61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1696/2003 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Udalek eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek informatikako materiala (ordenagailuak, modem-ak, software lizentziak eta sare txartelak) erosteko dirulaguntza publikoen deialdia onesten duena.

Martxoaren 28ko 1696/2003 Ebazpenaren bitartez, Udalek eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek informatikako materiala erosteko dirulaguntza publikoen deialdia onetsi da. Ondokoak ditu

O I N A R R I A K

1._Xedea.

Deialdi honek xedea du Nafarroako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titularrak diren toki entitateei haien zerbitzuen informatizazioa osatzeko aukera eskaintzea eginbeharrak hobeki egiteko, bai herritarrei zerbitzuak ematean eta bai Gizarte Zerbitzuen Sistemaren planifikazio lanetan Komunitateko Gobernuari eskaini beharreko lankidetzan ere.

2._Lagungarriak.

Deialdi honetako dirulaguntzak honako hauetarako eskatzen ahalko dira: Udalek eta Mankomunitateek erositako mahai gaineko ordenagailuak, eskuko ordenagailuak, modem-ak, softwareren lizentziak, informatikako ekipoen interkonexiorako sare txartelen instalazioa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan erabiltzeko, betiere ekipoen eta gainerako elementuen ezaugarri teknikoak I. eranskinean aipatutakoekin bat baldin badatoz.

2002. urtean erositakoak sartzen ahalko dira, dirulaguntzarik izan ez badute, baita 2003rako aurreikusitakoak ere.

Deialdi honen xedeko informatika ekipamenduaren eta softwarearen instalazio eta mantenimendua ez da inolaz ere Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eginbeharra izanen.

3._Betebeharrak.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzu baten jabe diren udal edo mankomunitate guztiek hartzen ahal dute parte deialdi honetan, betiere hitzarmena sinatu badute Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileendako informazio sistema ezartzeko (SIUSS).

4._Agiriak.

Udaletako alkatetzak, mankomunitateetako lehendakaritzak edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen arduradunak egindako eskabide orokorra edo igorritako posta elektronikoa, deialdiko dirulaguntzak jasotzeko eskatuz.

_Erosi edo eskuratu gogo den materialaren ezaugarri teknikoak, I. eranskinean ezarritakoaren arabera.

_Interneten sar daitezkeela egiaztatzen duen agiria, posta elektronikoko helbide bat profesional eta lanpostu bakoitzeko, sare-txartela, ekipo informatikoak elkarri konektatzekoa.

_Udaleko edo mankomunitateko idazkariaren ziurtagiria, haietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak egun dituen informatika ekipoak aipatuz. Bertan, honako hau adierazi beharko da: deialdiaren xede ez diren ordenagailu, modem eta software lizentzien kopurua, eta horiek guztiak noiz erosi ziren.

_Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak espedientea hobekien ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen agiri guztiak eskatzen ahalko ditu.

5._Ebazpena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Zuzendaritzak hiru pertsona, Oinarrizko Laguntzaren Atalari eta Antolaketa eta Dokumentazio Atalari atxikiak, izendatuko ditu organo kolegiatu eskuduneko kide, ebazpenaren proposamena egin dezaten. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Zuzendaritzak, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hilabeteko epean, eman edo ukatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen horien aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epearen barrenean.

6._Irizpideak.

Irizpide hauek hartuko dira kontuan balorazioan:

1. Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileendako informazio sistemaren erabilera, dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aldetik.

2. Toki entitateak Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako erositako ekipo informatikoak.

3. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren lantaldea osatzen duten profesionalen kopurua.

4. Oinarrizko Eskualdeko herri batean baino gehiagotan zuzeneko laguntza zerbitzu programatua ematea hitzorduen bidez, dirulaguntzarako eskaera guztietan, batez ere eskuko ordenagailuen eskabideen kasuan.

5. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren aurrekontuan dagoen dirua.

7._Zenbatekoak.

Ordenagailua erosteko kostuaren % 85eko laguntza emanen da gehienez ere, SIUSSekin zerikusia duen lanpostu bakoitzeko, zenbateko aurrekontua dagoen ikusita eta ordenagailu garestiena 1.155 eurokoa izanik, mahai gainekoa bada, eta 1.666 eurokoa, eskukoa bada.

Halaber, software lizentziarako %85ko laguntza emanen da, aurrekontuetan dirurik baldin badago. Onartuko diren gehieneko prezioak honako hauek dira: software lizentzia eta ekipoak interkonektatzeko sare-txartela instalatzea, 500 euro; mahai gaineko ordenagailuarendakoa, 80 euro; eta eskuko ordenagailuarendakoa, 80 euro.

8._Ordainketa.

Ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:

a) Gastua aldez aurretik egin duten toki entitateei, Ebazpena ematen denean, baldin eta gastu hori deialdian ezarritako epean egin bada eta eskabidean behar bezala justifikatu bada.

b) Eskaeraren ondotik egiten dutenei, berriz, eskatutako materialak erosi izanaren egiaztagiriak eta erosketaren zenbatekoa aurkeztutakoan.

9._Frogagiriak.

Dirulaguntza ordaintzeko, honako hauek beharko dira bete:

Dirulaguntza lortu duten elementu guztien ordainagiriak aurkeztuko dira, erositako materialaren ezaugarri teknikoak eta enpresa saltzailearen ziurtagiria, I. eranskinaren arabera

Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako sortutako helbide elektronikoa.

Dirulaguntza hauek bateraezinak dira bestelako dirulaguntzekin, haien jatorria edozein dela ere.

10._Kontusaila.

"Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetako ekipamendu txikiak" izeneko 924003 93300 7600 313402 kontusailaren bizkar izanen da gastua, 2003ra luzatu 2002ko aurrekontutik, 25.000 euro egiten baitu.

11._Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen eta hau burutzeko egintzen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluekin bat; Lege hori 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Deialdi honetan aurreikusi ez diren afera guztiak, Nafarroako Administrazio Publikoen eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Legeari jarraikiz ebatziko dira.

I. ERANSKINA

Mahai gaineko ekipoaren ezaugarri teknikoak.

Eskuko ekipoaren ezaugarri teknikoak.

Software lizentziak:

_Windows 98 sistema eragilea edo bertsio berriagoa.

_Office profesionala.

_Interneteko sarbidea eta posta elektronikoa.

_Sare-txartelak.

Mahai gaineko ordenagailua.

Ordenagailu pertsonala, ekipamendu honetaz hornitua:

CPU:

_Procesadorea: Pentium III, 1000 MHz-koa edo gehiagokoa.

_Arkitektura: PCI.

Sarrera/irteerako bus-a: PCI, ISA. Betiere, PCIra handitzeko aukerarekin.

_Bus lokala: PCI.

_N1 aurrememoria: 32 Kb.

_N2 aurrememoria: 512 Kb.

_Plaka euslearen memoria: (RAM) 128 Mb gutxienez, 384 Mb-ra handitzen ahal dena, zokalo libre batekin gutxienez.

_Bideoa: bus lokala PCI SVGA, 32 bit-ekoa, 2 mb-ko DRAM, gutxienez.

_Badia kopurua: 2 gutxienez, oinarrizkotik aparte. Eskainitako makinak dituen badia kopurua zehaztuko da, baita okupatuta eskaintzen direnak ere.

_Slot kopurua: 3 gutxienez. Oinarrizkotik aparte eta horietako bi PCI.

_Serieko ate kopurua: abiadura handikoa, UART 16550 araua, 2 gutxienez.

_Paraleloko ate kopurua ECP-EPP euskarriduna, bat bederen. Sagurako irteera, teklaturako irteera.

Eskainitako makinak dituen ataka guztiak zehaztuko dira.

Monitorea: koloretakoa, SVGA mota. Gutxienez 15 pulgadakoa, Multifrekuentzia, 800x600eko erresoluzioa, 72 Hz-ko errefreskoa. Kolore kopurua: 256.

Biltegi unitateak.

_Kontrolatzailea: bus PCI, IDE disko finko handitua.

_Disko gogorraren edukiera: 4 Gb gutxienez. Disko gogorrean sartzeko batez besteko denbora, 14 ms baino gutxiago.

_Barreneko disketera: 1,44 Mb-ko edukiera, gutxienez; dentsitate gutxikoak irakurtzeko modukoa.

24x-ko CD-ROM irakurgailua edo DVD irakurgailua (aukeran).

Periferikoak: sagua, gaztelaniazko teklatua, osatua.

Konfigurazioa: dorrekoa edo mahai gainekoa.

Softwarea: Windows 98 edo hobea. Office 97 Profesionala edo hobea eta Panda birus kontrakoa.

Sare txartela: mahai gainekoa eta eskukoa.

Erabiltzeko lizentzia: Windows 98 edo hobea, Panda birus kontrakoa, eta Office 97 erabiltzeko lizentzia.

Egokitzaileak: kontuan hartu sare lokala edo jar daitekeela.

Oharrak: gainera, ona da inprimagailua eta kanpoko edo barneko modema (33,6 Kb-koa, gutxienez) izatea posta elektronikoa erabiltzeko, interneten sartzeko, ...

Eskuko ordenagailua.

CPU:

_Procesadorea: Pentium II, 500 MHz-koa edo gehiagokoa.

_Arkitektura: Isa.

_Plaka euslearen memoria: (RAM) 128 Mb gutxienez, 256 Mb-ra handitzen ahal dena, gutxienez.

_Bideoa: SVGA, 32 bit-ekoa, 1 mb-eko DRAM, gutxienez.

_PCMCIA slot-en kopurua: II. motako 2, III. motako bat bihur daitezkeenak.

_Serieko ate kopurua: abiadura handiko RS-232 bat, gutxienez, 9 pin-ekoa.

_Paraleloko ate kopurua: gutxienez bat, bi norabideko centronic motakoa.

_Irteera, kanpoko saguarentzat eta kanpoko teklatuarentzat.

Monitorea: TFT pantaila koloretakoa; 12,1 hazbeteko diagonala, gutxienez; 640x480-ko VGA bereizmena, gutxienez.

Bateria: gutxienez 2 orduko iraupena duena windows-ekin lan egiteko, energia aurrezteko errutinak aktibatu gabe. Energia kontserbatzeko errutinak izan behar ditu sistemak eta, lanean dagoela, kargatzeko aukera.

Biltegi unitateak.

_Barreneko disketera: 1,44 Mb-koa.

_Barreneko disko gogorraren unitatea: 3 Gb-koa, gutxienez.

_CD-ROMaren barne irakurgailua, 24x abiadurakoa (aukeran).

Badia kopurua: bi libre, gutxienez.

Slot kopurua: bi libre, gutxienez.

PCMCIA: komunikazio analogikoa (sare telefonikora konektatu behar izanez gero).

Software aurrekargatua: Windows 98 edo hobea, konfigurazioko utilitateak, PCMCIAko kudeaketa eta bateria kontrola.

Erabiltzeko lizentzia: Windows 98 edo hobea, Panda Antivirus, eta Office 97 erabiltzeko lizentzia.

Modema.

Barreneko edo kanpoko modema; 56 kb-ko transferentzi abiadura, gutxienez.

Iragarkiaren kodea: a0304885