54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2003ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baimendu beharreko kreditu transferentziak:

a) 1.314.16001 kontusaila, "Gizarte Segurantza": 7.682,92 euro.

b) 1.121.12001 kontusaila. "Funtzionarioen oinarrizko lansariak": 385,42 euro.

Guztira: 8.068,34 euro.

Murriztu beharreko kontusailak:

a) 1.452.466 kontusaila. "Getzeko igerilekuak": 8.068,34 euro.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0303250