59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

92/2003 FORU DEKRETUA, apirilaren 28koa, Francisco Javier Echeverría Iriarte jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Plangintza eta Larrialdietarako Ataleko buru kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Francisco Javier Echeverría Iriarte jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Plangintza eta Larrialdietarako Ataleko buru kargutik kentzen da eta emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio. Kargu-uzteak 2003ko apirilaren 25az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: C3125591