54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Adjudikazioa

Kontratuei buruz aplikatzekoa den araudian ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Alkatetzaren 138/2002 Dekretuaren bitartez, kontratu hau adjudikatu dela:

Xedea: hornidura kontratua, Zizur Nagusiko Haur Hezkuntzako Ikastetxeko (0-3 urte) ekipamendurako.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia.

Adjudikazioaren prezioa: 152.593,14 euro.

Adjudikazioa: Creaciones Falcon, S.L.

Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0303570