59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

I R A G A R K I A

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2003ko apirilaren 29ko 10:00etan, "Asociación Navarra de Bibliotecarios-Nafarroako Liburuzainak" (anagraman "ASNABI") izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten profesionalak hartzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Clara Flamarique andrea eta José Ignacio Etchegaray jauna.

Hori guztia ematen da aditzera, interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian._Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0304619