61. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

90/2003 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Arkeologiaren 2003ko inbentarioa prestatuko duen zerbitzua kontratatzeko 67.669 euroko gasturako baimena eman eta kontratazio horiek arautuko dituzten klausula tekniko eta administratiboen pleguak onesten dituena.

1._Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 90/2003 Ebazpena.

2._Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskripzioa: Nafarroako Arkeologiaren 2003ko inbentarioa prestatuko duten zerbitzuak kontratatzea.

3._Kontratuaren indarraldia: adjudikatzen denetik 2003ko azaroaren 17ra bitarte.

4._Tramitazioa eta adjudikatzeko prozedura eta modua:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

5._Bermeak.

a) Behin-behinekoa: bat ere ez.

b) Behin betikoa: adjudikazioaren zenbatekoaren % 4.

6._Agiriak eta argibideak jasotzeko lekua.

a) Entitatea: Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atala-Nafarroako Museoa.

b) Helbidea: Santo Domingo kalea, z.g.

c) Herria eta posta kodea: 31001 Iruña.

d) Telefonoa: 948 426494 eta 948 426492.

e) Faxa: 948 426499.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskabideak aurkezteko bera.

7._Kontratistaren berariazko betebeharrak:

a) Sailkapena: bat ere ez.

8._Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 26 egun natural, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.

c) Eskaintzak aurkezteko tokia:

Entitatea: Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroa.

Helbidea: Santo Domingo kalea, 8.

Herria eta posta kodea: 31001 Iruña.

9._Eskaintzak noiz irekiko:

a) Entitatea: Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atala-Nafarroako Museoa.

b) Helbidea: Santo Domingo kalea, z.g.

c) Herria eta posta kodea: 31001 Iruña.

d) Eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun naturalean.

e) Ordua: 09:00etan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamaikan._Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0304132