I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
128/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Uharteko Udal Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaintzeko.
Ikusirik José Iriguibel López Uharteko Udalaren Musika Patronatuko lehendakariaren eskaera, Uharteko Udalaren Musika Eskolari baimena eman dakion, "flauta" musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko.
Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.
Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
AGINDU DUT:
1. Baimena ematen zaio Uharteko Udalaren Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31008633) "flauta" musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko, 2003/2004 ikasturtetik aitzina.
2. Hemendik aurrera, ikasgai hauek izanen dira Eskolan; batetik, 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 1. idatz-zatian aipaturiko "oinarrizko eskaintza" eta, bestetik, espezialitate instrumental hauek: akordeoia, klarinetea, flauta, gitarra, pianoa, saxofoia, txistua eta biolina.
3. Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.
4. Foru dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.
5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela foru agindu honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.
6. Administrazio ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
8. Foru agindu hau igortzea Udalaren Musika Patronatuaren lehendakariari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioaren Kudeaketarako Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hemezortzian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: A0303029