59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, alegia, E3.184.083 espedienteari buruzko 2003ko otsailaren 14ko Ebazpenari dagokiona (Miriam L. Sánchez Grandari langabezi prestazioa etetea eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzea, eskaria ez berritzeagatik). Horregatik, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena:

"240/2003 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Miriam L. Sánchez Granda andreari (AIZ: 3.184.083; helbidea: Basiano pintorea kalea, 12-3.a, B atea., 31008, Iruña) langabezi prestazioa eten eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzekoa, eskaera ez berritzeagatik, izan ere:

Lan eskaria ez zuen langabezi txartelean adierazitako modu eta epean berritu.

Gertakariak:

Lehenbizi: 2002ko abenduaren 17an Miriam L. Sánchez Granda andreari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu lan arloko arau-hausteei zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluko 4. zenbakiak. Erregelamendu hori maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 132. zenbakia).

Bigarren: ez du alegaziorik aurkeztu legeak ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizi: proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 47. artikuluko 1.a) puntuari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, abuztuaren 8ko "EAO", 189. zk.), abenduaren 12ko 45/2002 Legearen 5.7. artikuluan ezarritako testu berriaren arabera.

Bigarren: Testu Bategin horren 47. artikuluko 3. zenbakiak ezartzen du arau-hauste horrek enplegu eskatzailearen izaera galtzea dakarrela eta, horrenbestez, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubideak baliorik gabe uztea.

Hirugarren: espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48. artikuluko 4. puntuak, maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak,

EBATZI DU:

Miriam L. Sánchez Granda andreari hilabetez etetea hartzen ari den langabezi prestazioa, eta enplegua eskatzeko egin zuen izen-ematea baliogabetzea. Horren ondorioz, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubide guztiak galduko ditu.

Ezarritako etenaldia bukatuta, ofizioz hasiko da prestazioa berriz jasotzen, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, dagokion Enplegu Bulegoan agertu beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi, erabakiarekin ados ez badago hogeita hamar egun dituela, Ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko Erakunde honi zuzendurik, dagokion Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 86. zenbakia).

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea".

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez -azken helbide ezaguna Iruñean (Nafarroa) zuen, Basiano pintorea kalea, 12-3.a, B atea-, ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea, alegia, 44.634.644 espedienteari buruzko 2003ko otsailaren 26ko Ebazpenari dagokiona (Rafael Duque Resano jaunari langabezi prestazioa etetea eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzea, eskaria ez berritzeagatik). Horregatik, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duena:

"279/2003 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Rafael Duque Resano jaunari (NANa: 44.634.644; helbidea: Navas de Tolosa kalea, 3-1.a, ezk., 31002, Iruña) langabezi prestazioa eten eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzekoa, eskaera ez berritzeagatik, izan ere:

lan eskaria ez zuen langabezi txartelean adierazitako modu eta epean berritu.

Gertakariak:

Lehenbizi: 2003ko urtarrilaren 15ean Rafael Duque Resano jaunari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu lan arloko arau-hausteei zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluko 4. zenbakiak. Erregelamendu hori maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 132. zenbakia).

Bigarren: ez du alegaziorik aurkeztu legeak ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizi: proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 47. artikuluko 1.a) puntuari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, abuztuaren 8ko "EAO", 189. zk.), abenduaren 12ko 45/2002 Legearen 5.7. artikuluan ezarritako testu berriaren arabera.

Bigarren: Testu Bategin horren 47. artikuluko 3. zenbakiak ezartzen du arau-hauste horrek enplegu eskatzailearen izaera galtzea dakarrela eta, horrenbestez, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubideak baliorik gabe uztea.

Hirugarren: espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48. artikuluko 4. puntuak, maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak,

EBATZI DU:

Rafael Duque Resano jaunari hilabetez etetea hartzen ari den langabezi prestazioa, eta enplegua eskatzeko egin zuen izen-ematea baliogabetzea. Horren ondorioz, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubide guztiak galduko ditu.

Ezarritako etenaldia bukatuta, ofizioz hasiko da prestazioa berriz jasotzen, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, dagokion Enplegu Bulegoan agertu beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi, erabakiarekin ados ez badago hogeita hamar egun dituela, Ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko Erakunde honi zuzendurik, dagokion Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 86. zenbakia).

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita seian._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea".

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez _azken helbide ezaguna Iruñean (Nafarroa) zuen, Navas de Tolosa kalea, 3-1.a, ezk._, ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea, alegia, 72.684.128 espedienteari buruzko 2003ko otsailaren 14ko Ebazpenari dagokiona (Fermín Maganto Segura jaunari langabezi prestazioa etetea eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzea, eskaria ez berritzeagatik). Horregatik, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duena:

"225/2003 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Fermín Maganto Segura jaunari (NANa: 72.684.128; helbidea: Simonena doktorea kalea, 4-1.a, C atea, 31012, Iruña) langabezi prestazioa eten eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzekoa, eskaera ez berritzeagatik, izan ere:

Lan eskaria ez zuen langabezi txartelean adierazitako modu eta epean berritu.

Gertakariak:

Lehenbizi: 2003ko urtarrilaren 10ean Fermín Maganto Segura jaunari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu lan arloko arau-hausteei zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluko 4. zenbakiak. Erregelamendu hori maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 132. zenbakia).

Bigarren: Alegazioak 2003-01-14an aurkezturik, eskaria ez berritzeko justifikaziorik ez duela ondorioztatu da.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizi: proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 47. artikuluko 1.a) puntuari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, abuztuaren 8ko "EAO", 189. zk.), abenduaren 12ko 45/2002 Legearen 5.7. artikuluan ezarritako testu berriaren arabera.

Bigarren: Testu Bategin horren 47. artikuluko 3. zenbakiak ezartzen du arau-hauste horrek enplegu eskatzailearen izaera galtzea dakarrela eta, horrenbestez, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubideak baliorik gabe uztea.

Hirugarren: espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48. artikuluko 4. puntuak, maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak,

EBATZI DU:

Fermín Maganto Segura jaunari hilabetez etetea hartzen ari den langabezi prestazioa, eta enplegua eskatzeko egin zuen izen-ematea baliogabetzea. Horren ondorioz, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubide guztiak galduko ditu.

Ezarritako etenaldia bukatuta, ofizioz hasiko da prestazioa berriz jasotzen, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, dagokion Enplegu Bulegoan agertu beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi, erabakiarekin ados ez badago hogeita hamar egun dituela, Ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko Erakunde honi zuzendurik, dagokion Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 11ko "Estatuko Aldizkari Ofizial"a, 86. zenbakia).

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea".

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez _azken helbide ezaguna Iruñean (Nafarroa) zuen, Simonena doktorea kalea, 4-1.a, C atea_, ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: C3079805