurrien gaineko abenduaren 30eko 13/1996 Legearen bidez (168. artikulua) xedapen haren bigarren lerroaldean egindako aldaketan xedatutakoaren arabera, kasuan kasuko ikastetxearen titularra den korporazioa arduratuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikastetxe publikoen kontserbazio, mantentze eta zainketaz.

Foru Agindu honetan onesten diren dirulaguntzen xedea, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen (eskola kontzentrazioen) titularrak diren toki entitateei ikasleek sortutako gasturako laguntza ematea da.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2003ko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak ematea beren udalerrietan eskola kontzentrazioak dituzten Nafarroako toki entitateei, ikastetxe horien ohiko funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen gehigarriak dirulaguntza horiek ematera behartzen baitu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2.c) eta d) idatz-zatietan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 437.463,65 euroko gastua baimentzea, Foru Agindu honen eranskinean ageri diren 2003ko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak emateko Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2002tik 2003ra luzaturiko aurrekontuko "Eskola kontzentrazioen funtzionamendurako diru-laguntzak" izeneko 41610-4600-422200 kontusailaren kargura.

3. Onetsi diren dirulaguntzen xedea da eskola kontzentrazioen funtzionamendu, mantentze eta zainketa gastuetan laguntzea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntza arautuan, kontzentrazioaren titularra den herrian bizi ez diren baina arauak hala aginduta kontzentrazio horietan eskolatzen diren ikasleei dagokienez.

4. Foru Agindu hau eta ondoko eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

5. Foru Agindu hau eta bere eranskina igortzea toki entitate interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

P3132500D ANTSOAIN 128 _ 24.377,60

P3101900C AGOITZ 50 _ 9.522,50

P3102300E ARANGUREN (MUTILOABEITI) 89 _ 16.950,05

P3102900B LOS ARCOS 30 11 7.808,45

P3104500H BARASOAIN 45 _ 8.570,25

P3104900J BASABURUA (JAUNTSARATS) 41 _ 7.808,45

P3105000H BAZTAN (ELIZONDO) 80 _ 15.236,00

P3190590D BERIAIN 54 _ 10.284,30

P3190300H BERRIOZAR 90 _ 17.140,50

P3105500G BETELU 28 8 6.856,20

P3106700B CASCANTE 17 _ 3.237,65

P3122100E DONEZTEBE 123 _ 23.425,35

P3109600A LIZARRA 283 _ 53.897,35

P3108300I ETXARRI ARANATZ 61 _ 11.617,45

P3111400B GARRALDA 63 _ 11.998,35

P3111600G GOIZUETA 2 _ 380,90

P3112100G UHARTE 52 _ 9.903,40

P3190400F IRURTZUN 135 30 31.424,25

P3155300A LEKUNBERRI 52 4 10.665,20

P3115800I IRUNBERRI 9 _ 1.714,05

P3108700J NOAIN-ELORTZIBAR 36 _ 6.856,20

P3118500B OTSAGABIA 18 _ 3.428,10

P3118900D OLAZTI 6 _ 1.142,70

P3119100J ERRIBERRI 6 6 2.285,40

P3190800G ORKOIEN 67 _ 12.760,15

P3120600F GARES 106 _ 20.187,70

P3121000H ERRONKARI 49 _ 9.332,05

P3121600E ZANGOZA 39 _ 7.427,55

P3122700B TAFALLA 22 _ 4.189,90

P3123600C ULTZAMA (LARRAINTZAR) 139 _ 26.472,55

P3125100B VIANA 12 _ 2.285,40

P3125800G ATARRABIA 155 _ 29.519,75

P3190700I ZIZUR NAGUSIA 106 _ 20.187,70

P3109700I ESTERIBAR 45 _ 8.570,25

GUZTIRA 2.238 59 437.463,65

Iragarkiaren kodea: A0303806