I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
820/2003 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, medikuntzako material suntsigarria (jostura mekanikoak) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbituko zenbait zentrotarako 2003. urtean zehar kontratatzeko gastua onetsi eta hornidura hori esleitzeko espedientea irekitzen duena (APRO 56/2003 lehiaketa publikoa).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du medikuntzako material suntsigarriaren hornidura kontratatzeko, orotariko baldintza hauei jarraikiz:
_Kontratuaren xedea: medikuntzako material suntsigarria (jostura mekanikoak) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbituko zenbait zentrotarako 2003. urtean zehar kontratatzea (APRO 56/2003 lehiaketa publikoa).
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 751.881,24 euroko gastua urtean, BEZa barne.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.
_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko ekainaren 19a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.
_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.
"Europako Komunitateen Egunkari Ofizialera" noiz igorria: 2003ko apirilaren 28a.
_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea,39, Iruña) paratuko dira 2003ko uztailaren 21ean.
Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 948 428866 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.
Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bostean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina).
Iragarkiaren kodea: A0304653