54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Udaleko alkate udalburuak, datako egunean eman ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Ultracongelados de Cortes, S.L.k sustatutako xehetasun azterlana, herri honetako Almazán kalean, hain zuzen ere hirilurretako 262, 263 eta 119. lurzatietan eta 121.aren puska batean altuerak finkatzeko, etorkizuneko handitze bati begira. Azterlana Germán Velázquez Arteaga arkitektoak prestatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hamabost eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak jasotzeko.

Cortesen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeian. Alkatea, Ismael Miñés Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0303220