59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

60/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako enpresa nazioartera ateratzeko 2003ko Planaren barrenean Atzerrian ezartzeko Programaren laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak Nafarroako enpresa nazioartera ateratzeko 2003. urteko plana prestatu du. Plan hori aurrera eramateko, besteak beste, Atzerrian ezartzeko Programari dagozkion laguntzetarako deia egin behar da.

Programa honen bidez, arlo jakin batean merkatu-kuota adierazgarria lortu duten Nafarroako ETEei aukera eman nahi zaie, bertan unitate bat ezartzeko. Haien lehiagarritasuna hobetzea da helburua, eta alde horretako bezeroei zerbitzu eraginkorragoa eta kalitate hobekoa eskaintzea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1._Xedea.

Deialdi honek atzerrian ezartzeko laguntzak ditu xede.

2002ko urriaren 1etik 2003ko irailaren 30a bitarte eginiko ekintzak hartzen ditu deialdi honek.

2._Onuradunak.

Deialdi honetan ezarritako laguntzak eskatzeko, baldintza hauek bete behar dira:

_Helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

_ETEen beharkizunak betetzea, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 1996ko apirilaren 3an emandako 96/280/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera.

_Enpresaren jarduera sartua izatea sailkapen jakin batean, hain zuzen ere Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen I. eranskineko lehenbiziko atalean ezarritako sailkapenetakoren batean, honako hauek salbuetsirik:

-63tik 69ra bitartekoak.

-75ekoak, 756a salbu.

-81etik 86ra bitartekoak, 845a salbu.

-97.

_Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean gutxienez urte batez eratuta egotea.

_Ezarpen-plana homologatua izatea, eskabide-orrian ageri diren edukien araberakoa. Ezarpen planaren ordez bideragarritasun-azterlana aurkez daiteke, betiere aurreko urteetan dirulaguntza jaso bada edo horrelako azterlana egiteko dirulaguntza eskatzen bada deialdi honetan.

_Sukurtsal, enpresa sortuberri edo lehendik baden enpresa baten kapital sozialaren parte baten erosketaren bidez egitea ezarpena.

_Merkaturatze eta logistika unitateak, ekoizpen unitateak edo montaketako filialak izatea.

_Enpresa matrizeak filialean edo unitatean duen kapitala %50 edo hortik gorakoa izatea; hala ere, partaidetza txikiagoak ere aztertuko dira, baldin eta ezarpen-herrialdearen legeek hala agintzen dutelako bada.

_Programan esku hartu nahi duten zerbitzu-enpresek, aurretik aipatutako baldintzez gain, ondoko baldintza berariazko hauek bete beharko dituzte:

_Merkaturatzekoaz bestelako balio erantsi osagarria sortzea.

_Beren produktu edo diseinua edukitzea.

_Zerbitzua beste herrialde batean ematea.

3._Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

3.1. Bideragarritasunaren azterlana.

Proiektua merkatu aldetik bideragarria dela azaldu behar du, bai eta behar diren inbertsioak eta diruzaintza-plana ere, inbertsio-erabakiak hartzeko behar adinako negozioa dela argi gera dadin.

3.2. Kanpoko gastuak.

Aurkeztutako proiektua bideragarritzat jotzen bada, jarraian ematen diren kontzeptuetarako emanen da dirulaguntza, baldin eta kontzeptuok bideragarritasun-azterlana egin ondokoak badira, deialdi honetan atal horretarako dirulaguntza eskatuz gero:

_Enpresa berrian edo egindako ezarpenean lan egiten dutenen soldatak eta gizarte segurantza. Ez da dirulaguntzarik emanen komisio, agente eta ordezkaritza gastuetarako.

_Merkataritza lokal eta bulegoen errentak, eta, behar izanez gero, biltegiena.

Xede-herrialdeko aholkulariek egindako txosten komertzialak, fiskalak, finantza-txostenak, kontabilitate txostenak edo txosten juridikoak, enpresa matrizak nahiz haren mendeko batek kontratatu.

4._Dirulaguntzen zenbatekoa.

4.1. Bideragarritasunaren azterlana.

Kanpoko kostuaren %50a bitarte, eta gehienez ere 6.000 euro enpresako.

4.2. Kanpoko gastuak.

3.2. puntuan aipatutako gastuen %25 bitarte.

Diruz lagunduko den portzentajea enpresak ezarpenean duen partaidetza-mailaren araberakoa izanen da.

Urteko dirulaguntzaren muga 30.000 euro izanen da, eta gehienezko muga 60.000 euro enpresako, gehienez ere hiru urtez gozatzen ahalko direnak, kanpoko gastuetarako lehen laguntzatik kontaturik.

5._Laguntzak emateko irizpideak.

Dirulaguntzak ondoko irizpide hauei jarraikiz ordainduko dira:

_4. puntuan ezarritako gehieneko portzentajeen arabera kalkulatuko da dirulaguntza jaso dezaketen jarduerei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa.

_Aurrekontuko diru kopurua aurreko puntuaren arabera eman behar diren dirulaguntzen zenbatekoa baino txikiagoa bada, hainbanaketa orokorra eginen da.

_Aurrekontuan diru gehiago baldin badago eskura 2003an, laguntzaren osagarri bat emanen da, betiere 4. puntuan ezarritako portzentajeetaraino.

6._Bateraezintasunak.

Laguntza hauek bateraezinak dira beste edozein Erakunde edo Organismok egintza beretarako eman dezakeen beste edozeinekin.

PIPE 2000 Programaren partaide direnek ezingo dituzte eskatu laguntza hauek, Programaren hiru faseak amaitu arte; jarraipen-programan dauden enpresek, ordea, irismenean dituzte.

Foru agindu honetan jasotako laguntzak Europako "de minimis" arauaren pean daude; arau horren arabera, "de minimis" laguntza guztiek, guztira, ezin dute egin, hiru urteko epean, 100.000 euro baino gehiago, "de minimis" izaerako lehenbiziko laguntza eman zenetik kontatzen hasita.

7._Eskabideen aurkezpena.

Eskabideak Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira Foru Agindu hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Fc7.07.02 ereduaren arabera.

Honako agiri hauek aurkeztuko dira eskariekin batera:

_Eginen diren ekintzen proformako fakturak, jatorrizkoak.

_Ezarpen-plana edo bideragarritasun-azterlana, non eta laguntza eskatzen ez den deialdi honetan prestatzeko.

_Azaldutako egintzetarako beste erakunde batzuei eskatutako laguntzen zinpeko aitorpena, Fc7.07.07. formularioaren araberakoa.

Hala eta guztiz ere, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak eskatzaileari galdetzen ahal dio egindako eskaeraren tramitazio eta ebazpenerako egoki iruditzen zaion informazio eta dokumentazio osagarri guztia.

8._Tramitazioa.

Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak, eskabideak jasotakoan, edukia aztertuko du, ea ezarritako betebeharrak betetzen dituzten ikusteko, bai alde teknikotik bai ekonomikotik.

Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, hamar eguneko epean osatzeko eskatuko zaio eskatzaileari.

Merkataritza eta Turismo zuzendari nagusiak ebazpena emanen du.

Eskabideen gaineko ebazpena beranduenik eskabideak aurkezteko epea bete eta handik hiru hilabetera emanen da. Epe hori ebazpen espresurik eman gabe betetzen bada, laguntzari ukoa eman zaiola ulertuko da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/20 Legeko 43. eta 44. artikuluetan ezarri bezala.

9._Ordainketa.

Laguntzak ematen dituen ebazpenean ezarritako leku eta egunetan aurkeztu behar dira ekintzen ziurtagiriak.

Ziurtagiriak ez badira ezarritako epeetan aurkezten, deuseztatu eginen da emaniko dirulaguntza.

Ziurtagiri gisa fakturak eta ordainketak egin izanaren agiriak aurkeztuko dira, hala nola ordainagiriak, letrak eta bankuko karguak. Hain zuzen ere, jatorrizkoa eta fotokopia bat -konpultsatzeko-aurkeztu beharko dira. Jatorrizkoak eskaera egin duenari itzuliko zaizkio.

Ziurtagiriekin batera, txosten tekniko zehatz bat ere emanen da; txosten horrek adieraziko du aurreikusitako helburuek ziurtagiriak aurkezterakoan duten betetze maila.

Laguntza bideragarritasun-plan baterako eskatu bada dirulaguntza, haren kopia aurkeztu behar da, ezinbestekoa izanen baita kanpoko gastuetarako laguntzak ordaintzeko.

10._Arau-hausteen egiaztapena eta zehapenenak.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskaritza-jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta fondoak zertarako eman diren horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

Deialdi hau ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez ezarririko arau-hauste eta zehapen araubidearen menpe dago.

11._Helegiteak.

Foru Agindu honen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Deialdi honetako konpromisoei aurre egiteko, baimena ematen da 120.000 euroko gastua egiteko gehienez ere; gastu hori 2003ko gastuen aurrekontuko "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko kontusailaren kargura (850001/82110/4709/762100) eginen da.

Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: C3114067