59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ULTZAMAKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsirik, famili langile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

2003ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 4koan, Ultzamako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko famili langile izateko bi lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdirako onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitara eman zenetik hamar egun balioduneko epea iragan ondoren. Ultzamako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, honako ebazpena eman du:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, honakoa:

Onartuak:

ALICIA ILARREGUI ELIZAINCIN

MARIA ROSARIO LARRAYOZ ARREGUI

Baztertuak: inor ez.

2. Oposizio-lehiaketaren probak 2003ko ekainaren 25ean eginen dira, goizeko bederatzi eta erdietan, Mankomunitatearen egoitzan.

Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute izangaiek.

3. Zerrenda hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

Larraintzarren, bi mila eta hiruko apirilaren hemeretzian. Mankomunitateko burua, Pedro Larráinzar Baraibar.

Iragarkiaren kodea: a0304259