61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

307/2003 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Itoizko Urtegiak ukitutako eraikuntzak eraisteko lanen 1. fasea" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Itoizko Urtegiak ukitutako eraikuntzak eraisteko lanen 1. fasea" kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Itoizko Urtegiak ukitutako eraikuntzak eraisteko lanen 1. fasea" kontatatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, presako tramitea.

_Hasierako prezioa: 223.369,60 euro.

_Egiteko epea: 5 hilabete.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko ekainaren 2a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: 2003ko ekainaren 10ean, 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Baldintza teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren bian._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Itoizko Urtegiak ukitutako eraikinak eraisteko lanen 1. fasea" lehiaketa bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) ........... euroren truk.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3129738