I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
206/2003 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gazteriaren Zuzendariordetzak 2003. urtean gazteentzat antolatzen dituen ekintzetarako laguntza kontratatzeko espedientea onesten duena.
Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazte Ekintzen Atalak lizitaziorako dei egin du Gazteriaren Zuzendariordetzak 2003. urtean gazteentzat antolatzen dituen ekintzetarako laguntza kontratatzeko.
_Xedea: 2003. urtean, gazteentzako ekintzak egiteko kanpainaren barrenean, gazteentzako auzolandegiak eta ekintza programak antolatzeko zerbitzu enpresak kontratatzea.
_Lote banaketa.
_Ekintzak non eginen diren: Baztanen, Lizarran, Urbasan, Murillo de Gállegon, Orreagan, eta auzolandegiak Nafarroako zenbait herritan.
_Egiteko epea: 2003.
_Kontratatzeko modua: lehiaketa irekia.
_Hasierako aurrekontua: 194.236,52 euro bitarte, BEZa barne, lotetan banatua, pleguetan zehazten den bezala.
_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan (Arrieta kalea, 25, Iruña, 31002).
_Agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.
_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik seigarren egun naturalean, 9:00etan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.
Klausula administratibo eta partikularren eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.
Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.
Iragarkiaren kodea: A0304131