59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, Ingurumena Kudeatzeko Neurri Administratiboei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatutako hartan, eta 2001eko urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuari jarraikiz departamentu teknikoak tramitaturik, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Termovigodi, S.L. Jarduera: iturgintzako, berokuntzako eta aire girotuko biltegia handitzea. Tokia: Plazaola industrialdea, B koadroa, 16 eta 17. nabeak, Aitzoain.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0303919