61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

36/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateko prezioak aldatzen dituena.

Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, ekainaren 10ean, 128/1999 Foru Aginduaren bidez, ezarri zuen Estatuak Nafarroako Foru Komunitatean izanen duen Kontrol Metrologikoaren antolamendua. Agindu horretan Cetenasa izendatu zen laborategi ofizial, konpondu edo aldatu ondoko egiaztatze faserako eta aldizka egiaztatzeko.

Aipatu aginduaren II eranskinean Cetenasak, kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateagatik jasoko duena adierazi zen, baina urtarrilaren 17ko 11/2002 Foru Aginduak kopuruak aldatu ditu.

Gaur egun, 11/2002 Foru Aginduan ezarritako prezioak egokitu behar dira; izan ere, iragan den denboran, Cetenasak kontrol metrologiaz egiten dituen entsegu eta kudeaketen kostu erreala igo da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Ekainaren 10eko 128/1999 Foru Aginduaren bidez bere kargu dituen kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateagatik, Cetenasak eskatzen dituen prezioak onestea. Hona haien sailkapena eta zenbatekoak:

II. ERANSKINA

1._Cetenasa enpresak eskatzen ahal dituen prezioak, aldika egiaztatzeagatik edo konpondu nahiz aldatu ondoren egiaztatzeagatik.

a) Autoen pneumatikoetarako manometroak, erabilera publikokoak, eskukoak nahiz elektronikoak: 20,07 euro.

b) Funtzionamendu ez automatikoa duten pisatzeko tresnak.

b.1) Gehienez 50 kilogramo bitartekoak: 33,28 euro.

b.2) 51 kilogramotik 500 kilogramo bitartekoak: 102,96 euro.

b.3) 501 kilogramotik 3.500 kilogramo bitartekoak: 174,72 euro.

b.4) 3501 kilogramotik 20.000 kilogramo bitartekoak: 501,28 euro.

b.5) 20.001 kilogramotik 40.000 kilogramo bitartekoak: 717,60 euro.

b.6) 40.000 kilogramotik gora: 902,72 euro.

c) Tenperatura erregistratzaileak, gizakiak kontsumitzeko produktu ultraizoztuak garraiatzen direnean: 132,08 euro.

d) Kontagailu takikronometrikoak, taximetro izenaz ezagunak: 26,73 euro.

e) Ura ez den beste edozein likido neurtzeko sistemak, erregai likidoz hornitzeko direnak. Mahuka bakoitza: 23,40 euro.

f) Indukzioko kontagailu elektrikoak, energia aktiboa 2. mota: 26,00 euro.

g) Arauzko kontrol metrologikoaren mendeko neurketarako beste ekipo batzuk.

Haien ezaugarriengatik (proba berezien beharra, merkatuan dagoen kopurua, tamaina, e.a.) CETENASAz kanpoko beste laborategien beharra duten neurketa ekipoei, entseguen kostua gehi 17,99 euro aplikatuko zaie, tarifa bezala, kudeaketa gastuengatik. Aldez aurretik jakinaraziko zaio eskatzaileari beste laborategietako entseguen gastua, eta hark espresuki onetsiko du.

2._Aldizka egiaztatzeko fasean eta konpondu edo aldatu ondoren kontrol metrologikorik ez duten aparatu eta sistemen entseguak.

a) G4 gas kontagailuak eta beheragokoak: 22,00 euro.

b) Ur kontagailuak eta manometroak egiaztatzea: Eranskin honen g) atalean xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira tarifak.

3._Cetenasak jaso beharreko tasa, egindako zerbitzu bakoitza Erregistro Ofizialean inskribatzeagatik.

Erregistro Ofizialean inskribatzen duen zerbitzu bakoitzeko, 1,50 euroko tasa aplikatu eta kobratuko du Cetenasak, eta aipatuko den Nafarroako Gobernuaren kontuan sartuko du diru hori.

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Foru Agindu honen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

(Cetenasa) Centros Tecnológicos de Navarra, S.A.ri jakinaraziko zaio foru agindu hau (Elortz industrialdea, z.g.; 31110 Noain), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zazpian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: C3091347