59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

42/2003 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako unibertsitateen eta beste unibertsitate batzuen artean ikasleak mugitzeko 2003/2004 ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten duena. Laguntza horiek Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko laguntzen barruan daude.

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako unibertsitateen eta beste unibertsitate batzuen artean ikasleak mugitzeko laguntzetarako deialdiak onetsi eta argitaratzea, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren Planaren (I+G) barruan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean aurreikusitakoa eta Balorazio Batzordearen ekarpenak kontuan izanik eta Nafarroako Unibertsitateek diotena entzunda,

Eskuordetuak ditudan eskurantzak eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Unibertsitateen eta beste Unibertsitate batzuen artean ikasleak mugitzeko laguntzetarako 2003-2004 ikasturteko deialdia onestea. Deialdi hori Ebazpen honen eranskinean agertzen da.

2. Laguntza hauen finantzazioa kontusail hauen kargura eginen da: 43100-4800-422400 kontusaila, "Atzerriko Unibertsitateekiko trukaketak: Erasmus eta beste batzuk" izenekoa, eta 43100-4800-422402 kontusaila, "Espainiako Unibertsitateekiko trukeak: Séneca" izenekoa, biak 2003. ekitaldira arte luzatu den 2002ko aurrekontukoak.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzura, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Gaietarako eta Unibertsitate Zabalpenerako errektoreordeari eta Nazioarteko eta Erakundeekiko Harremanetarako errektoreordeari, Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen Gaietarako, Ikasketen Antolamendurako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordeari, Nafarroako Unibertsitateko Europako Dokumentazio Zentroko zuzendariari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Goi mailako Ikasketen Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako Laguntzen Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Administrazio Orokorreko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hemeretzian._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

2003-2004 IKASTURTEA

Nafarroako Unibertsitateen eta beste unibertsitate batzuen artean ikasleak trukatzeko laguntzen deialdia

_Argibideak:

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua.

Nabarreria kalea, 39-2. oina, 31001 Iruña (Nafarroa).

E-mail: ensenanzas.universitarias@cfnavarra.es.

Telefonoa: 948 423521, 948 423350, 948 423393.

_Zerrendak erakusteko tokia:

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko iragarki ohola: Nabarreria, 39.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki ohola: Santo Domingo kalea, z.g.

www.pnte.cfnavarra.es/universidades.

I._Atzerriko unibertsitateekiko trukearen bidezko mugikortasuna.

1._Xedea.

Nafar ikasle unibertsitarioei zuzenduriko programa honen xedea da Europako Batasunak edo nazioarteko mugikortasunerako bestelako programek finantzatutako laguntzen programa osatzea. Horretarako unibertsitateko irakaskuntzako azken ikasmailetako ikasleen mugikortasuna xede du, ikasketa hauetako batzuk, 2003-2004 ikasturtean, atzerriko unibertsitate batean (jatorrizko unibertsitatea ez dena) egin ditzaten erraztuz. Ezen mugikortasun honek eragina baitu hezkuntza kalitatearen hobekuntzan, Nafarroako Unibertsitateen goiko irakaskuntzako eskaintzaren zabaltzean, eta, orobat, horrelako trukaketan parte hartzen duten ikasleen aberastasun pertsonala ahalbidetzen baitu.

Dena den, laguntza hauen xede diren ikasketak dira Espainian ofizialki onartutako titulu bat lortzera bideratuak daudenak, hots, Arkitektura, Ingeniaritza, Diplomatura edo Lizentziatura.

2._Laguntzen zenbatekoa.

Laguntza hauek 2003rako luzaturiko 2002ko gastuen Aurrekontuaren barneko "Atzerriko unibertsitateekin trukeak egitea: Erasmus eta bestelakoak" izeneko 43100-4800-422400 kontusailaren kontura izanen dira.

Laguntzaren zenbatekoa 115 euro/hilabeteko izanen da, gehienez ere.

Laguntzen Balorazio Batzordeak laguntzen zenbateko zehatza ezarriko du eskabide baliodunek atzerrian egoteko duten hilekoen kopurua kontuan hartuz, beti ere muga hauen barruan:

_Gutxienez hiru hilabeteko iraupena, programan sartu ahal izateko.

_Gehienez ere bederatzi hilabeterako finantzazioa, egonaldia iraupen handiagokoa izan arren.

3._Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarra izatea,

b) edo nafar auzotasuna izatea

c) edo Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

d) Nafarroako Unibertsitate batean edo gure Komunitatean ikasleak aukeratutako espezialitateko karrerarik ez dagoelako edo bertan plazarik lortu ez duelako Espainiako beste batean matrikulatuta egotea.

e) Europako Batasunak diruz lagundutako mugikortasunerako programa batean edo nazioarteko mugikortasunerako bestelako programetan sartuta egotea.

f) Trukearen iraupena, gutxienez, hiru hilabetekoa izatea.

g) Nafarroako Gobernuak lehendik eginiko deialdietan horrelako laguntzarik eskuratu ez izana.

4._Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuan aurkezteko epea 2003ko uztailaren 31n bukatuko da.

Laguntzarako eskabidea eta dokumentazioa Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan.

5._Eskaerak egiteko dokumentazioa.

Aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:

a) Laguntza eskaera, inprimaki normalizatuan, behar bezala betea.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen jaiotze tokia egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Nafarroan sortu ez direnek, N.A.N.az gainera, Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria.

d) Nafarrak direla edo, aurreko letraren arabera, azken bi urteetan bertan erroldaturik egon direla egiaztatu ezin dutenek, Erregistro zibilaren edo bestelako erakunde ofizial baten agiria aurkeztuko dute, nafar auzotasuna dutela egiaztatuz.

e) Dagokion Espainiako unibertsitateak luzatutako egiaztagiria edo beste agiriren bat, ondoko hauek egiaztatuko dituena:

_Eskatzailea Unibertsitate horretan ikasketak egiten ari dela, Ikasketak eta 2003-2004 ikasturtean egin asmo duen ikasmaila zehaztuz.

_Eskatzaileak parte hartzen duen mugikortasun jarduera, zein unibertsitatetara joanen den, atzerriko egonaldia noiz hasi eta noiz bukatuko den. Agiri horiek eskaerarekin batera aurkezterik ez badago, eskatzailearen aitorpena erantsiko da, informazio hori zehazteko.

f) Hala behar denean, Eranskin honen 3.d. puntuan adierazitakoari dagokionez, Nafarroako Unibertsitate batean ikasketak ez egiteko arrazoiei buruzko azalpena.

Laguntza eskaeraren eta transferentzia bidez ordaintzekoaren inprimakiak (ikus 10. puntua, Laguntzaren ordainketa) Nafarroako unibertsitateetan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eta Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan eskuratu ahalko dira.

6._Laguntza emateko irizpideak.

Laguntza emanen zaie deialdi honen 3. puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei. Haien artean eskura dagoen aurrekontua banatuko da, bigarren puntuan zehaztutakoaren arabera.

7. Laguntza emateaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa:

Ebazpen proposamena eginen duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

_Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_Batzordeburua egon ezean, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du.

Batzordekideak:

_Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Goi Mailako Ikasketen atalburua.

_Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

Ikerketarako Laguntzen Bulegoan laguntzen kudeaketari lotutako pertsona bat idazkari lanetan arituko da.

Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.

Ebazpen proposamena loteslea izanen da eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren emanen da.

8._Ebazpena emateko epea.

Laguntzak eman edo ukatuko dira Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 2003ko irailaren 30ean emanen da, beranduenez, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko eta interesatuei jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan aurreikusitako moduan.

9._Onuradunen beharkizunak.

1. Hauek dira onuradunen beharkizunak:

a) Egonaldia egitea eskaeran eta emakida-ebazpenean adierazitako baldintzetan.

b) Laguntzaldia bukatu eta, gehienez ere, bi hileko epean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, hartutako laguntzaren xedea, hots, atzerriko egonaldia egin izana egiaztatzen duena.

2. Laguntza galduko da ondoko arrazoiak direla kausa:

a) Atzerriko egonaldia ez hastea. Kasu honetan laguntza osoa itzuli beharko da.

b) Egonaldia epea baino lehenago bertan behera uztea. Kasu honetan bertan behera uzteko arrazoiak azaldu eta justifikatu egin beharko dira, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari igorritako idazki bat aurkeztuz. Zerbitzu honek, arrazoiak askitzat hartzen baditu, atzerrian egondako hilabeteen arabera, laguntzaren zati proportzionala itzultzea xedatu ahalko du.

c) Egonaldia egin dela egiaztatzen duen agiria ez aurkeztea. Kasu horretan laguntza osoa itzuli beharko da.

Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio.

10._Laguntzaren ordainketa.

Laguntzaren zenbatekoa laguntza ematearekin batera ordainduko da. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.

Laguntzaren ordainketa ezin izanen da egin interesatuak ez badu "Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" aurkeztu, hark berak sinatua eta laguntzaren zenbatekoa jaso nahi duen bankuak behar bezala betea. Bankuko kontuak ikaslearen beraren izenean egon behar du.

Halaber, Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (IFZ) fotokopia erantsi beharko du.

11._Laguntzaren bateragarritasuna.

Laguntza horiek bateragarriak dira mota bereko beste edozein laguntzarekin.

12._Laguntzen erregimen juridikoa.

Oinarri hauetan xedatuta ez dagoen gai orotarako, arau-hauste eta zehapenen erregimena barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

13._Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina hilabeteko epean.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, hilabeteko epean errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

II._Espainiako unibertsitateekiko trukearen bidezko mugikortasuna.

1._Xedea.

Programa honen xedea da ikasleen mugikortasunerako Espainiako "Seneka" Laguntzen Programaren laguntza osagarria ematea Nafarroan.

Horretarako unibertsitateko irakaskuntzako azken ikasmailetako ikasleen mugikortasuna xede du, ikasketa hauetako batzuk, 2002-2003 ikasturtean, Espainiako unibertsitate batean (jatorrizko unibertsitatea ez dena) egin ditzaten erraztuz. Ezen mugikortasun honek eragina baitu hezkuntza kalitatearen hobekuntzan, Nafarroako Unibertsitateen goiko irakaskuntzako eskaintzaren zabaltzean, eta, orobat, horrelako trukaketan parte hartzen duten ikasleen aberastasun pertsonala ahalbidetzen baitu.

Dena den, laguntza hauen xede diren ikasketak dira Espainian ofizialki onartutako titulu bat lortzera bideratuak daudenak, hots, Arkitektura, Ingeniaritza, Diplomatura edo Lizentziatura.

Deialdi honen ondorioetarako, mugikortasuntzat hartuko da matrikulaturik dagoen unibertsitatetik Estatuko beste unibertsitatera joatea edo truke bat egitea, beti ere mugikortasun programa baten barruan.

Hortaz, ez dituzte laguntza hauek jasoko bizitoki pertsonal edo familiarretik unibertsitate ikasketak egiteko beste herri edo hiri batera mugitu behar dutenek, interesatuek bestelako laguntzak eskatu eta erdiesteko izan dezaketen eskubidea kaltetu gabe.

2._Laguntzen zenbatekoa.

Laguntza horiek 2003rako luzaturiko 2002ko gastuen Aurrekontuaren barneko "Espainiako unibertsitateekin trukeak egitea: Seneka" izeneko 43100-4800-422402 kontusailaren kontura izanen dira.

Laguntzaren zenbatekoa, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak ematen duenaren osagarria, gehienez ere 600 €koa izanen da. Laguntzen Balorazio Batzordeak laguntzen zenbateko zehatza ezarriko du aurkeztutako eskabide baliodunen kopurua eta beste unibertsitate batean egon beharreko hilabete kopurua kontuan hartuz.

3._Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarra izatea,

b) edo nafar auzotasuna izatea

c) edo Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

d) Nafarroako Unibertsitate batean edo gure Komunitatean ikasleak aukeratutako espezialitateko karrerarik ez dagoelako edo bertan plazarik lortu ez duelako Espainiako beste batean matrikulatuta egotea.

e) Ikasleen mugikortasunerako Espainiako "Seneka" Laguntzen Programan sartuta egotea, Hezkuntza, Kultural eta Kirol Ministerioak ezartzen duenaren arabera.

f) Nafarroako Gobernuak lehendik eginiko deialdietan horrelako laguntzarik eskuratu ez izana.

4._Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuan aurkezteko epea 2003ko uztailaren 31n bukatuko da.

Laguntzarako eskabidea eta dokumentazioa Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan.

5._Eskaerak egiteko dokumentazioa.

Aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:

a) Laguntza eskaera, inprimaki normalizatuan, behar bezala betea.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen jaiotze tokia egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Nafarroan sortu ez direnek, N.A.N.az gainera, Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria.

d) Nafarrak direla edo, aurreko letraren arabera, azken bi urteetan bertan erroldaturik egon direla egiaztatu ezin dutenek, Erregistro zibilaren edo bestelako erakunde ofizial baten agiria aurkeztuko dute, nafar auzotasuna dutela egiaztatuz.

e) Dagokion Espainiako unibertsitateak luzatutako egiaztagiria edo beste agiriren bat, ondoko hauek egiaztatuko dituena:

_Eskatzailea Unibertsitate horretan ikasketak egiten ari dela, Ikasketak eta 2003-2004 ikasturtean egin asmo duen ikasmaila zehaztuz.

_Eskatzaileak parte hartzen duen mugikortasun jarduera, zein unibertsitatetara joanen den, atzerriko egonaldia noiz hasi eta noiz bukatuko den. Agiri horiek eskaerarekin batera aurkezterik ez badago, eskatzailearen aitorpena erantsiko da, informazio hori zehazteko.

f) Hala behar denean, Eranskin honen 3.d. puntuan adierazitakoari dagokionez, Nafarroako Unibertsitate batean ikasketak ez egiteko arrazoiei buruzko azalpena.

Laguntza eskaeraren eta transferentzia bidez ordaintzekoaren inprimakiak (ikus 9. puntua, Laguntzaren ordainketa) Nafarroako unibertsitateetan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eta Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan eskuratu ahalko dira.

6._Laguntza emateko irizpideak.

Laguntza emanen zaie deialdi honen 3. puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei. Haien artean eskura dagoen aurrekontua banatuko da, bigarren puntuan zehaztutakoaren arabera.

7._Laguntza emateaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa:

Ebazpen proposamena eginen duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

_Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_Batzordeburua egon ezean, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du.

Batzordekideak:

_Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Goi Mailako Ikasketen atalburua.

_Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

Ikerketarako Laguntzen Bulegoan laguntzen kudeaketari lotutako pertsona bat idazkari lanetan arituko da.

Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.

Ebazpen proposamena loteslea izanen da eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren emanen da.

8._Ebazpena emateko epea.

Laguntzak eman edo ukatuko dira Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 2003ko irailaren 30ean emanen da, beranduenez, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko da eta interesatuei jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan aurreikusitako moduan.

9._Onuradunen beharkizunak.

1. Hauek dira onuradunen beharkizunak:

a) Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren xedapenetan ezarri direnak.

b) Laguntzaldia bukatu eta, gehienez ere, bi hileko epean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, hartutako laguntzaren xedea, hots, egonaldia egin izana egiaztatzen duena.

2. Laguntza galduko da ondoko arrazoiak direla kausa:

a) Egonaldia ez hastea. Kasu honetan laguntza osoa itzuli beharko da.

b) Egonaldia epea baino lehenago bertan behera uztea. Kasu honetan bertan behera uzteko arrazoiak azaldu eta justifikatu egin beharko dira, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira igorritako idazki bat aurkeztuz. Zuzendaritza honek, arrazoiak askitzat hartzen baditu, atzerrian egondako hilabeteen arabera, laguntzaren zati proportzionala itzultzea xedatu ahalko du.

c) Egonaldia egin dela egiaztatzen duen agiria ez aurkeztea. Kasu horretan laguntza osoa itzuli beharko da.

Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio.

10._Laguntzaren ordainketa.

Laguntzaren zenbatekoa laguntza ematearekin batera ordainduko da. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.

Laguntzaren ordainketa ezin izanen da egin interesatuak ez badu "Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" aurkeztu, hark berak sinatua eta laguntzaren zenbatekoa jaso nahi duen bankuak behar bezala betea. Bankuko kontuak ikaslearen beraren izenean egon behar du.

Halaber, Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (IFZ) fotokopia erantsi beharko du.

11._Laguntzaren bateragarritasuna.

Laguntza horiek bateragarriak dira mota bereko beste edozein laguntzarekin, arestian aipatutako 1999ko azaroaren 29ko Ministerioaren Aginduan aipatutakoa salbu.

12._Laguntzen erregimen juridikoa.

Oinarri hauetan xedatuta ez dagoen gai orotarako, arau-hauste eta zehapenen erregimena barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

13._Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina hilabeteko epean.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, hilabeteko epean errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Iragarkiaren kodea: A0303717