59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

93/2003 FORU DEKRETUA, apirilaren 28koa, Pedro María Recarte Gaztambide jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Plangintza eta Larrialdietarako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Izendapenak 2003ko apirilaren 25az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Pedro María Recarte Gaztambide jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Plangintza eta Larrialdietarako Ataleko buru izendatzen da bitarte baterako. Izendapenak 2003ko apirilaren 25az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: C3125628