59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Alkatetzaren ebazpena, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena Cadreitako Udalaren zerbitzuko lorezaintza espezialitateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Cadreitako Udaleko alkate udalburuak, 2003ko apirilaren 28an, honako ebazpen hau eman zuen:

37/2003 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 26koan, argitara eman zen Cadreitako Udalaren zerbitzuko lorezaintza espezialitateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia.

Deialdiko 4. oinarrian eskabideak aurkezteko aurreikusitako epea amaiturik eta izangai bazterturik ez dagoenez, uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea, baita probak hasteko tokia, data eta ordua zehaztea ere, deialdiaren beraren 4.3 oinarriarekin bat. Horrenbertzez,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Proba horietako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

RAMON GOÑI OCHOA

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena._Deialdiko 8 eta 9. oinarrietan aurreikusitako probak 2003ko maiatzaren 19an hasiko dira, 19:00etan, Cadreitako Herriko Etxeko bilkura aretoan, Plaza del Ayuntamiento, 1.

Hirugarrena._Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Cadreitan, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Julián Pina García.

Iragarkiaren kodea: A0304594