59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazietarako baimena.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, martxoaren 6ko 228/2003 Ebazpenaren bitartez, Rita de Cía Arpón andreari baimena eman dio Atarrabiako Agustín García kaleko 16 zenbakian farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren seian._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, martxoaren 12ko 257/2003 Ebazpenaren bitartez, Inmaculada Pérez Albéniz andreari baimena eman dio Carcarko Salvador Ordóñez kaleko 7 zenbakian farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamabian._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: C3077380